Kaixo Jakoba. Pagadi gazte bat daukat eta esan didate komeni izaten dela, landarea gaztea dela, mutur bat utzi eta beste muturrak moztea. Zer iruditzen zaizu? Eta zein ilargirekin moztu behar nituzke mutur horiek? Mila esker eta ongi izan.
Kepa Martinez (Alegia)
Kaixo Kepa. Pagoak zuzenak izateko garrantzitsua da muturreko kimua izatea nagusia. Horrek bi baldintza eskatzen ditu: goranzko puja bakarra izatea eta horrek nahikoa elikagai izatea indarrean hazteko. Lehenengorako zuzen gorantz soilik adar bat uztea komeni da eta parekorik balu –gorantz hura ere– hura moztu. Beste adarrak, bigarren mailakoak, enborraren bueltan datozenak, zabalera bai baina gorantz jotzen ez dutenak, garrantzitsuak dira landareak janari asko sor dezan. Horregatik horiei eustea komeni da. Urtero-urtero zuhaitza luzatu ahala, horietako adar bat edo bi kendu daitezke. Pixkanaka azpitik soilduko duzu, baina kolpetik adarrik eta janaria sortzen duten hostorik kendu gabe.
Lan hori apiril aldera egingo nuke nik, izerdia hazia duenean eta ilbeheran.
Kaixo Jakoba, permakultura erara jarria dugu baratzea, eta azkenaldian barazki artean perretxiko batzuk ari zaizkigu ateratzen. Zer esan nahi du horrek? Eta desorekaren baten adierazle balitz, zer egin genezake zuzentzeko?
Bego Tapia (Altzo)
Kaixo! Baratzea argazkiko belar txarrarekin josita daukagu. Zer da? Ba al dago baratzetik kentzeko modurik? Ahal duzunean erantzuterik izango bazenu eskertuko nizuke.
Asier Altuna (Azkoitia)
Kaixo Jakoba. Neguan ortuan ortuariez gain txilarra izaten dut ereinda. Udaberrirantz moztu, lurra bueltatu eta lurpera botatzen dut. Hori egin ostean karetu dezaket? Adiorik ez.
Juan de Atxirika (Murueta)
Kaixo Jakoba. Bizkaiko Zalla herriko baserritarrek diote “El día del Angel, 1 de marzo, se hace a todas las lunas” (Aingeruaren eguna, martxoaren 1a, ilargi guztietara egokitzen da). Berdin ilgoran edo ilbeheran, egun horretan ereiten omen dituzte beti piperra... [+]
Kaixo Jakoba. Iaz indaba gorri hazia hirutan erein behar izan nuen. Lehenengo bietan urtez urte izandako indabaz baliatu izan nintzen, eta kale. Azkenik, hazi berria erostea erabaki nuen, eta primeran. Indaba haziek denborarekin indarra galtzen dute?
Juan de Atxirika... [+]
Kaixo Jakoba. Holandatik ekarritako tulipan erraboil batzuk oparitu dizkidate. Noiz landatzen dira? Bitartean, nola gorde behar dira?
Mari Paz Martin (Irun)
Kaixo Jakoba. Baratzea txomin-belarrak irentsia daukat, hamaika aldiz jarri naiz balde batera landare honek sortzen dituen bulboak botatzen baina alferrik. Landare altuei arazo handirik ez die sortzen baina barazki baxuenei ez die hazten uzten. Zer egin nezake?
Asier Alcedo... [+]
Kaixo Jakoba! Baratzean ahabia eta masusta gorria sartzekotan nabil eta aldatzeko garairik egokiena zein den jakin nahi nuke. Negu aldean, entzun dut...
Igone Campos (Zumarraga)
Kaixo Igone. Pentsatzen dut masusta gorria mugurdiari (Rubus idaeus) deituko diozula. Masusta... [+]