40.000 Coca-Cola poto bildu dituzte enpresari katalanez etiketatzeko eskatzeko

  • Maiatzaren 31n, 40.000 Coca-Cola poto, Etiquetau en català leloa Bartzelonako Catalunya plazako zoruan idazteko. Plataforma per la Llengua gobernuz kanpoko erakundearen ekimena izan da. 1993an, erakundea sortu zenean, ekimen bera egin zuten eta 15.000 poto bildu zituzten. Gauzak asko aldatu ez diren seinale. Coca-Colak bere freskagarriak 200dik gora herrialdetan banatzen ditu eta katalan hiztun kopurua baino gutxiagoko komunitateei euren hizkuntzan etiketatutako produktuak saltzen dizkie.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Coca-Cola adibide bat baino ez da. Plataforma per la Llenguak emandako datuen arabera, Kellogg’s, Bayer, Danone, Durex eta Nestlé enpresek Finlandian suedieraz etiketatzen dute, Belgikan frantsesez eta Suitzan alemanez. Herrialde horietan, hizkuntza horietako hiztun kopurua murritzagoa da katalan hiztun kopurua baino.

Katalunian, produktuen %90 ez dago katalanez etiketatuta. Legez, herritarrek eskubidea dute katalanez etiketatutako produktuak izateko eta enpresak eskaintzera derrigortuta daude. Hala ere, enpresek ez dute betetzen eta administrazioak ez du inolako isunik jarri.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
2024-02-14
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
"Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu"

Eguneraketa berriak daude