Xaldun Kortin jolastu gurekin!: Kantuak, ipuinak eta jolasak euskara transmititzen laguntzeko

Kantuak Nafarroako hainbat herritako haurrek abestu dituzte. Argazkian Elizondoko gaztetxoak grabaketa 
bete-betean.
Kantuak Nafarroako hainbat herritako haurrek abestu dituzte. Argazkian Elizondoko gaztetxoak grabaketa bete-betean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Labrit Multimediak Xaldun Kortin jolastu gurekin! liburu-CD-DVD paketea argitaratu du. Belaunez belaun euskara transmititu dadin, etxean euskara erabiltzeak duen garrantzia azpimarratu dute ateratako materialean, euskara gutxi edo asko jakin. Giro hori sortzeko kantuak, ipuinak eta jolasak bildu dituzte.

Azken urteetan, Nafarroan, herriz herri ibili dira aiton-amonen ahotik kantuak, ipuinak eta jolasak jasotzen, eta horien bilduma da liburua eta CDa. Atarrabiako, Leitzaldeko, Larrauneko, Bortzirietako, Elizondoko eta Ribaforadako haurrek kantatu dituzte tradiziozko kantuak.

Modu askotako jolasak aurki daitezke Xaldun Kortinen, hala nola, eskuekin, behatzekin eta hankekin egitekoak, laztantzeko eta mina arintzekoak, trostan ibiltzekoak, lokartzekoak eta memoria lantzekoak.

Gurasoentzat aholku sorta ere bada; haurrari hizkuntza garatzen lagundu diezaioten. Euskara gutxi dakiten gurasoentzat, badakitenentzat eta etxean bi hizkuntza erabiltzen dituztenentzat kontseiluak aurki daitezke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!