Metrokoadroka Sormen Laborategiaren eta JB Pedradas antzerki taldearen elkarlanetik sortutako lan berria dugu Salto. Umorezko bakarrizketa poetikoa da, Oier Guillanek idatzi eta Javi Barandiaranek antzeztua. Pako Revueltas izan dute zuzendari artistikoa eta Idoia Beratarbide atrezzoaz eta jantziez arduratu da. Antzerkian bakarrizketarik ez dela diote, bai, aldiz, publikoarekiko elkarrizketa.
“Salto egiteak ezberdintzen nau hildakoetatik/ azazkalak luzatu ala ez,/ ilea luzatu ala ez./ Salto egiteak. Salto egiteak ezberdintzen nau./ Salto egiteak soilik”. Poema batetik abiatzen da Salto antzezlana, Oier Guillan eta Javi Barandiaranen elkarlanean sortutako bakarrizketa poetikoa. Bizitzan eman beharreko jauziez dihardu antzezlanak, oholtzara ateratzea bera ere salto egitea delako.
Pertsonaia, aktorea eta testuegilearen arteko mugak lausotu egiten dira umorezko bakarrizketa poetiko honetan, bat eta beste nahasteraino. “Pertsonaia bat ikusiko dugu gela itxi baten barruan sei maniki-bururekin hizketan, obsesio bakarra duela: Salto egiteak ezberdintzen nau hildakoetatik”. Pertsonaiaren azpian aktorea sumatuko dugu tarteka, pertsonaiaren larrutik sartu-atera dabilena, publikoa zuzenean itauntzen duena” azaldu digu Oier Guillanek, bakarrizketaren mamiaz galdetuta.
Bizitzan hainbat jauzi eman beharra daukagu eta saltoaren esapideak anitzak izan daitezke. Javi Barandiaran aktorearen aburuz, “ametsez, obsesioez, koldarkeriaz, bakardadeaz, ezintasunaz, eromenaz, nitaz eta zutaz” hitz egiten digu bakarrizketak. “Oso egoera partikularretik jaio den gaia da, eta era berean oso unibertsala da” jarraitu du Oier Guillanek. “Gutariko bakoitza salto baten aurrean sentitzen zen bere bizitzan, proiektu hau abiatu genuenean. Baina era berean, edonor egon da inoiz bere bizitzaren norabidea markatu duen erabaki baten aurrean, modu kontzientean hartu ditugu guztiok edo gehienok inoiz horrelako erabakiak. Pertsonalak izan daitezke saltoak, edo jendarte batek taldean emandakoak” dio testuaren egileak.
Zuzendaritza artistikoan Pako Revueltas eta atrezzoan nahiz jantzien hautaketan Idoia Beratarbide aritu badira ere, Oier Guillanek eta Javi Barandiaranek elkarrekin sortutako antzezlana dugu Salto. Hala ere, “Pakok, bere abizenak adierazten duen moduan, lana iraultzen lagundu digu, iritsi gineneko puntutik haratago bultzatuz. Idoia Beratarbidek estetika zehatz eta koherente bat eman dio lanari, gu geu gustu gutxiko edo gusturik gabeko pertsonak baikara. Eta ideiak ere eman dizkigu, estetika zehazteaz aparte” esan digu Javi Barandiaranek.
Sorkuntza prozesua, “lasaia, oso lasaia” izan dela iritzi dio Javi Barandiaranek. Oier Guillanek, berriz, zera dio: “lasaia bai, baina era berean trinkoa, prozesu guztiak izaten diren modukoa. Javik eta biok denbora luzea daramagu elkarrekin lanean eta kolaboratzen –Gorria (2002), Eskubiko pareta (2003) edo Poza (2012) antzezlanak eta beste kolaborazio mordo bat–. Antzeko momentuan iritsi gara proiektu honetara”.
Puntu berera heldu dira sortzaile biak bakarrizketa honetan, sorkuntza prozesuan norbere esperientzia partekatuz. Baina non dago errealitatea eta fikzioaren arteko muga? Zer du sortzaileena Salto obrak?: “Dena eta ezer ere ez. Dena, egin nahi genuen zerbait delako, eta hortaz gurea delako. Ezer ere ez, antzerkigintzan dena asmatuta edo esanda dagoelako, eta horrez gain, guk ez dugulako nahi ezer asmatu edo ezer berririk esan, edo nahi bai baina ezin, eta hortaz ez delako gurea” dio aktoreak. “Oso pertsonala da, gure proiektuak idatzi eta sortzerakoan erabat inplikatzen garelako esaten dugun horretan. Era berean, antzerkia da, jolasa; umore absurdua eta poesia artifizioak izatera irits daitezke, eta hala ere oso gureak izan”.
Umorea eta poetikotasuna dira antzerki-bakarrizketa garaikide honen osagaiak. Umoreak eta garaikidetasunak ez dute inoiz harreman esturik izan. “Zaila da barre egitea eta garaikidetasun kutsu serioa batzea”, iritzi dio Guillanek. Barandiaran, ordea, ez dator bat: “Umoreak, antzerkian, ez du zertan komediaren kluba izan beharrik, umorea oso gauza serioa da. Guk ez dugu ‘garaikidetasun’ delako hori bilatzen. Gure lana garaikidea da bizirik gauden heinean, baina izan daiteke klasikoa, edo modaz pasatakoa. Edozein kasutan, garaikidetasuna eta umorearen artean hautatu beharko bagenu, umorea hautatuko genuke”.
Testuaren konplexutasunaz Barandiarani galdetuta, honoko azalpena eman digu: “Testua badago, eta testu horrekin borrokan ari den aktore bat ere bai. Borroka horretatik pertsonaia bat sortzen da eta pertsonaia horrek jolastu egiten du, hori guztia saltsa estetiko batean egosten da eta zerbitzatu egiten da”. Ez da bakarrizketa konplexua, ziurtatu digunez, “oso basikoa da, gu geu basikoak garelako. Beraz, edozein pertsona basikok uler dezake zertaz ari garen, eta batzuei beraiez ari garela irudituko zaie”. Guillanen aburuz, “umorea barra-barra dauka bakarrizketak, eta poetikotasunik ere badu dezente. Ez da batere konplexua. Orain arte publiko txikiekin egin ditugun frogetan, nor bere saltoez gogoeta egitera eramaten duela ikusi dugu, eta gainera, jendeak oso ondo pasatzen duela. Niri asko interesatu zait beti bakarrizketa poetikoekin esperimentatzea, testuari dagokionean; kasu honetan horrelako testu mota batek zein bide har dezakeen ikusi ahal izan dut. Funtsean, aktoreari zein publikoari bere esperientziatik asko jartzeko aukera eman dezake horrelako testu batek”.
Datorren urriaren 12an, Pasaiako Umorezko Antzerki jardunaldietan egingo dute aurre-estrenaldia eta hil bereko 23an izango da estreinaldia, Bilboko BAD jaialdian. Publikoari erakusteko gogoz daude bi sortzaileak, “sufritzeari uzteko behingoz, edo beste era batean sufritzen hasteko, gauzak nola hartzen diren” dio Barandiaranek. Guillanek ere izan du azken hitzik oholtzara eramateko momentuaz: “Publikoari erakusteko gogoz nago neu ere, baina gozatzen amaitzeko, edo beste era batean gozatzen hasteko. Funtsean, publiko aurrera ateratzea salto egitea delako”.
Neskenegun arratsan Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkezturik izan da herritarrei. Herriko gela gainezka zen eta kargudun ezberdinen hitz hartzeen ondotik herritar bakotxak bere izena eman du izan arizale ala laguntzaile izaiteko.
Pantzo Hirigaraik idatzi eta zuzendutako antzezlana da 'Uda leku'. Opor garaiko kanpaldi baten istorioa kontatzen du eta 2024ko martxoan Itsasun egindako emanaldia da honakoa, Kanaldudek bideoz grabatua.
Urriaren 4tik 19ra iraganen da Nafarroako arte eszeniko komunitarioen jaialdia Iruñean, nazioartekotza eta kritika soziala ardatz harturik.
Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]
Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia honetako hiru lagunek auzi honi eman behar diote erantzuna. Gau zoro batean, ezusteko gertaerak bata bestearen atzetik etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Marmarra
Dramaturgia: Jon Gerediaga/Atx Teatroa
Zuzendaritza: Atx Teatroa
Noiz: Uztailaren 4an ... [+]
Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duin eta zintzotzat duzu, eta hala ere,... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra... eta zelan ez... biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizi gara historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko tresnak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera... [+]
Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.
------------------------------------------------------------------
50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]
Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna da “Ez dok Hiru”. Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala.
Eoa, deskonzertantea eta irrigarria azalez, baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario... [+]
Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]
Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo... [+]
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]