Korrontearen kontra esploratzen

  • Jexuxmai Lopetegi :: Errekan gora

    Baga Biga, 2013

Jexuxmai Lopetegik (Zarautz, 1956) bakarka kaleratu duen azken diskoa, egilea bera bezain inkorfomista da, izenburuan ikusten denez. Errekan gora.  Izokina bezala, musikaria gustura sentitzen omen da korrontearen kontra errekan gora, saiakera horretan ezustekoa han goian dagoela amestuz. “Musikan, bizitzan bezala, berezko indar bat ageri da ezezaguna esploratzeko, eta bilaketak egitera bultzatzen zaitu, bilatzen ari zaren hori zer den ondo ez jakin arren”.

80ko hamarkadan eman zen ezagutzera, Akelarre taldeko abeslaria zen garai hartan. Euskal Herriko ehunka plaza bete eta taldearekin 5 disko grabatu ondoren, bakarkako bideari ekin zion 1994an. Geroztik, laupabost urtetik behin kaleratu ohi du diskoren bat. Orain hurrena, seigarrena, iazko udan grabatu zuen, Zarauzko Nohizbehinka estudioan, Unai Moraza musikari eta teknikaren laguntzaz.

Hamalau abestietatik zortzi Jexuxmaik berak idatzitakoak dira. Tarteka etorria izaten duela eta halakoetan musikariak istorio duin bat idazteko aukera aprobetxatzen omen du. Azken lan honetan, bere sorterriak, bere sustraiek eta bere inguruneak presentzia handia izan dute testuetan: erreka, itsasoa, euria, ibaia, erribera, putzuak, ura... eta, azken finean, natura bera. Betidanik hain gertu eta inkontzientean barneratuak izan diren kontzeptu horiek oharkabean txertatu ditu.

Aurreko diskoetan bezala, oraingoan ere hitzek aparteko garrantzia dute. Artistak argi du kantu txukun bat sortzeko ezinbestekoa dela testu egoki bat hautatzea. Azken lan honetarako ere bere diskoetan ohikoak diren idazleen poemak aukeratu ditu. Mitxel Murua, Pako Aristi, Jon Benito, Harkaitz Cano edota kuttuna duen Joseba Sarrionaindiaren testuak musikatu ahal izatea zorte handia eta ohorea dela adierazi du.

Azken lan honetan abeslari zarauztarrak lagun eta lankide izan dituen Noizbehinka taldeko musikariak bildu ditu beste behin ere. David Etura (bateria),  Satxa Soriazu (teklatuak), Aitor Arozena (baxua) eta Xanet Arozena (gitarra) izan ditu bidelagun grabaketetan. Musikari laguntzaile ugari ere izan ditu alboan: Bixente Martinez, Jorge Abadias, Julen Izarra, Amaiur Cajaraville, Alberto Garcia, Sergio Villar.

Erraz konformatzen ez den musikaria da Jexuxmai. Bere erreka partikularrean saltoak berrituz eta estilo desberdinekin jolastuz aberastu da. Aurreko diskoan, adibidez (Izar Uxo, Elkar 2009), bere ohiko lengoaiatik ateratzeko arriskua hartu zuen rock estilotik datorren musikariak, eta lan berri honetan Gogoratu, ahaztu eta Beste swing bat kantuetan Satxa Soriazu, Kike Arzar eta Juanma Urriza jazz hirukotearekin esperientzia errepikatu du.

Berdin dio jazza, balada, countrya, balsa edo rocka izan. Musikariaren zigilua nabarmena da. Berezko ukitua emango dio kantuari, ezustean harrapatuko zaituen erritmo hauskorra agertuko da, akorde konplexuren batek piztuko du zure jakin-mina, abestiak indarra behar duen une zehatz horretan ondo enpastatutako ahotsek egingo diote korua, eta erregistro berean ibiltzearen abantaila luzatuko dizu, bere tinbrea berehala ezaguna egingo baizaizu.

Antton Olariagak egindako ilustrazioak musikariaren esentzia sumatu du eta bereari eutsiz korrontearen kontra joateko animoak mantentzen dituen “rock-eroaren” erronka ederki azaleratu du: zuhaitzaren enbor sendo bat ageri da errekan, adarrak bota ditu errekaren goiko aldean zer dagoen jakiteko irrikak bultzaturik, baina sustraiak ondo erroturik ditu eta korrontearen nondik norakoak ez du ernaietatik aterako.

Erritmo desberdineko kantek aniztasunez busti dute diskoa, errekasto ugaritatik edaten duenaren zapore gozoa ekarriz. Korronte desberdinetako ur azkarrak eta geldoak zurrunbilo dotore honetan jaurti dira. Zipriztin gaitzala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2022-11-22 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-22 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-03 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-13 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


2022-10-06 | Iker Barandiaran
Aske eraikitzeko suntsitu

Ez dago beste biderik, gustuko ez duzuna aldatu eta beste zerbait sortzeko apurtu egin behar da: apurtu eta zerotik hasi. Hori izan zen punkaren oinarria; eta horixe bera da Leire Led Infiernok (ahotsa) eta Txerra Bolinagak (bateria) erabaki zutena Piztupunk taldea zena nahita... [+]


2022-10-06 | Xalba Ramirez
Gehiago izan gaitezke

Interneten musika entzuten duzunetakoa bazara, ia seguru ezagutzen duzula Kokoroko. Agian uste duzu ezetz, baina hartu segundo bat eta bilatu Abusey Junction. Oscar Jeromeren gitarra riff malenkoniatsua ezaguna egin da Spotify eta YouTube gisako plataformetako algoritmoaren... [+]


2022-10-06 | Xalba Ramirez
Euskal dantzarako frekuentzia guztiak

Neomak taldeak tradizioaren perkusioa dakar, molde elektroniko zainduarekin. Arrasateko Leire Etxezarreta, Amets Ormaetxea eta Irati Gutierrez, Asteasuko Garazi Otaegi, Zarauzko Eneritz Aulesti, Zizurkilgo Maria Lasa eta Debako Alaitz Eskudero dira zazpi kideak. Denak dira... [+]


2022-09-02 | Iker Barandiaran
Aitzindari eta ez ulertuak

1988an, Euskal Herrian gazteria punkean eta RRVan buru-belarri murgilduta zegoen garaian, Bilbo eta Santurtzi artean La Secta taldea sortu zuten ozeanoz bestaldeko –antipodak barne– musikari so egiten zioten lau gazte ausartek; haietako bat zen La Herencia de los... [+]


2022-07-20 | Xalba Ramirez
Lasai ederrean egotearen ederra

Searching for sugar man bezalako istoriorik ez du emango Euskal Herriak. Gutxitu eta gutxietsiak, zer egingo diogu. Baina herri txiki –eta infernu handi– honek eman ditu hainbat mito, itzaletatik agertu eta itzaletara itzultzen direnak.

1980ko hamarkadan eduki... [+]


2022-07-15 | Iker Barandiaran
Ez dute inor lapurreta egitera gonbidatuko

Arrasateko Perlata taldea ez da, bada, ia inorekin ezkontzekoa. Haien bide propioa egiten dihardute 2015etik, inguruan zer egiten den begiratuta bai, baina norabide eta erritmo propioan, eta ez lasaian, hain justu. Disko eta kilometro dezente daramate bizkarrean. Harritu nau,... [+]


2022-07-01 | Xuban Zubiria
Hauskorra da uzta berria

Krisi pandemikoa ere izan da birsortzeko aukera berri bat, halaxe erakutsi du Usurbilgo Odolaren Mintzoa taldeak. Normaltasunari iseka egiten dion lana, su txikian ondu dute Hauskor Andoaingo Garate estudioetan. Kaki Arkarazoren laguntzarekin findu diren 8 kanta biltzen... [+]


2022-06-15 | Iker Barandiaran
Buztan-kolpe sakon eta ederra

Gutako edozein, gutako bakoitza isla bat gara ezinbestez, mehatxuz, aukeraz eta bestelako bizidun ugariz inguratutako itsaso erraldoian igeri egiten. Lan ederra daukagu gure flotazio-marra propioa kudeatzen, alboetatik etortzen zaizkigun olatu, uhin eta bestelakoen artean zer... [+]


2022-06-02 | Xalba Ramirez
Terapietarako balak

Azkenean egin du. Azkenean, urtetako ibilbidearen ostean, Odei Barroso bertsolariak atera du bere bakarkako lehen lana. Tira, bertsolaria ez. Raplaria baita bertsolari izan aurretik. Baina bertsoaren jakintza ondo baliatuta dator, esatekoak zituenak errimaz esateko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude