Lurreko tenperatura igoera bi gradutik behera uzteko bideak

Elektrizitatea energia berriztagarriz eratzea proposatzen dute DDPP txostenaren egileek.
Elektrizitatea energia berriztagarriz eratzea proposatzen dute DDPP txostenaren egileek. Hans Hillewaert-CC by SA
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Uztailaren 8an, munduan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamabost estatuetako 70 zientzialarik DDPP izeneko txostena (karbonoa errotik gutxitzeko bideak) helarazi zioten Ban Ki-Moon NBEko idazkari nagusiari.

Zientzialari horien helburua Lurraren tenperatura hazkundea bi gradutik behera mantentzea da, eta horretarako hiru bide proposatzen dituzte. Munduko estatu bakoitzak gehien komeni zaiona aukeratu beharko luke.

Lehen bidea ekonomiaren alor guztietan (etxegintza, garraioa, industria) energiaren eraginkortasuna hobetzea da. Bigarrena, jatorri fosila duen elektrizitatea iturri berriztagarrietatik lortutakoarekin ordeztea. Eta, azkenik, erregai fosilen ordez karbono gutxiago duten erregaiak erabiltzea.

DDPP-k ez dio ezer berririk. Non esan den eta nork onartu duen, horra berrikuntza handiena. Orain urte batzuk, txostenak ez zukeen NBEren ataria gainditzerik izango; haren idazkari nagusiarenganaino heltzea gizarteko sektore guztietan gertatzen ari den aldaketaren isla da.


Larrialdi klimatikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.