Berriak aurtengo Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzetan jaso duen murrizketa dela eta zalaparta piztu da euskarazko hedabideetan. Nik ere jarraitu dut eztabaida gertutik. Batzuetan gertuegitik, Patxi Baztarrika hizkuntza politikarako sailburuordeari Goienak egindako elkarrizketa bezala; lerro artean buru-belarri murgiltzerainoko irakurketa, eta esaldien segidan nire baitan bat-bateko burutazioak idazteraino.
Galdera: “Ze argazki egiten duzue gaur egungo hedabideen egoerarena?” (…) Erantzuna: “Ez dut uste gaur oraindik nahi genukeen sendotasuneko merkatua osatzen dutenik euskarazko hedabideek, eta, bestetik, uste dut, tarte luzea dagoela egiteko euskal hiztunek bere egin ditzaten euskarazko hedabideak eta produktuak. Euskarazko hedabideek asmatu egin behar dute beren egitekoan irakurleak edo ikus-entzuleak irabazten”. Bai, ados, hedabideek asmatu beharko dute, bestela jai. Kontua da nola. Eta bai, luzerako da, baina euskal hiztunetatik zenbatek egin beharko ditu bere hedabideak, ondo dagoela kontsidera dezagun? Bestetik, ez al dago hori oso lotua gizartean euskarak erabileran ematen dituen urratsekin? Nola egin kontsumitzerainoko jauzia, euskaldunek erabileran arazo handiak dituztenean? Bai, hedabideek egin beharko dute bide hori, baina estrategietan bada ordua erronka horri beste era batera heltzeko, besteak beste lan moldeak irauliz. Azken 30 urteetan hedabideek egin dute produktua eta instituzioek –Jaurlaritzak batez ere– diruz lagundu. Hedabideen artean badira bi hanka nagusi, publikoak eta –ikuspegi sozialeko– pribatuak; giltzarri den hirugarren hanka instituzioena da; eta lagungarri izan daitekeen laugarrena ikerketaren mundua, unibertsitatea. 35 urteren ondoren, ez al da ordua, lau hanka horiek (EITB, Hekimen, Jaurlaritza eta unibertsitateak) mahai berean jarri eta askoz modu iraunkorragoan pentsa dezaten hedabideen kontsumoa handitzeko zeintzuk diren estrategia eta biderik egokienak? Bai, gero erabaki dezala instituzioak, hala behar du eta. Baina lan molde berria indarrean jarriko balitz, ez al luke lagunduko erabakiak hobeto hartzen? Berrikuntzaren gizartean, berritu dezagun behingoz harreman moldea eta aterako dira diseinu berriak. Seguru.
“(...) Momentu honetan Eusko Jaurlaritza da euskarazko hedabide gehienen babesle nagusia”. EITBri dagokionez bai, baina besteetan ez. Babesle nagusiak langileak dira, beren lan badintza estuekin medioen bizirautea ahalbidetzen dutenak; erosle-kontsumitzailea da; eta publizitatea jartzen duten bezeroak. Elkarrizketan Baztarrikak gogoratzen duenez, Jaurlaritzaren diru-laguntza %20ra hurbiltzen da batez beste. Klabea da hori, baina klabeago beste %80a.
“Horretarako [irakurleak edo ikus-entzuleak irabazteko], oso kontuan eduki behar dituzte haien gogo-apetak eta ikuspuntu ugaritasuna”. Ez ote dugu egiten? Orduan, nola ulertu medio gehienak hainbeste urtez irautea merkatuan? “Guztientzako produktu erosoak eta benetan erakargarriak egiten asmatu behar dute”. Euskaldun guztientzat? Nola ulertu behar da hori? Zein kazetaritza mota eginez lortzen da hori? Orain dauden hedabideek egin behar dute guztientzat edo, daudenak iristen ez badira, berriak sortu behar dira? Komeniko litzateke luze eta argi hitz egitea kontu horiez, eta batez ere lasai, adibidez lehen aipatutako lau hanketako mahaian. Berria, Goiena eta tokiko guztiak, ARGIA, Gaur Zortzi (Gara), Ortzadar (Deia), Jakin, Elhuyar, Hamaika, Bizkaia Irratia, Euskal Irratiak... Norengana ez gara iristen? Desagertutako Zabalik harekin (El Diario Vasco) iristen ote ginen? Eta Aldaketa 16rekin?
“Guk helburu bat dugu ororen gainetik eta da euskararen erabilera areagotzea etengabe. Hedabideen kasuan horrek esan nahi du kontsumoa (...) Helburu horri erantzuteko jartzen ditugu irizpideak eta horietan irismenarena da irizpide nagusia”. Argudioak ekimen sozialeko komunikabideentzat balio badu, balioko luke baita ere publikoentzat? 2012an ETB1eko ikusle kuota %2,1ekoa izan zen, hainbat arrazoi medio, 2003an baino hiru aldiz txikiagoa. ETBren aurrekontua horregatik murrizteak baluke logikarik? Ez, horretan ados egongo ginateke guztiok.
Arazo teknikoez ari da Baztarrika sailburua elkarrizketan. Baina diru-laguntzei dagokienez, arazoa batez ere politikoa da, bere poltsak diru gehiago behar duela, eta hori erabaki politikoa da. Hitzarmen politika indarrean jartzea bezain politikoa. Bestela arazoak hor jarraituko du, orain batekin eta hurrengoan bestearekin.
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]
"Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiak hamaika eguneko ariketaren osteko egunean. Dena dela, nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean azpimarratu dute.
Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]
Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute.
Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]
Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]
Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]