Jakoba Errekondo @bizibaratzea
2014ko martxoaren 30a
Anana (Ananas comosus), hazirik gabeko fruitu ugarietako bat.
Anana (Ananas comosus), hazirik gabeko fruitu ugarietako bat.

Hazirik gabe hazten diren fruituen sokari heldu nion lehengo astean, soka luzea. Sexu trukerik gabe sortutako fruituak dira. Paradoxa baten emaitza dira, fruituaren abortua izan behar bailuke ernaldu gabeko loreen ondorioak... Paradoxak paradoxa, hazirik ez duten fruitu antzuak ere badira. Fruitua beti emeak dakarrenez, birjinak eta amak dira. Izen hori eman zaio landareen gertakari horri: “partenokarpia”, grekoz, “birjinaren fruituak”.

Landare batek berez erabaki dezake fruitu antzuak garatzea. Adibidez, bere ugaltze bidean, fruitua jan eta haziak hedatzen animalia bat du lankide nagusi. Urte batean, bata dela edo bestea dela, ezin badu lorerik ernaldu, animalia hori fruituaren sasoian zer janik gabe geratuko da. Bere lankidea ez galtzeko (gosez hilda, emigratuta...), sexurik gabeko fruituak ekar ditzake, ez ugalketarako, baina bai lankidetzan ari denari eusteko.

Gero fruitu antzu gehiago sorrarazten dugu. Landare batzuek zailtasun handiak dituzte sexuen arteko trukea burutu eta ernaltzeko: tomateak (Solanum lycopersicum–), zenbait kuiak eta kurkubik... Ernaldu gabeko lore horiek fruituak ekartzera makurtzeko, hormonak edo tankerako produktu sintetikoak erabiltzen dira.

Errazkeriagatik sortzen ditugu horrelako fruitu batzuk. Espezie dioikoetan adibidez. Horietan sexu arra eta emea landare bereizietan daude, erabat banatuta. Zer egin? Polena soilik emateko leudekeen ale arrak ez jarri eta denak eme, denak emaile; gero geuk egin behar arraren lana. Horietakoak dira kiwia (Actinidia sp) eta kakia (Dyospiros kaki).

Antzuzale gara, baita ere, fruitua jatean haziak traba gogaikarria direlako: begiratu bananari (Musa sp), barruan dituen puntutxo beltx horietako bakoitzak hazia izan behar luke; inork ez luke jango antzua jaten duen erraztasunarekin...

Mahaspasatarako mahatsondoa bezala (Vitis vinifera Sultanina), anana (Ananas comosus), laranja (Citrus x sinensis), pikua (Ficus carica) eta indipikua (Opuntia ficus-indica), luzokerra (Cucumis sativus), pomeloa (Citrus x paradisi), angurria (Citrullus lanatus), ogiaren arbola (Artocarpus altilis), alberjinia (Solanum melongena), udarea (Pyrus communis)... Zenbat fruitu antzu! Hazirik ez duen fruiturik eskuratzen baduzu, gogoratu: ez da sexurik izan tartean, baina baten batek esku hartu du. Hartu eta sartu...

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Bestelakoak

Bestelakoak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-04 | Ane Irazabal
Urre berdea

Modako fruitua da. Mendebaldeko herritar urbanoek produktu onuragarrien “erregina” esaten diote, haren koipeak gizentzen ez duelako. Baina ahuakatearen produkzioa odolez zikinduta dago. Mexikoko Michoacan estatua da adibiderik esanguratsuena.


Guakamole saltsa AEB eta Mexiko artean

Pasa den igandean ospatu zuten estatubatuarrek beren kirol ekitaldi nagusietakoa, Super Bowla. Donald Trumpek gidatzen duen AEBtako gobernu berria Mexikorekiko mesfidantza zabaltzen ari den bitartean, futbol amerikarreko partidan zehar gehien jandako gutizietako bat guakamole mexikarra izan zen. Gutxik jakingo dute, ordea, azken egunotan Mexikoko Jalisco estatutik bost kamioietan zeramatzaten ehun tona ahuakate geldiarazi zituztela AEBetako mugan.


2017-01-15 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba, zein izan daiteke garairik egokiena intxaurrondoa tokiz aldatzeko? Eta nola?

Ioseba Berezibar (Aretxabaleta)
 


2016-04-24 | Jakoba Errekondo
Apirila, behar ez lukeen hila

Hazia eta fruitua eman nahi dituenak badaki: lorea eman behar. Bestela, jai du. Haritz kandudunaren (Quercus robur) lore pinpirina bistaratu da apiril lirainaren argira. Apirila busti behar duten lainoak ekarriko dituzten haizeen itxaropenean begiak ireki eta lore errosario zintzilikarioak luzatuko ditu haritzak. Lore sorta horiek poxpolin arinenaren pozarekin dantzatuko dira haize heze horietan. Haizeak ekarri eta eramango ditu loretik lorera, itxaropenetik itxaropenera, ezkurra ekarriko duten... [+]


2014-05-25 | Jakoba Errekondo
Elorrio du gaztainondoak

Beste arerio bat du gaztainondoak (Castanea sativa), lehenaz gain: Dryocosmus koriphilus. Haritzekoak sortzen duenaren tankerako kuku sagarra sortzen duen liztorra.

Negua kimuaren barruan igaro duten harrek, udaberrian, hosto berrietan, kozkor gorriztak sortzen dituzte. Ekainetik abuztura artean eme helduak sagarretik atera eta arrautzak jarriko dituzte.

Teorian Europa kontinentalean bai, baina Iberiar penintsulan ez da gaitz hori. Berrogeialdiko gaitz izendatua dago Hego Euskal Herrian;... [+]


2014-03-23 | Jakoba Errekondo
Antzuak eta gure haginak

LANDARE BAT, edozein. Hazitik ernatu, zaina, zortena, hostoa, hazi, heldu, erresalbuak metatu, loratu eta fruitua ekarri. Egun gutxi batzuetan –letxuga batek, adibidez, ehunen bat egunetan– edo ehunka urtetan osa daitekeen bidea. Fruitua ez da landarearen helburua. Fruituak haziak daramatza, eta hazi horiek sakabanatu eta, gehienetan, asko uste gabe, ereingo dituena erakarri eta saritzeko trikimailu soila da. Sagarrondoak ez ditu sagarrak ematen guk munduko sagardo onena edan... [+]


2013-12-22 | Jakoba Errekondo
Ahuakatea

Kantabria aldean izan naiz aspaldiko lagun batzuei bisita egiten. Gipuzkoako ekialdetik hara kliman dagoen aldeak, eta horrek landaredian duen eraginak, beti arreta pizten dit. Gipuzkoatik Bizkaira eta Kantabriara klima berotuz doa. Palmerak, garrazkiak... beste poz bat nabaritzen zaie han. Eta lagunen etxean ahuakateondoa (Persea americana) fruituz gainezka. Arbolan heldutako ahuakateak jan ditugu... Imajina ezazu gure poza. Inoiz baten batek esan izan dit: garai batean, gure herrian, jauregi... [+]


2013-11-10 | Jakoba Errekondo
Amatza

Bukatzen ez den lana da amatzakoa. Corylus avellana, hurritza adibide. Hurrak heldu eta askatu berriak ditu, irail-urri aldera. Ondoren negurako antolakizunetan sartu da: hostoak janariz hustu eta erreserbak osatu. Horretarako hostoetako klorofila jasotzen ari den artean, ordea, dagoenerako hurrengo urtean du burua. Hurrengo urteko hurrak izango direnak sortzeari eman da. Loratu egingo da, horra argazkian lore arren gerbak izango direnak. Horiek zimeltzerako lore emeak irekiko ditu. Lore emeak,... [+]


2013-09-15 | Jakoba Errekondo
Alaba bakarra

Alaba bakarra eta gaztaina bakarra, galdu egiten dira. Hala dio esaerak. Hortik ote dator ezkontza eskaerak gaztainapean egitearen ohitura? Izan ere gaztaina, Castanea sativa, zer ez da izan! Etxea izan dugu gaztaina: eraikuntza, altzari, busti-lehorrerako baldo, lepotar eta zare, meazuloko zurkaitz, gaztandegiko zumitz, larruak ondu eta apaintzeko tanino, sendabiderako hosto, beranduko eztitarako eta hiletetako argizaritarako erleentzako lore, karreto barriketarako upa ohol eta uztai, zeta... [+]


2013-09-08 | Jakoba Errekondo
Morkotsez lakatz, karloz zokal

San Agustin gaztaina, abuztuaren amaian, irailaren hasieran Andra Mari gaztaina, Betulaza bezala. Baita Goiz gaztaina edo Arrate gaztaina. Egosteko egokiak diren Bentogorri, Legerio eta Azkoitia gaztaina goiztiarrak. Gero, azaroa artean mordoa. Latza, edo Horitxo latxa, gure azal mehea zulatzen duen arantza motzeko morkotsa duena. Irailaren amaierako San Migel gaztaina gozoa baina jasotzeko alua. Antzeko alua garaitsuko Txerka zuria, ale handiago eta borobilxeagokoa. Ale gozoko Iñurrio... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude