Emakumeak borrokan

Eskolan zenbat eta lehenago ingelesez, orduan eta kaskarrago gaelikoz

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2014ko abenduaren 21a

Gaelikoa gehien hitz egiten den Irlandako eskualdeetan ere larri dabiltza. Etxean gaelikoz aritzen diren haurrak eskola elebidunetan nola moldatzen diren aztertu dute, eta datuek diote ingelesa hobeto menperatzen dutela, euren hizkuntza baino.

The Irish Times egunkariak Analysis of Bilingual Competence: Language Acquisition among Young People in the Gaeltacht liburuaren berri eman du. Ikerketan, gaelikoak indar handiena duen guneetako (Gaeltacht deitzen zaie) 50 familiatako haurrei jarraipena egin diete, gaitasun linguistikoak neurtzeko. 7 eta 12 urte bitartekoak dira, etxean gaelikoz egiten dute eta ikastetxean gaelikoz eta ingelesez.

Ikerketaren ondorio nagusia ondokoa da: eskolan bi hizkuntzekin goiz hasita, etxeko hizkuntza gutxiagotua dutenak irabazten baino galtzen ateratzen dira. Alegia, gaeliko hiztunak diren haurrek beraien hizkuntzan gaitasuna galtzen dute eta ingelesez hobeto moldatzen dira.

AEBetan gaztelaniarekin antzekoa gertatzen da

Antzeko zerbait gertatzen da gaztelaniaz egiten duten Amerikako Estatu Batuetako ikasleekin. Eskolan bi hizkuntzetan goiz hasiz, etxekoa galtzen hasten dira.

Egunkari irlandarrak dioenez, gaeliko hiztunekin gertatzen denaren tankerakoa da, gaztelania, kasu honetan, hizkuntza gutxiagotua delako. Aldiz, lehen hizkuntza indartsua duten umeak eskola elebidunetan hezita, ez dute beraien hizkuntzan inolako galerarik jasaten.

The Irish Times agerkariak eskolan gertatzen denaz harago begiratzen du eta esaten du, nahiz eta gaeliko hiztunak indartsuen dabiltzan guneez aritu hizketan, gizarte erabilera behera ari dela egiten, eta beraz, gazteentzat gero eta zailagoa dela hizkuntza ondo barneratzea. Etxeko transmisioaren, hiztun komunitatearen eta hezkuntzako egituren harreman-hausketa aipatzen du.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Gaeliko irlandarra  |  Hezkuntza

Gaeliko irlandarra kanaletik interesatuko zaizu...
ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude