Aldaketarako haizea inoiz baino indartsuagoa da

  • Borborka ari da Nafarroako sumendiaren azpiko laba, duela bi aste Nafarroako egoerari buruzko eztabaidan Legebiltzarrean argi ikusi zen moduan. Barcina guztien aurka izan zen ikusitakoaren  titulua. 2012ko ekainean PSN gobernutik kanporatu zuen unetik eguneroko ogia da eta legealdiaren amaiera ere gero eta aldapatsuago egingo zaio UPNko gobernuari.

PSNrik gabe Yolanda Barcina garaitzeko aukerak inoiz baino handiagoak dira eta oposizioa horretarako prestatzen ari da.
PSNrik gabe Yolanda Barcina garaitzeko aukerak inoiz baino handiagoak dira eta oposizioa horretarako prestatzen ari da.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Joan den astean Ezkerrak, PSNk eta Geroa Baik aurkeztu zuten Euskararen Legean aldaketa egiteko proposamena. Irailean Volkswageneko BEZarena eta Espainiako Ogasun Ministerioarekin izandako bilerak izan ziren. UPNk berak plazaratu zuen hezkuntzako liburuetan  euskal doktrinatzea deitzen duena salatuz edo lehenago ETBren debekua. Atzerago begira, ika-miken zerrenda ia amaigabea da: CANeko desagerpena eta bileretako dietak, ospitaleko sukaldeetako pribatizazioa, Kontuen Ganberak ateratako txostenak, 80 kilometroko AHT (Iruñerria-Castejon) isolatua, Nafarroako Ubidearen inbertsio erraldoiak, Los Arcoseko lasterketa zirkuitua, oraindik ireki gabe dagoen Reyno Arena pabiloia (58 milioi euroko inbertsioa), San Ferminetako Museo proiektua, Nafarroako 45.000 langabetuak, Konstituzio Auzitegiak Legebiltzarreko legeei jarritako helegiteak…

Olatu horiek guztiak eta gehiago gainditu behar izan ditu Barcinak legealdian zehar, hainbatetan itolarrian. Laguntzarik ez etxetik kanpo eta etxe barruan ere estu. 2013ko martxoko UPNren kongresuan  Barcina 76 botorekin gailendu zitzaion Alberto Catalan egungo Legebiltzarreko lehendakariari. Bitan geratu zen zatitua UPN eta oraindik ere horretan jarraitzen du.  Miguel Sanz lehendakari ohiak argi gogorarazten dio labana txikiarekin zain dagoela: gogorragoa izan behar duzu Madrilgo helegiteekin; urrundu PPrengandik eta PSN erakarri; zaindu UGT eta CCOO… Lehia hor dago eta 2015eko udal hauteskundeen emaitzen ondoren, odolak batera edo bestera egingo du, batez ere emaitzak txarrak badira.

PSNrik gabe irabazteko aukera

Azken hamarkadetan UPNren makulu izan den PSNren egoera ere oso estua da. Azken hiru hauteskundeetan oso emaitza urriak izan ditu: 51.000 boto 2011ko foru hauteskundeetan, 72.000 Espainiako orokorretan eta 31.000 europarretan. Urriaren 19an egindako primariak medio, PSNk dagoeneko hautatu du 2015eko bere hautagaia: sektore ofizialeko Maria Chivite senataria gailendu zitzaion sektore kritikoko Amanda Acedori, %58-%41. Chivite aterako da, halaber, PSNko idazkari nagusi alderdiak abenduan egingo duen kongresuan. Hil ala biziko egoeran da PSN.

Datorren maiatzeko hauteskunde giroa gero eta goriago da Nafarroako politikan eta alderdietako zerrendaburuen aurkezpena tantaka dator. Emakume izenak dira nagusi oraingoz. Yolanda Barcinak abuztu amaieran argitu zuen bera izango zela UPNko hautagaia. Uxue Barkos izango da Geroa Baikoa. Maria Chivite PSNkoa eta Adolfo Araiz EH Bildukoa.

PPko hautagaia Ana Beltran izango da seguruenik, baldin eta alderdia bakarrik aurkezten bada, eta hori ez dago batere argi. UPNren eta PPren arteko harremana ez da ona, baina batetik, PPren emaitza oso txarra izan daiteke bakarrik aurkeztuz gero eta, bestetik, gobernua galtzeko egiazko aukerarekin elkarrekin aurkeztea oso ondo neurtuko dute UPNn. Ez da erraza, ordea, jakitea egungo abagunean PPk botoak kenduko dizkion edo eman. Ezker Batuak eta Batzarrek osatzen duten Ezkerra koalizioak ez du oraindik argitu hautagaia nor izango den baina oso posible da 2011ko zerrendaburu Jose Miguel Nuinek errepikatzea. Podemosek ez du ofizialki erabaki aurkeztuko den ala ez, baina aurkeztuko da eta Fátima Frutosen izena entzun da zerrendaburu gisa joateko.

Iragan Europako hauteskundeetan partehartzea %46koa izan zen, baina lehenengoz ikusi zen PSN gabeko oposizioak irabaz ditzakeela hauteskundeak eta gobernu akordioa lortu. Horretarako emaitzek eman behar dute lehenik eta ondoren EH Bildu, Geroa Bai, Ezkerra eta Podemos ados jarri beharko lirateke. Eta bada galdera handi bat hemen: nor ote lehendakarigai kasu horretan Adolfo Araiz edo Uxue Barkos? Askok iritzi diote Araizek boto gehiago lortuta ere Barkosek kontsentsua biltzeko erraztasun handiagoa lukeela. Barkosek tiradizo handia du Nafarroan, bereziki Iruñerrian, baina boto kopuru aldetik orain arteko inkestek Araizi ematen diote lehentasuna. EH Bilduk ezker abertzaleko kide historiko bat hautatu du. Bere garaian jada Araizek ba zuen irudi zabala eta serioa, eta irudi hori sendotu egin du tafallarrak, are gehiago azken urte luzeak Sakanako mankomunitatean kudeatzaile lanean aritu denetik.

Estatu osoan moduan, Podemos indar handiz dator Nafarroan ere (20.000 boto Europako hauteskundeetan) eta bada hirugarren postua ematen dion inkestarik, UPN eta EH Bilduren ostean. Hala balitz, Podemos norengandik legoke gertuago gobernua osatzeko, EH Bildutik edo Geroa Baitik? Teorian EH Bildutik, baina zer esango du Podemosek Madrilen hilabete batzuetara Espainiako hauteskunde orokorrak direnean? Kinieletatik baztertzen bada ere, hor izango da PSN, eta gobernurik osatzekotan, errazago egingo luke UPNrekin oposizioarekin baino. Urte erdi falta da oraindik hauteskundeetarako eta botoek jarriko dute bakoitza bere tokian, hori izango da erabakigarriena oposizioa edo gobernua nola eratuko den zehazterakoan.

1.513 milio euro buru gainean

Emaitzez gain, Madrilek iragarria du hurrengo gobernuan izango denak jasango duen zama astuna: Ogasun Ministerioak 1.513 milioi euro eskatzen dizkio Nafarroako Gobernuari –Barcinaren arabera 825– Volkswageneko BEZa dela eta. Aurtengo Nafarroako aurrenkontua 3.837 milioi eurokoa da; 2015erako aurreikuspena 3.417 milioi eurokoa (hirugarren urtez luzatua izango da). Nafarroako zor publikoa 3.500 milioikoa da eta egunero 320.000 euro ordainduko du 2015ean honen interesa. Madrilek dagoeneko ekin dio beldurraren estrategiari eta BEZaren gaiarekin argi adierazi dio balizko gobernu alternatiboari gainera datorkiona. Edozein kasutan, etorkizuna ez da samurra, baina aldaketarako haizea inoiz baino indartsuagoa da Nafarroan. Kale bultzada eta botoak behar dira orain eta, aritmetikak ematen badu, ondoren asmatu egin behar.

Euskararen Legea, zatiketaren amaieraren norabidean

Ezkerrak, PSNk eta Geroa Baik Euskararen Legea aldatzeko proposamena egin dute Nafarroako Legebiltzarrean. Legearen 26. artikulua aldatuko da eta, funtsean, Nafarroako eremu ez euskaldunean euskarazko irakaskuntzari ateak irekiko zaizkio, baldin eta ikasle kopuru zehatz batek hala eskatzen badu. Lege aldetik honek eremu ez euskalduneko egoera eremu mistoaren egoera berdinean utziko luke, hau da, gutxieneko eskaria baldin badago, euskarazko lerro bat irekitzen da. Eremu euskaldunean gobernuak berak eskaini behar du hasieratik euskarazko eskaintza. Bildu eta Aralar-Nabai-ren ustez legeak ez du zonifikazioa hausten eta horregatik ez dute proposamena sinatu, baina lege aldaketa aurrera ateratzea ahalbidetuko dute.

Ikuspegi sinbolikotik urrats oso handia da Euskararen Legeari aldaketa hori egitea eta potentzialitate handikoa, funtsean euskal hezkuntzari ateak zabaltzen dizkiolako Nafarroa osoan. Praktikoki nola eragingo duen ikusi behar orain, legearen garapena Gobernuaren esku geratuko baita. Pentsa liteke datozen urteetan UPNren gobernu batek garatu behar badu, emaitza ez dela oso oparoa izango. Nafarroan aldaketa eman eta bestelako gobernu batek egingo balu, garapen handiagoa izango luke, zalantzarik gabe, atea zabaltzea giltzarri baita, baina askoz garrantzitsuagoa da gero bidea egitea.

Gobernu berri batek zonifikazioa bera hautsi beharko luke, horrela hizkuntza eskubideen mailaketa desagerraraziz. Ez ekonomian, ez eskubide sozialetan, ez osasunean, ingurumenean… inongo esparrutan ez da Nafarroa zatika banatzen eskubideei dagokienez. Zergatik hizkuntzan? Bestelakoa da legearen garapena eta hizkuntza politikak tokian tokiko errealitate soziolinguistikoaren arabera garatzea, baina lehen, bigarren eta hirugarren mailako herritarrak sortzea?

Iruñerritik beherako lurraldeetan, oro har, urria da euskararen presentzia eta hainbat gunetan euskararen aurkakoa ere bai, inkesta soziolinguistikoek behin eta berriz agertu duten legez. Urtetik urtera, baina, kontrako jarrera gero eta murritzagoa da (%69tik %46ra 1991tik gaurdaino) eta aldekotasuna gero eta handiagoa. Bada lanik, beraz, mamuak uxatu eta euskara mehatxu baino altxor gisa erakusteko.

Nahiz eta egin beharreko aldaketa handiaren lehen zirrikitua besterik ez den, norabide egokian doa eta lege aldaketa gauzatzen denean aukera oso garrantzitsua irekiko zaie Nafarroako euskaltzale eta euskaldun askori.  Basamortuan egarri larri dabilenari ur botila eskaintzea da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
5.000 eta 10.000 euro arteko zigorrak Aroztegiko zazpi auzipetuentzat

Iruñeko Hirugarren Zigor Auzitegiak 5.850 eta 9.450 euro arteko zigorrak ezarri dizkie Baztango Aroztegiko zazpi auzipetuei, derrigortze edo bortxa delituagatik. Baztertu egin du, ordea, talde kriminala osatzen zutela.


Iruñeko Erorien Monumentua birgaitzeko baimena eman du Vianako Printzea erakundeak

Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.


Belateko tuneletako obren esleipenean irregulartasun administratiboak atzeman ditu ustelkeriaren aurkako bulegoak

Nafarroako Gobernuak azken urteotako esleipen publikoen gaineko txostenak eskatu dizkio ustelkeriaren kontrako bulegoari Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak aginduta. Belateko txostenean, esleipena erabakitzerako orduan arau haustea ikusi du bulegoak.


Torturaren beste sei biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Joxe Lacalle Huarte da horietako bat, 1978an Guerrilleros de Cristo Rey taldeak bere tabernan egindako eraso baten biktima izan zen; 1979an lehergailu bat jarri zioten tabernan eta 1981ean Guardia Zibilak torturatu egin zuen. Gainerako bostak Espainiako Poliziak torturatu... [+]


Estatuaren beste sei biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak ostegunean jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak “giza eskubideen urraketaren biktima” modura aitortu ditu sei herritar, 16/2019 Foru Legearen babesean.


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Iruñeko Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


BSHko langileek protestak egin dituzte lantegi sarreran enpresaren itxieraren aurka

BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".

 


Foruzaingoak taser pistolak eraman ahal izatea onartu du Nafarroako Kontseiluak

Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]


Faltzesen euskarazko eredua eskatu dute eta Nafarroako Gobernuak ezetza eman du

Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.


Eguneraketa berriak daude