Irakurleak galdezka: sagardotarako sagar biltzea noiz komeni?

  • Kaixo Jakoba! Aurten sagar urtea dugu gurean, sagar urtea dugunez! Sagarrondoak lepo beteta dauzkagu. Hori dela eta, sagardoa egiteko sagar biltzea noiz komeni da egitea? Ba al da horretarako garai egokirik, lortu nahi dugun sagardoari begira? Jakina, dagoeneko, lurrera erorita ere badago sagar mordoa, horiekin zer egin? Lehenbailehen bildu, dolarera bota eta sagardoa egiten hasi?

    Inazio Usarralde (Lazkao)

Kaixo Inazio. Aurten bada, bai sagarra. Ez denean, baina denean bada, asko da. Kontuz sagar kargarekin adarrak hautsi gabe: hagaiak eta txardango kirten luzeak jarri makulu lanetan.

Bilketarako heldutasuna da kakoa. Garai batean, gure amona Joxeparen sagardotegian, sagarra erori ahala biltzen zen. Sagastian ez zen, sekula, hagarik dantzatzen. Sagarrondoa ez zen moiltzen, hagaka jo eta sagarrak eraitsi edo jaisten. Garai hartan, hamabost egunero pasatzen ziren sagastitik eta lurrean zena jaso. Heldutasuna, bere lurrun eta zapore gorenak, lurrera erori denean ditu. Horrek bai sagardoa!

Gaur egun, heldugabe, berde eta gordin sagarrondoa moildu eta dolarera! Bildualdi bakarrean sagasti osoa jasoa. Eta, porru-hazi ederrak! Halakoa izango da sagardoa. Gaur bertan lagun batek esan dit, sagardogileak sagarra juxtu heltzen hasten ari denean moildu eta eramateko. Sagardo argia eta freskoa egin nahi omen duela. Arina eta nahi den guztia egingo du sagardoa, baina sagar gustua ez dio berehalakoan harrapatuko.

Bi mutur horien artean erabaki beharko da sagarra noiz bildu.

Dagoenerako lurrean dagoen sagarra, sagar txoroa da: gaitzak jotakoa, harjoa duena... Horrekin zizarra egiten zen lehen. Dolarean jo eta muztioa hartzitzen ari zen artean, alkohol pixka bat zuenean edan. Sagardo berriaren irrikia asetzeko, sasoiko lehen gaztainekin eta sardina zaharrekin batera.

Nahi izatera, sagar txoro horiekin muztioa egin eta pasteurizatuta jaso daiteke. Baita dultzea, konfitura edo marmelada eginda ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galderak
2017-12-31 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Etxe inguruan 4-5 sagarrondo ditugu. Noiz inausi behar dira?

Larraitz Aurrekoetxea (Elorrio)


2017-12-24 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba, permakultura erara jarria dugu baratzea, eta azkenaldian barazki artean perretxiko batzuk ari zaizkigu ateratzen. Zer esan nahi du horrek? Eta desorekaren baten adierazle balitz, zer egin genezake zuzentzeko?   

Bego Tapia (Altzo)


2017-10-01 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Hur zuhaitz bat dugu eta urtero ale mordoa izaten ditu, baina heldu ahala guztiak erortzen dira zulo txiki batekin, “hutsik”, ustelduta... Zer izan daiteke? Sagarrondo eta aranen alboan dago.

Ana Zarandona (Etxebarria)


2017-09-17 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo! Baratzea argazkiko belar txarrarekin josita daukagu. Zer da? Ba al dago baratzetik kentzeko modurik? Ahal duzunean erantzuterik izango bazenu eskertuko nizuke.

Asier Altuna (Azkoitia)


2017-09-10 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Veza soloari buelta eman ostean ortuariak landatu edo erein baino lehen karea dantzatzea egoki?

Juan de Atxirika (Murueta)


Eguneraketa berriak daude