Neonazien MSR (Mugimendu Sozial Errepublikarra) alderdi politikoa, Liga Joven edota España 2.000 taldeak erlazionatu dituzte mugimendu honekin. Italiako Casa Pound proiektuan oinarritu dira eta eraikinak Zaragozan eta Madrilen okupatu dituzte. Castellón ere beste eraikin bat bere egin dute, baina hau hondatuegia dago. Bartzelonako Casal Tramuntana eta Valentziako Mª Luisa Navarro etxe sozialekin ere zerikusia dute, antza, azken okupazioek.
Ekainean MSR alderdiaren jarraitzaileek Zaragozako Las Fuentes auzoan dagoen eraikin bat okupatu zuten. Ohar bat igorri zuten esanez ez zutela zerikusirik MSR edo inolako alderdi edo talderekin, baina okupazioa hasi zutenetik MSRren siglak eta sinbologia duten panfletoak banatu dituzte.
Las Fuentes eta Zaragoza multi-arraziala. Bizikidetza duinaren alde, faxistak gure auzoetatik at lemapean ultraeskuindarren kontrako manifestazioa egin zen uztailaren erdialdean, eta okupatutako eraikinaren aurrean komunikatua irakurri zuten. “Etxe sozialeko” kideek pobreziak ez du aurpegirik idatzita zuen pankarta batekin erantzun zieten manifestatzaileei.
Zaragozaren ereduari jarraituz, Madrilgo Tetuan auzoan ere eraikin bat okupatu zuten abuztuan. Talde antifaxistek kontrako manifestazioa deitu zuten abuztuaren 30ean Arrazistak gure auzotik kanpo lemapean.
1.000 pertsona inguruk hartu zuten parte manifestazioan, eta, Zaragozan egin zuten bezala, okupatutako eraikinaren aurrean komunikatu bat irakurriz bukatu zuten. Ez zen istilurik egon, baina okupatzaile batzuk agur faxistarekin erantzun eta irainak bota zituzten eraikinaren teilatutik.
“Gobernuz Kanpoko Erakundeek eta instituzioek etorkinaren aldeko diskriminazio positiboa egiten dute, eta bitartean zakarrontzietan bila dabiltzan espainiarrak ikusten ditugu. Jende babesgabe asko dago, eta horiek laguntzea da gure helburua”. 24 urteko emakume madrildarra da mintzo dena, filosofian lizentziatua. Madrilgo zentroko bozeramailea elkarrizketatu dute La Ser irrati-katean. (...)
Ezinbestean, Greziako Urrezko Egunsentia dator gogora. Madrilgo bozeramailearen hitzetan, “gure herria maite dugula partekatzen dugu haiekin”. Alderdi ultraeskuindarra defendatzen ere entzun dugu irratian: “Onak ez dira hain onak ezta gaiztoak hain gaiztoak ere. Hedabide guztiak ados jartzen direnean erakunde bat difamatzeko, zerbait ari dira ezkutatzen”.
Migratzaile magrebtar eta aljeriarrak hirian gizarte-laguntzetatik bizi direla eta lan egiteari uko egiten diotela bota du uda honetan Javier Maroto Gasteizko alkateak. Halako adierazpen interesatuak gizartean zabalduz gero, ez gaitezen harritu dagoeneko Italian eta Espainian ugaritu diren “zentro sozial” eskuindarren modukoak iristen badira Euskal Herrira ere.
Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]
Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]
Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]
Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
13 urteko mutil bat da Adolescence telesailaren protagonista, bere eskolako neska bat erailtzeagatik atxilotua. Lau kapitulutan zehar saiatuko gara ulertezina ulertzen, baina gidoilariek ez digute azalpen errazik emango, baizik eta bullying dinamika nahasiak, manosferaren eragin... [+]
1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]
Afari solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean zegoen antolatuta baimenik ez zuen elkarretaratzea. Tentsio une handiak izan dira, eta Ertzaintzak KASen aldeko hainbat jarraitzaile identifikatu ditu.
Udaletxe aurrean eginiko prentsaurreko jendetsuan, Donostian gertatzen ari diren jarrera arrazista, klasista eta faxistekin kezka adierazi dute hiriko eragile sozial eta politiko ugarik. Irakurketa bateratua eskaini dute 37 eragilek, besteren artean, Ernai, GKS, Bilgune... [+]
Elkarretaratzea egin dute Iruñean asteazkenean SOS Arrazakeria taldeak eta LAB sindikatuak salatzeko zapia buruan erabiltzen duten zenbait emakumeri "mehatxuak" eta "irainak" eragin dizkietela euren lanpostutan. "Ohikoa" den diskriminazioa... [+]