Lagunartean, gero eta gehiago komunikatzen gara idatziz teknologia berriei esker. Garbiñe Bereziartua azpeitiarrak, bere herriko 15-16 urteko ikasleekin elkartu, eta teknologien bidez erabiltzen duten hizkera aztertu du. Emozioak adierazteko baliabide ugari erabiltzen dituztela ondorioztatu du, euskalkia izateak asko laguntzen duela horretan, eta oraingoz, erregistro informal horrek ez daukala eraginik testu formalak idazterakoan.
“Zertarako idatzi duzu epaaaaaa!!!! horrela, letra bera hainbeste errepikatuta?”, “epa bakarrik jartzen badiozu lehor geratzen delako”, erantzun du gazteak. Hizkiak eta puntuazio ikurrak asko errepikatzea da teknologia bidezko elkarrizketen ezaugarrietako bat. Horrela ondorioztatu du Garbiñe Bereziartuak, Azpeitiko gazteekin egin duen lanean.
Pedagogiako doktoretza tesian Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia, eskolan eta eskolatik kanpo gaia landu du. EHUko Dream ikerketa taldearen laguntza izan du: “Hizkuntzekin lotutako zerbait egingo nuela argi neukan”. Jasone Cenoz tutoreak eman zizkion arrastoak: “Gaia nahiko berria eta ikerketak egiten hasi gabea da”. Soziolinguistika Klusterraren Hausnartu sariketan bigarren saria irabazi du bere lanak. Ikerketa egiteko gazteek idatzitako testuak aztertu ditu, eurei inkestak pasa dizkie eta eztabaida taldeak ere egin ditu tesia garatu ahal izateko.
Gazteek ez dute inolako arazorik testu informalak eta formalak bereizteko. Hori da tesiaren ondorio nagusietakoa. Sarri teknologia berriek hizkuntzaren kalitatea kaltetu dezaketela esan izan da, eta beldur hori normala iruditzen zaio Garbiñe Bereziartuari: “Beldurrak neurri batean sanoak dira, inporta zaigunaren seinale. Baina ezezagunari beldurra da”. Bere ustez ikuspegia aldatu behar da: “Hizkuntza bizirik dagoen heinean, aldatzen joan behar da. Garai berrietara moldatzen joan behar du; horrek mantentzen du bizirik. Gaur egun euskara jatortzat daukaguna ere, ziurrenik gure aiton-amonentzako erdarakadaz jositako euskañola izango da”.
Gazte azpeitiarrek, beraz, ez dituzte teknologietan erabiltzen dituzten baliabideak testu formaletan sartzen: “Nik ez dut esaten eragingo ez duenik, baina horretarako denbora tarte handiagoa eta ikerketa gehiago behar da”. Idazkuntza akatsen arrazoiak zeintzuk diren jakitea ez du hain erraz ikusten: “Ortografian eragin dezake, hizkuntzaren estiloan eta hiztegian ere agian, baina lehen ere egiten ziren akatsak”. Akats horiek neurri berean egiten ote diren eta zelako akatsak diren aztertu beharko litzateke. “Euskalkiaren eragina, adibidez, lehenago ere bazegoen testu formaletan. Orain horrelako akatsak ikusiko bagenitu zeren eragina izango litzateke, euskalkia idatziz erabiltzearen eragina ala euskalkia ahoz erabiltzearena, besterik gabe?”.
Azpeitian ateratako ondorioak joera baten zantzuak eman ditzake, baina Bereziartuak argi du ezin dela orokortu, eta ikerketa gehiago egin beharko liratekeela: “Konturatzen bagara hau ortografiari ikaragarri eragiten ari zaiola, egin ditzagun ikerketak eta hartu ditzagun neurriak. Hori orain ezin da esan; kalte egiten duenik, ezta ez duenik egiten ere. Hori esateko aztertu egin behar da”.
Ahozko erabileran antzera, gazteen idatzizko komunikazioan ere euskara da nagusi; euskalkia. “Hipotesian ez nuen planteatu ere egin, baina euskalkiak daukan garrantzira heldu naiz puntu batean baino gehiagotan”. Zentzu horretan azpeitiar gazteak zortedunak direla uste du Bereziartuak: “Adibidez, ‘tipo horta’ bezalako esamoldeak euskaraz garatzen dira. Gazteek badaukate aukera eta inguruak oraindik bultzatzen ditu horrelako esaerak euskaraz bilatzera”.
Bereziartuaren ustez, euskalkiak eskolaz kanpoko jardunean askatasuna ematen die gazteei: “Batua eskolarekin lotzen dute, eta eskolaz kanpo, euskalkiak lagundu egiten die, legerik gabe, askatasunez, hizkuntza aldaera propioa sortzen”. Idazkera horretan bi gauza nahasten direla uste du: “Batetik gazte hizkera dago; gazteek beren gazte izaera horretan beti nahi dute beste hizkera bat eta beste lexiko bat erabiltzea; eta bestetik, teknologietako hizkera. Batzuetan ez da erraza bereiztea: zergatik egiten dute horrela, gazteak direlako edo teknologien bidez idazten dabiltzalako? Ni ez naiz hain gaztea, eta teknologiak erabiltzerakoan estrategia horiek erabiltzen ditut. Zer moduz esateko Zmz askotan erabiltzen dut, adibidez”.
Euskalkiak lagunduta, egoera informaletarako erregistroa daukate Azpeitian. “Herri askotan ez dago aukera hori, eta Azpeitian askotan ez gara konturatzen”. Euskararen aldeko atxikimendu aktiboaren falta sumatzen du pedagogo azpeitiarrak: “Jabetu beharko ginateke zortea dela eta dagokigun erantzukizuna hartu nahi duenarentzako hor dagoela”. Arnasgune askotako gaitza dela azaldu du Bereziartuak. Kontzientzia horretan eragiteko, hain justu, euskara elkartea sortu berri dute Azpeitian.
Gazteek gehienbat euskaraz hitz egiten badute ere, gaztelaniazko espresioak gero eta gehiago tartekatzen dituztela ohartu da Garbiñe Bereziartua. Batez ere telebistaren eragina dela ikusi du: “Esaten zuten telebistaz entzundako espresio batzuk erabiltzen zituztela, estás coladita por no sé quién eta. Hori esateko, gurean txora-txora eginda hago edo babi dayola oso naturalak dira”.
Azpeitian, kaleko eta etxeko hizkuntza gehienetan euskara da eta euskararen erabilera bultzatzen duten faktore asko daude. Hori horrela izanda, telebistak gaztelaniaren erabileran duen eragina begi-bistan geratzen dela ondorioztatu du Bereziartuak: “Beste egoera soziolinguistikoetan pixka bat ezkutuan geratzen den faktorea da telebista, garrantzi handiagoa ematen zaiolako etxekoari, kalekoari... Hemen horiek alde edukita, zer faktore gehiago dauden ikusten dugu”. Gazteek egunean telebistaren aurrean ordu asko egiten dutela dio pedagogoak, eta ez dutela ETB1 ikusten, ez delako erakargarria eurentzat: “Gauza bera gertatuko da euskarak hain osasun ona ez daukan herrietan. Testuinguru soziolinguistikoa edozein izanda ere, kultura kontsumoa bera da”.
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua.
Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]
Euskararen Erabilera Biziberritzeko Biltzarra iragarri dute 2027rako. Irail honetan hasiko dute bidea. Hainbat arlotako 270 lagun bildu dira ekitaldian, eta herritar guztiei luzatu die gonbita Imanol Pradales lehendakariak: "Asmoa da bi urteko epean lanketa zabala eta... [+]
Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei.
Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez, Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]
Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]
Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.