‘Zarataren Erreginek’ agur esan dute

  • Irailaren 27an, Zuloak taldeak bere azken kontzertua eskaini zuen Donostiako Gazteszenan. Urtebete joan da Fermin Muguruzak zuzendutako izen bereko filma aurkeztu zenetik. Gauza asko gertatu da geroztik: filma aurkeztuz batera 64 kontzertu eman dituzte munduan barrena, Amerikan, Europan eta Asian. Haiek utzitako “zuloa” bete beharra dago orain.

Zuloak taldea
Zuloak taldea
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jaun-andreok, zuekin Zarataren Erreginak. Horrela aurkeztu zituzten Runaways taldeko kideak, Japoniara heldu zirenean, 1977an. Cherie Currie abeslariak 18 urte zituen, eta Joan Jett gitarra-jotzaileak 19. Queens of Noise haien abestietako bat da, Cherri Bomb eta Born to be bad abestiak irrati formuletan etengabe aditzen ziren garaikoa. 
 
Zuloak taldeak kontzertu berezia eskaini zuen irailean, Bilboko Arteria antzokian, Izar and Star Herri Irratiak antolatutako kontzertu-sorta medio. Zuloakeko neskek Runaways talde mitikoaren abestiak bertsiotu zituzten orduko hartan, irailaren 27ko azken kontzertuan bezala. Cherri bomb edo Joan Jetten I Love Rock and roll ezin hobeto hartu zituen publikoak. Baina talde bien artean ez dago parekotasunik, nahiz eta biak emakume gazteez osatuta egon. Egun XXI. mendean gaude eta Zuloak ez dira euskal Runaways-ak, Kalifornian 70eko hamarkadan emakume nerabez osaturiko taldea. Zuloakekoak ere gazteak dira, bai, Ainhoa Unzuetak 19 urte zituen filma grabatu zenean. Zuloak taldeak iraultza txiki bat eragin du euskal musika eszenan. Haiek agertu arte, ez zegoen horrelakorik eta hemendik aurrera zaila izango da antzeko beste ezer ikustea. Jarrera, probokazioa, harrotasuna, kulero gorriak erakusteko lotsagabekeria, emakumeek gogor astindutako musika tresnak... 
 
Kim Fowley ekoizle amerikarrak sortu zuen Runaways taldea 1975ean, Fermin Muguruzak Zuloak 2012an. Ohikoa dira musika industrian antzeko esperimentuak. Handik eta hemendik hartutako emakume musikariak batu eta laborategiko talde bat sortu, batez ere negozio ona izan direlako beti emakumez osatutako taldeak. Berritasuna nagusi. 
 
Zuloak taldearen kasua ere horixe izan da, zenbait taldetatik propio erakarritako musikariak baitira: Tania de Sousa The Dispositives taldeko abeslaria da, Ainhoa Unzueta Itzalen taldean aritzen zen gitarra-jotzaile, Naiara Goikoetxea The Sfinters taldeko bateria da, Usua de la Fuente Ursula Strong Las Culebras taldeko bateria zen, eta Izaskun Muruaga Lights of Eden taldeko abeslaria. Denak ezagunak egun, Zuloak taldeko partaide izateagatik. 
 
“Ni ere Zuloak izan nintekeen” aldarrizkatzen du Vulpes-eko abeslariak Zuloak filman. Emakume asko izan baitira Zuloak azken urte honetan. Izan ere, Fermin Muguruzak zuzendutako filmak gorazarre egiten die euskal emakumezko musikariei: Anari, Aiora Renteria (Zea Mays), Marieder Iriart (The Sparteens), Maite Arroitajauregi (Mursego), Aida Torres (Jupiter Jon), Afrika... Euskal Herriko hainbat emakumeri egin dio elkarrizketa Arrate Rodriguezek, Zuloak-en muinaren sortzaileak, bere kamera aldean. Filmean ageri diren protagonista gehienak emakumezko musikariak dira. Ez da ohiko gauza, eszenatokietan, albistegietan edota musikako hainbat arlotan ari direnak gizonezkoak izaten baitira ia beti. Kafe Antzokiko Jota teknikariak filmean aipatzen duen moduan, areto honetako eszenatokitik igarotzen diren musikarien %95 gizonezkoak dira. Film honetan aldiz, ageri diren musikarien %95 emakumezkoak dira.

Uste baino emakume gehiago euskal rockean

Alemania, Mexiko, Argentina, Lituania, Kuba, Polonia eta Japonia, besteak beste, izan dira Zuloak taldeak egindako biran helmuga. Filma Donostiako Zinemaldian aurkeztu eta gero, Tania de Sousa (ahotsa), Ainhoa Unzueta (gitarra) eta Usua de la Fuente  (bateria) izan dira Zuloak, bira handi eta luze honetan. 
 
Bestalde, bakoitzak bere proiektuekin jarraitu dute Zuloakeko neskek. Taniak eta bere taldeak, The Dispositives, disko berria argitaratu dute. Usuak eta Koldo Soret-ek (Surfin Kaos), Niña Coyote y Chico Tornado taldea sortu dute. Irailaren 27an Gazteszenan ikusi genuenez, bolumena eta indarra dira nagusi proiektu berri honetan. 
 
Japoniatik bueltan harrapatu dugu Ainhoa Unzueta, Zuloak taldeko gitarra-jotzailea. Egun 21 urte ditu, baina 14 urte zituela hartu zuen gitarra elektrikoa lehen aldiz, gitarra klasikoko ikasketak egin ostean. Gaztea da, bai, baina urteak daramatza gitarra jotzen. Zuloak proiektua alde batera utzita, ikasteari, konposatzeari ekin dio Ainhoak. Hainbat proiektu ditu. “Asko ikasi dugu, egia da, baina aurrera begira gaude. Proiektu baten amaiera da, baina honek beste hainbat proiektu sortu eta indartu ditu”. Bi urteren buruan bere diskoa egin nahi luke. “Izugarrizko esperientzia izan da bira, oso ondo hartu gaituzte leku guztietan”.
 
Ikasi beharreko ia guztia dagoeneko ikasi ote duen galdetu diogu: “Oraindik hainbat gauza dago egiteke, gauzek bere denbora behar dute”. Hala da, rock and rollak Zuloak ekarri zuen, ekarriko ditu beste hainbat gauza ere. Hil dira Zuloak! Gora Zuloak!

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


2025-08-01 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


2025-07-30 | Xalba Ramirez
Oin bat paretaren kontra

Zatitxu 7
Zikin
Mendeku diskak, 2025

-------------------------------------------------------------

Aurten ere, udarekin batera dator Zikinen lan berria, esanez bezala: berdin zait oporrek hartzen bazaituzte Elantxoben, Belaguan edo Copacabanan. Eguraldi onak ez du egoera... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


2025-07-24 | Gedar
Aurka kolektiboa
“Auzi politikoa da: zertarako egiten dugu musika?”

Musika-eszena antikomertzialean alea jartzeko asmoz sortu dute Aurka kolektiboa. Martin eta Katalin kideekin hitz egin dugu arlo horretako kolektiboen loraldiaz, musika politizatuaz eta musikaren potentzialitateez, industria musikalaz, makrojaialdiez eta beste.


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


Musikaren analisi feministak
Orbain bizien oinordeko, lerroarteak zabaltzeko

Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]


Eguneraketa berriak daude