Tafallan manifestazioa euskaraz ikasteko eskubidearen alde

Euskaraz Bizi eta Ikasi Herri Ekimena sortu berriak manifestazioa deitu du abenduaren 14rako Tafallan. Nafarroaren zonifikazioa bertan behera utzi eta haurrek euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatuko dute.

Nafarroako Gobernuak sustatzen duen hizkuntza eskubideen lurralde banaketa salatu du ekimenak, eremu mistoan eta eremu ez euskaldunean dituzten lege mugak alegia.

Ekimena abian jarri dutenak eremu ez euskaldunekoak dira eta haien ustez, “zonalde ez euskalduna’ eta ‘mistoa’ izendatutako eremuetan bizi garenok munduan beste inon ezagutzen ez diren mugak bizi ditugu egunero. Vascuencearen Legearen ondorioz lerro batek banatzen gaitu euskaraz ikasi ahal izateko eskubidetik”.


ASTEKARIA
2013ko abenduaren 08a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


Eguneraketa berriak daude