Iruña-Veleia Argitzeko Batzordeak diru bilketa abiatu du datazioak egin ahal izateko

Katiluak 15 euroan salduko dituzte. Batzordearen ustez, argazkiko idazkunak “Neu Veleia Gorin bizi naiz” esan nahi du.
Katiluak 15 euroan salduko dituzte. Batzordearen ustez, argazkiko idazkunak “Neu Veleia Gorin bizi naiz” esan nahi du.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskararen Jatorria elkarteko Iruña-Veleia Argitzeko Batzordeak sei katiluko bilduma prestatu du diru bilketa egiteko asmoz. 3.000 euro jaso nahi dituzte Europako laborategi batek idazkun bat noizkoa den zientifikoki datatu dezan.

Batzordeak adierazi duenez, grafitoak oraindik noizkoak diren baieztatu gabe dago eta haien asmoa horretarako baimena lortu eta Europako arkeometria laborategi batean adreilu baten datazioa egitea da. Horretarako behar diren 3.000 euroak biltzeko katiluak eros daitezke (bakoitzak 15 euro eta seiak erosiz gero 80 euro) edo kontu korrontean dirua sar daiteke. Informazio gehiago nahi izanez gero: http://euskararenjatorria.net/?p=2236.


Irakurri gehiago: Euskara Polonia Nazioartea Europa
Euskara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.