Baskoien garaitik Nafarroako Erresumara

John Koch eta Koldo Zuazo hizkuntzalariak.
John Koch eta Koldo Zuazo hizkuntzalariak.

Jauzarrea elkarteak antolatutako Nazioarteko Atlantiar Biltzarra maiatzaren 16an egingo da Irunen (Gipuzkoa). Erromatarren aurreko baskoien garaitik hasi eta Nafarroako Erresumara arteko aroei erreparatuko diete. Egun osoko jardunaldiak izango dira eta antropologia  alorreko gaiez gain hizkuntzak toki garrantzitsua izango du. Lau hizkuntzalarik beren ekarpenak egingo dituzte. John Koch Galeseraren eta Zelteraren Azterketa Aurreratuen Zentroan ari da lanean, eta Hizkuntza indoeuroparrak eta tokiko hizkuntzak Historiaurrearen bukaeran; zelteraren sorrera hitzaldia eskainiko du. Theo Vennemann hizkuntzalari alemaniarrak Substratu baskonikoa Erdialdeko Europan: ekonomiak toponimian utzitako isla jarri dio izenburu bere hitzaldiari. Georg Bossong Zuricheko (Suitza) Unibertsitatetik etorriko da eta Etimologia baskonikoak, ikuspegi (aurre-)historikoaren argitan hitzaldia emango du. Koldo Zuazo izango dugu etxekoa. Hizkuntzalariak Nafarroako Erresumara egingo du jauzi Euskararen bilakaera Erdi Aroan. Hizkuntzaren espazioak Nafarroako Erresumaren inbasioaren ondoren hitzaldiaren bidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erdi Aroa
Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


1.300 urtez, elkarrekin lurra landu eta bizi

Gaubea haranean, Tobillas herriaren alboan, Serna deitzen dioten nekazaritzarako lursail bat dago. Baina ez da baratze soil bat: historiak eta arkeologiak diote 1.300 urteko bizia duela eremu horrek. Herritarren langintza kolektibo baten emaitza izateaz gain, parada ematen du... [+]


Harakin eta zirujau

Erroma, 1215eko apirila. Laterango IV. Kontzilioan, Eliza Katolikoak apaiz eta monjeei kirurgia egitea debekatu zien, besteak beste. Aurreko kontzilioetan ere, Reimsen eta Toursen, gaia landu zuten, lekaideek soilik arimak salbatzeaz arduratu behar zutela eta gorpuen salbazioa... [+]


Ahaztutako Erdi Aroaren bila Abrisketan

Urtarrila ez da sasoi goxoa izaten indusketa arkeologikoak egiteko baina, aurtengo eguraldi aldrebesa tarteko, lanak erritmo onean burutu dituzte EHUko Ondare eta Kultur Paisaien ikerketa taldeko eta Ondare Babesa enpresako langileek Abrisketa auzoko San Pedro ermitan,... [+]


Eguneraketa berriak daude