Nolakoa da Voyager zundekiko komunikazioa?

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1977ko irailaren 5ean espazioratu zuten Voyager 1 zunda, eta urte batzuk geroago Voyager 2. Zunda horien zeregina espazioan urruntzea eta posible bazen eguzki sistematik ihes egitea da. Horretan ari dira, bata gugandik 19.000 milioi kilometrora baitago, eta bestea 15.000  milioi kilometrora.

Orduko 60.000 kilometroko abiaduran bidaiatzen ari diren bi zundek seinaleak bidaltzen dizkigute etengabe, eta horiei esker hainbat datu biltzen ari dira ikerlariak. Baina nola bidaltzen dira seinaleak? Zein motatakoak dira? Noiz arte izango da posible seinaleak bidaltzea?

Seinaleak 1977. urtean ezagutzen ziren frekuentzia handienetako irrati-uhinak dira. Bidalketarako oso energia gutxi behar dute zundek eta Lurrean hiru lekutan jasotzen dira. Zenbat eta urrunago egon, orduan eta zarata gehiago ailegatzen zaigu seinalearekin batera eta beraz, zailtasun handiagoak izango dira. Bestalde, bateriak eguzkiaren energiari esker birkargatzen dira, baina eguzki-sistematik irtetean hori ez da posible izango. Orduan, zer? Bi aukera daude: edo akabo, edo beste izar batetik hartuko dute behar duten energia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Astronomia
2021eko apirilaren 20
Naiara Barrado Izagirre. Astroen behatzailea
"Dirua jarriz gero hogei urte barru Marten egongo gara, ziur"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!