Klimaren gailurra burutu du irailaren 23an Nazio Batuen Erakundeak New Yorkeko egoitzan. Agintariek hitzartu dute, hamaikagarrenez, neurriak hartuko dituztela klimaren aldaketa eragozteko eta dagoenekoz aldatua den klimaren gorabeherei jendeek aurre egin ahal izateko. Baina zerekin alderatuta ezarritzen dira helburuak?
“New Normal” irakurtzen da gero eta sarriago. Alegia, normaltasun berria, lehen ez baina gaur dagoenekoz normala omen dena. Aldaketa handiak gertatu ostean ezarri den normalitatea. Baina gauzak orain new normal direla onartzeak berak ez ote dakar ondoriorik?
Berrikitan Bussiness Insider ekonomiari buruzko hedabideak “'The New Normal' Has Been Devastating For America” (Normaltasun berria desastrea suertatu da AEBentzako) artikuluan Mohamed El-Erianek idatzi du new normal kontzeptua asmatu zutela PIMCOko ekonomialariek. PIMCO korporazioa da mundu globalizatuan agintzen duten inbertsio funtsen kudeatzaile handienetako bat.
“2008ko finantza krisiaren biharamunean sorturik –dio El-Erianek– new normal kontzeptuak azpimarratzen du orain normaltasunez hartu behar dela Mendebaldeko ekonomiek berriro abiatu ezin izatea zikloen jardun tipikoan. (...) Berriro goraka hasi eta ‘V’ gisako irudia eginez hazteko orde, ekonomiak mugarik gabe jarraituko duela ahul eta langabeziak ohi baino altuago”.
New normal, beraz, da onartzea mundua aldatu dela eta ezer ez dela berdin izanen. Ekonomia eta gizarte antolamenduari buruzko eztabaidetan gero eta usuago erabiltzen da eta klimaren aldaketaz aritzean ere bai, Dawn Stoverrek The Bulletin of the Atomic Scientistsen plazaratu “Climate: the new abnormal” kronikan azaldu duenez. Zientzia kontuetan berezitutako idazlea da Stover.
“Normaltasun berria” esaldia gero eta sarriagotan aurkitzen da klimaren aldaketari buruzko artikuluetan. Eurite izugarriak eta uholde handiak dira orain new normal. Berdin idorteak, oihanetako suteak edo Artikoa olatu erraldoietan urtzea. Center for American Progresseko ekintzaileek diote: “Geuk sortutako anormaltasun berrira egokitu behar dugu. Gure esku dago askoz okerragoak gertatzea ala ez”. Baina jokabide honek ere, asmo on eta guzti, arriskuak badauzka berekin.
“Anormaltasun berriaren leloarekin –idatzi du Stoverrek– klimaren ikerlariek eta komunikatzaile handiek jendeari jakinarazi nahi diote klima erotzen ari dela eta hori geldiarazteko lan egin behar dutela. Baina esaldiak justu alderantzizkoa lortzen baldin badu, zer? Benetan zabaltzen dutena bada beroketa globala, edo klimaren zoratzea, ohiko bilakatu dela, berria baina normala?”.
Klimarekin gertatzen ari dena ez da normala, baina berria ere ez. Jendeok amnesia daukagu klimaz. Munduko Meteorologia Elkartearen idazkari nagusi Michel Jarraudak esan duen moduan, “azken hiru hamarkadotan mundu eta eskualde mailako tenperaturek halako berotzea ezagutu dutenez, gaur 30 urte baino gutxiago dauzkaten gazte gehienak sekula bizi izan gabeak dira beroketa globalik gabeko mundu batean”.
Mundutarron memoria laburra da. AEBetako inkestek erakutsi dute bertako biztanleen hiru laurdenek ez dakitela Gerra Hotz famatua noren kontra zeukaten amerikarrek; aldiz, milaka arma atomiko dauzkate oraindik AEBek, gehienek Errusia daukatela jomuga, eta jendeak horiek normaltzat dauzka.
Belaunaldi bakoitzak definitzen duenez beretzako normala zer den, etorkizunean jendeak ahaztuta eduki lezake aurreko belaunaldientzako gauzak nola ziren, horrela uko eginik aurrekoek edukitako baliabideak berreskuratu ahal izateari.
Ahazturari loturik aipatzen du Stoverrek bigarren fenomeno bat: konparaketako erreferentziak jaistea. Daniel Pauli itsas biologoak erabiltzen omen zuen shifting baseline syndrome kontzeptua, erreferentzia beheratzeko sindromea. “Arrantza ikertzen duten zientzialariek belaunaldi bakoitzean gutxieneko arrain kopurua definitzerakoan alderatzen dute beren ikasketak hasitakoan ezagutu zutenarekin, kopuruetan bezala espezieen aniztasunean. Hurrengo belaunaldia datorrenerako arrain kopurua urritu da baina gazteok oinarritzat erabiliko dute berek ezagututakoa”. Bakoitza horrela egokitzen delarik berak ezagutu duenera, arraiak kopuruz eta espeziez urrituz doaz horiek berreskuratzeko helburuak ere ez direlako inoiz ondo ezartzen.
Zientzialariak horrela despistatzen baldin badira, ezin gutxiago nahastu herritarrak. Azkenean, oihan basatirik, bideratu gabeko errekarik, kostalde librerik eta padurarik gabeko munduari normala deritzo jendeak, sekula ezagutu ez dituelako horiek beren oparotasun betean.
“Konparaketarako erreferentziak apaltze horrek arazo nagusi bat dakar: nola sartuko diozu buruan jendeari mundua aldaketa izugarrietan murgilduta dagoela, beroketa globala eta espezieen suntsiketa masiboa gertatzen, ez badira gai antzemateko urte gutxi batzuetan jazotzen diren aldaketak baizik? Nola ohartarazi galdutakoa berreskuratzea ere posible litzatekeela?”.
Dawn Stoverrek uste du historialariek lan handia daukatela herritarrei erakusten lehenago mundua nolakoa izana den, grafikoak eta irudiak, ahal direnean argazkiak, erabili behar dituztela jendeei begien aurrean jartzeko lehen mundua nolakoa izana den. Ekintzaile ekologistek herri eta hirietako zaharrenak ere erabili beharko lituzkete, gazteagoei erakutsi diezaieten nola aldatu den ingurumena.
“Gutxi ikertu dira –dio Stoverrek– jendeek aldaketan den munduaz dauzkaten pertzepzioak, eta aldi berean, jendearen pertzepziook garrantzia berezia dute klimaren aldaketaren kontrako borrokaren eraginkortasunean. (...) Jendea prest dago aldaketak onartzeko bere bizirautea arriskuan dagoenean, baina [arriskuez ez ohartzeagatik] iruditzen zaio azpiegituretan, energian, zergetan eta arauketan egin beharreko aldaketak garestiegiak direla”.
Bitartean, klimaren aldaketa eragozteko eta dagoenekoz gertatutakora egokitzeko (mitigation eta adaptation) estrategiak gero eta oinarri apalagoen gainean eraiki dira. Lehen eskuragai zeuden ura, arraina eta gainerako baliabideak abiapuntu urriegietan kalkulatu dira, eta alderantziz, horiek kontserbatzeko estrategientzako kalkulu baikorregiak ezarri.
Adibide nabarmen bat aipatzen du Stoverrek, sekula ikusi gabeko lehortea jasaten ari den Kalifornia dela eta. Environmental Research Letters aldizkariak erakutsi du Kaliforniak baimenduta dauzkan ur bolumenek denetara osatzen dute urte batean herrialdean euriak uzten dien guztia halako bost. Fisikoki ezinezkoa, idortearen eragina okerragotzen duena... baina lege diren paperetan bildua.
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]
Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]