Apirila, behar ez lukeen hila

Hazia eta fruitua eman nahi dituenak badaki: lorea eman behar. Bestela, jai du. Haritz kandudunaren (Quercus robur) lore pinpirina bistaratu da apiril lirainaren argira. Apirila busti behar duten lainoak ekarriko dituzten haizeen itxaropenean begiak ireki eta lore errosario zintzilikarioak luzatuko ditu haritzak. Lore sorta horiek poxpolin arinenaren pozarekin dantzatuko dira haize heze horietan. Haizeak ekarri eta eramango ditu loretik lorera, itxaropenetik itxaropenera, ezkurra ekarriko duten polen ttanttak.


ASTEKARIA
2016ko apirilaren 24a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Besteak
Eguneraketa berriak daude