Pentsa: bat-batean ezin zara gauez kalean ibili, ezin duzu igogailua erabili (ezezagun bat sartu daitekeelako), etxean bizpahiru gelaren argiak piztuta mantendu behar dituzu inork pentsa ez dezan bakarrik bizi zarela. Ez, arrazoia ez da mehatxatu zaituztela; soilik emakumezkoa zarela. Horiek dira Espainiako Estatuko Barne Ministerioak bortxaketak saihesteko emakumeoi egiten dizkigun gomendioetariko batzuk. Bilboko Udalak liburuxka baten bidez hedatutako gomendioak ere antzekoak dira; betiere sexu indarkeriaren kontra proposatzen duten bakarra emakumeok gure askatasuna mugatzea da.
Feministok “sexu ikara” kontzeptua erabiltzen dugu gizarte patriarkal honetan bortxaketak gu kontrolpean mantentzeko balio duela deskribatzeko. Aldamenean gizonik behar ez duten emakume libre eta ausartak ez ditu patriarkatuak oso gustuko. Hobe dependentzia eta beldurra etengabe sustatzea. Bortxaketaren mamuaren bidez xantaia egiten dugu sistemak. Mezua argia da: genero arauak apurtzen baditugu (kalean bakarrik ibili; mozkortu; arropa motza erabili; ligatu; sanferminetan kamiseta erantzi...) eta bortxatzen bagaituzte, gure errua izango da. Errua eta lotsa dira sexu indarkeria salatzeko orduan oztopo nagusienak. Biktimek uste dute epaituak izango direla, eta kasu askotan hala da; gogoratu Nagore Laffagen epaiketan bere bizimoduaren inguruan amari egindako galdera gaiztoak.
Jakin badakigu sexu erasotzaile gehienak biktimen ezagunak direla (senidea, mutil laguna, senarra, auzokoa, lankidea, kuadrilako laguna, amorantea, militantzia kidea...). Eta kasu horietan are eta zailagoa da erasoa identifikatzea eta salatzea. Baina erakunde publikoek datu hori eman ordez (ADAVAS sexu indarkeriaren kontrako elkartearen arabera, bortxatzaileen %15 inguru soilik dira biktimaren ezezagunak), nahiago dute emakumeei esatea beldurrez ibili behar direla eta gizon ororen kontrako mesfidantza sentitu behar dutela.
Bortxaketa saiakera bati aurre egiteko Barne Ministerioak hauxe gomendatzen du: ihes egiten saiatu eta laguntza eskatu. “Ihes egitea posible ez bada, ustezko bortxatzailearekin solasean hasi, bere asmoa kentzearen eta denbora irabaztearen helburuarekin”, aipatzen du gomendio zerrendak. Gobernuak ez du uste autodefentsa aukera denik. Gauza ez da Kill Bill filmeko protagonista bihurtzea. Baina sexu indarkeriaren prebentzioan adituek diotenez –Sharon Marcusek, besteak beste– emakume askok erasotzailea gelditzea lortu dute komentario sendo, bultzakada edota garrasi gogor baten bidez, baita erasotzaileak arma bat zeramanean ere. Marcus-en esanetan, botere matxista ez da nagusitasun fisikoan oinarritzen, emakumeak izaki babesgabeak garenaren aurreiritzian baizik. Botere harreman hori iraultzea da eraso sexista gelditzeko gakoa.
Askotan hitz egin dut zutabe honetan autodefentsa feministari buruz, benetan funtsezkoa delako, gure bizitza eraldatzen duelako. Eraso normalizatuak antzeman, arrisku egoerez ohartu, gorputzaren bidez zer komunikatzen dugun landu, jazarpenari aurre egiteko estrategiak garatu, eraso fisiko batetik atera... Horiek eta askoz gauza gehiago ikasten ditugu. Batez ere, barneratzen dugu aske bizitzeko eskubidea daukagula, ez dugula biktimaren papera onartu behar, ez diogula beti salbatzaileari itxaron behar, indartsuak garela. Erakunde publikoek “Kontuz ibili!” mezuari atxikia jarraitzen duten neurrian, ezinbestekoa da gure artean autodefentsa ezagutzak partekatzea eta Txanogorritxoren ipuinarentzat bukaera desberdinak asmatzea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Pasa den astean kontabilitatea egiteko software libreko programa instalatu nuen ordenagailuan. Ez dakit lurralde guztietan berdin izango den, baina Bizkaian jarduera ekonomiko bat garatzen dugunok Batuz atarian egin behar ditugu fakturak. Batuz ataria ondo dago, baina... [+]
Kooperatiben mugimenduak euskal nortasunaren sakoneko afektu bat esnatzen du gehienetan. Kontzeptuarekiko gertutasun, harrotasun, lurraldetasun bat. Eta bizirik dabil, kooperatibek gaurkotasun handia irabazi dutelako, ez da iraganeko historiako ekimen euskaldun bat... [+]
Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak.
Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]
Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa... [+]
Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.
Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]