Borrokak jarraitu egin behar du, Sexualitatea ez da amatasuna, Antisorgailuak ez abortatzeko, Abortu librea ez hiltzeko... Lelo horiek ditut gogoan, beste askoren artean: Amnistia emakumeentzat eta Abortua legalizatu. Feministok behin eta berriz oihukatzen genituen Basauriko hamaika emakumeen epaiketen harira egindako borroketan, 1982an.
Bilerak eta manifestazioak ditut gogoan, itxialdiak eta mitinak, eta PSOEtik ezkerragorako emakume guztiak batuta, inoiz berriz ikusi ez dudan moduan: PCko Kati Gutiérrez, EMK-ko Rosa Olivares eta Karmele Ikazuriaga, Maria Jose Urruzola, Assumpta Serna, Cristina Almeida, Antonia Fernández… eta Idoia, Ana, Raquel, Rosa, Esti, Isabel eta beste asko –barkatu oroimena herrenka baitabilkit–. Feministok gaizki egin dugu, ez baitugu gure borroken historia behar bezainbeste zaindu eta gorde.
Gogoan dudan beste gauza bat da, garai hartan, edo beldur gutxiago genion mikrofonoari, edo hain boteretsu, arrazoiz eta argumentuz beteta sentitzen ginen, ezen aukera ematen zigun orduko mundu guztiari kontatzen baikenion abortua legalizatzea nahi genuela, nazkatuta geundela XIX. mendeko lege batez, erreformak emakumeak traizionatu zituela… Denok nahi genuen hitz egin. Gaur egun, kontu handiz adosten dugu nori dagokion hitz egitea eta boluntarioak ez dira sekula pilatzen.
Gogoratzen dut borroka bereko partaide sentitzen ginela, berriz sentitu ez dugun mailako eskuzabaltasunez aritu ginela. Guztiok, zuzenean eragin ala ez, Nik ere abortatu dut kartela generaman eta manifestazioetan oihu egiten genuen. Diru-bilketak egiten ziren Frantziara eta Londresera joateko.
Gogoan ditut jaun suminduen irainak; betikoak ziren: “Putak!”, “segi harrikoa egitera!”, “mari-mutilak!”. Orain grazia egiten dit feministak ondo ikusiak ez garelako, gazte batzuk minduta sentitzea. Emakumeak gutxietsi, gaizki tratatu eta erailtzen dituen gizartean, giza eskubide osoak ez dituenean lortu, eta ama, emazte eta zaintzaile gisa “emandako lanak” betetzen ez dituztenean ohartaraziak direnean, harrigarria litzateke feministak jendartearen etsai natural gisa gorrotatuak ez izatea.
Gogoan dut, Basaurikoa baino pixka bat lehenxeago lehenengo aldiz ama izan nintzela. Orduan ez nuen ulertu, eta orain ere ez dut ulertzen nola ama izan nintzenean pilatu zitzaizkidan sentimenduak eta emozioak, lana-eta utzi beharrak, mina eta poza, inposatu nahi zaizkion inondik inora halakorik nahi ez duenari.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]