Gatazkaren usteltzea eta paktismo berria

Espainiako Auzitegi Nazionala beste 28 gazte epaitzen ari da joan den astelehenetik aurrera. Segikoak izatea leporatzen die eta, beraz, erakunde terroristako kide izatea, 2007an Espainiako Auzitegi Gorenak Jarrai, Haika eta Segi ezker abertzaleko gazte erakundeak terroristatzat jo zituelako. Gazte hauek Segikoak diren hala ez erabaki beharko du, beraz, Auzitegi Nazionalak eta alde horretatik aurrekari ona dute: ekainean Auzitegi Nazionaleko beste epaimahai batek akusazio bera zuten 40 gazte absolbitu zituen honako argudioekin: ez zen frogarik Segikoak zirela esateko; aurkeztutako frogak inkomunikazioan eta tortura salaketapean lortu ziren eta, beraz, ez ziren baliagarriak; atxilo-aldian balizko torturak saihesteko neurriak ez zirela jarri adierazten zen eta gazteen jarduera politiko independentista legezkoa dela.

Ildo berean jarraituta, gazte hauen auzia berdintsua da: salaketa bera, inkomunikazioa eta tortura salaketak. Epaiaren emaitzak, beraz, absoluzioa beharko lukeela agintzen du zentzu judizialak. Hala ote?

Inork ez daki, Auzitegi Nazionalean gaur zuri dena bihar beltza baita. Gertuko beste adibide bat: uztailean bertan auzitegi berak herriko tabernen auzian emandako zigor gogorra: HB, EH eta Batasunaren bueltan izandako jarduera politikoagatik 20 laguni ia 100 urteko kartzela zigorra jarri zien eta 103 herriko tabernen ondasunak konfiskatzeko agindu zuen.  ETAkoak ziren denak. Epaimahaiko hiru epaileetako bat, Clara Bayarri, ez zegoen ados eta boto partikularra eman zuen, guztientzako absoluzioa eskatuz. Bere argudioak: haien jarduna politikoa zen eta Konstituzioak babestutakoa; inork ez ditu izendatu HB, EH eta Batasuna erakunde terrorista moduan (hauen ilegalizazioa bide administratibotik egin zen, ez penaletik); ez dago frogarik esateko ETAkoak direla.

Aurretik ere Egunkaria eta Udalbitza auzietan dozenaka pertsona epaitu ziren eta absoluzioa eman zuen Auzitegi Nazionalak: ez ziren ETAkoak eta ez ziren honen agintuetara ari. Baina Jarrai, Haika eta Segi bai. Eta lehenago zigortutako Amnistiaren Aldeko Batzordeetakoak ere bai, eta Egineko zuzendaritza eta Xakikoak eta… Batzuk bai, besteak ez, Audientzia Nazionaleko misterioa dirudi, baina denborak ematen duen ikuspegiarekin gero eta garbiago ikusten da “dena da ETA” doktrinaren bultzada politikoaren indarra. Misterio horren arabera, Espainiako Justizia 2014ko uztailean ohartu da 1979tik aurrera jardunean aritu ziren HBko kideak terrorista zirela. Eta zigortutako 20ak bai eta beste milaka ez?    

Keinukarien justizia da Auzitegi Nazionalekoa, orain bai-orain ez, eta Espainiak, gainera, horretan oinarritzen du bere zuzenbide estatuaren funtsa, justizia bermea, bultzada politikoa balego dena zigorra litzatekeela argudiatuz. 

Perspektiba historikoak, alabaina, bakoitza bere lekuan uzten du. Lehenengo fase batean, Trantsizioaren ondorengo 20 urteetan Estatuak pentsatu zuen Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua deitu zena berez amaituko zela, baina ez zenez erori, XX. mende amaieran bigarren faseari ekin zion, horretarako “dena da ETA” doktrina aktibatuz, berau eraginkorra izateko behar ziren lege aldaketak eginez eta, batez ere, behar zen bultzada politikoa emanez.

Egoera mundiala zen Estatuarentzat: ezker abertzalea zokoratzeaz gain, euskal abertzaletasun osoa blokeatzen zuen eta, gainera, Espainian oso errentagarria zen Gobernuan ari zen alderdiarentzat. Ezker abertzaleak ere ez zuen asmatu fase horren aurrean, edo ez oso berandu arte behintzat. Eta asmatu duenean, Estatuak hirugarren faseari ekin dio: arazoaren usteltze fasea. Ondorioak larriak dira euskal gizartearentzat: bake prozesua blokeatua dago, beraz, normalizazio politikoa ere bai eta sufrimendu humanoa dantzan, orain batez ere ezker abertzaleko espaloian, preso, iheslari eta epaitu andana berrien larrutan pilatua. Euskal soberanismo osoa dago ur ustelduen putzu horretan. Nor atera daiteke mesedetua? Paktismo berria. Ibarretxeren erabaki eskubidea ezinezkoa bada,  negozia dezagun Urkulluren Kontzertu  Politikoa. Ituna ez da txarra berez, baina gizarte esparru soberanista preso izanda, nola negoziatu eraginkortasunez eta indarrez?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


2024-09-11 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Europa

Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


Eguneraketa berriak daude