Ertzaintzak lehen aldiz Euskararen Erabilera Plana izango du


Onintza Irureta Azkune @oirureta
2014ko uztailaren 27a

2015ean abiatuko du plana Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta 2019ra arte iraungo du. Helburu nagusia euskal herritarrei zerbitzu elebiduna eskaintzea da. Xedea lortzeko hainbat neurri aurreikusi ditu Segurtasun Sailak: euskalduntzeko urteko aurrekontua handiagotzea (2015ean bikoiztea nahi du); euskara ikasten arituko diren ertzainak urtean 80-100 bat izatea (gaur egun 25 dira) eta plan zehatz bat sortzea agenteak lana euskaraz egiteko gai izan daitezen.

Lehentasuna izango duten polizia unitateak eta ertzain-etxeak bi irizpideren arabera aukeratuko dituzte: batetik, herritarrekin duten harreman mailaren arabera, eta bestetik, inguru soziolinguistikoaren arabera.

Gaur egun 2.652 ertzainek PL1 maila dute (Europako C1 maila) eta 171 ertzainek PL2 (Europako C1).

Segurtasun Sailak adierazi duenez, “orain dela gutxira arte eta urte askoz, Ertzaintzaren oinarrizko lehentasuna euskal biztanleen bizitza, eskubideak eta oinarrizko askatasunak zaintzea izan da. Orain, etorkizuneko Ertzaintzak hurbileko polizia-zerbitzua eskaini behar du”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Hizkuntza politika

Hizkuntza politika kanaletik interesatuko zaizu...
Etxerako lanak besteei jartzen

Aurreko batean, EAEko hizkuntza politikako sailburuordearen txio bat ikusi nuen, iragarriz 2020an egingo dela entitateetan hizkuntza ohituren aldaketa eragiteko Euskaraldia ekimena. Sailburuordea etxerako lanak besteei jartzen ari zitzaien inguruabar horretan, euskara erabiltzeko eta garatzeko oztopoen erakusle diren hainbat gertakizun izan ziren, euskara hizkuntza ofiziala izanik, bere normalizazioa bultzatzeko arau eta plan urtetsuak dituen lurraldean.

Gogoan izango duzuenez, Eneka Alvarez... [+]


2019-02-17 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Bikoizketaz haratago

Nafarroan ikasketak euskaraz egiten dituztenek ez dute hizkuntza gaitasuna egiaztatu beharko, EAEn bezala

Euskaraz aritzeko gaitasuna neurtzen duten titulazioak baliokidetuko dira ikasketa mailaren arabera. Eusko Jaurlaritzak 2012an indarrean jarritako dekretuaren ildotik doa Nafarroako Gobernuaren ideia.


2018-12-17 | ARGIA
Erronkaz betetako urte berrirako egitasmoak onartu ditu UEMAk, Legorretan egindako batzar nagusian

Urte amaierako batzar nagusia egin du UEMAk gaur Legorretan. Bertako herri antzokian elkartu dira UEMA osatzen duten 86 udalerri euskaldunetako alkateak eta zinegotziak eta, besteak beste, 2018an egindakoaren balantzea aztertu eta 2019rako egitasmo nagusiak onartu dituzte. Oro har, udalerri euskaldunen garapena, hizkuntza politiken zeharlerrotasuna, elkarlana, lege babesa eta herritarren sentsibilizazioa nabarmendu dituzte 2019ko ildoen artean.


2018-12-13 | Kontseilua
Paul Bilbao: 'Zer ari da gertatzen Nafarroako Euskararen Lege aldaketarekin?'

Nafarroako Euskararen Legearen 32. urteurrenaren testuinguruan agerraldia egin du Kontseiluak. Ildo horretan egindako lanaren balantzea egin du eta galdera zehatza egin dio Parlamentuari, Euskararen Legearen inguruan zer gertatzen ari den. Kontseiluaren baitan biltzen den Nafarroako batzordeak lagunduta egin du agerraldia Paul Bilbao idazkari nagusiak.


2018-11-25 | Mikel Basabe
Hezkuntzaren oinarri erdaldunak

Jaurlaritzak Hezkuntzaren aldeko akordioa, akordioaren oinarriak agiria aurkeztu berri du Legebiltzarrean. Oinarri horietatik abiatuta gura du, legealdi honetan, Hezkuntza Lege berria onartu.

Agiria irakurrita, lehenengo kolpea berehalakoa da: Jaurlaritzak gaztelaniaz pentsatu ditu etorkizuneko hezkuntzaren oinarriak. 2018an, Hezkuntza Sailean, gaztelaniaz lan egin eta, ondoren –halamoduzko– itzulpena argitaratu dute euskaraz ere bai.

Bigarren kolpea hizkuntzei eskainitako... [+]


Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna

Azaroaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da Andoaingo Udalak onartu  duen lanpostuen zerrenda berria. Euskararen normalizazioa axola zaion herritarrarentzako albiste inportantea dakar zerrendak: Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna.


2018-11-08 | Iņigo Igartua
Elgetako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak euskaraz sinatu dute hitzarmena

Azaroaren 5ean elkartu ziren bi instituzioetako ordezkariak eta hitzarmena euskara hutsean sinatuz amaitu zuten ekainean hasi zen aferarekin.


2018-10-30 | Iņigo Igartua
Kiroldegiko aldagelak berriztatzeko hitzarmena gaztelaniaz sinatzea eskatu dio Gipuzkoako Aldundiak Elgetako Udalari

Ekainean udalak Aldundiko Kultura Sailera euskara hutsean bidali zuen hitzarmenaren dokumentuak, pasa den astera arte erantzunik ez duela izan adierazi du, Iraitz Lazkano Elgetako alkateak.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude