Ezkerra siestatik jaiki zenean, iraultza bertan zegoen

  • Herri mugimendu berri asko ari dira jaiotzen munduan demokrazia parlamentarioa baino parte-hartze handiagoa eskatuz. Horien aurrean, alderdi gisa funtzionatu duen ezker tradizionala nola kokatu den aztertu du Emilio Pizocaro kazetari espainiarrak Crónica Popular webgunean.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Orain dela urte batzuk Alain Badiou filosofo frantziarrak, gertakariei aurrea hartuz, tesi ausarta eskaini zuen: XXI. mendea iraultza demokratikoz beteta dator. Norabide berean egin du gogoeta David Harveyk Hiri errebeldeak: hiri-eskubidetik kaleko iraultzara liburuan.

Brasilgo eta Turkiako manifestazioek berresten dute Badiou eta Harvey ez dabiltzala oker. Historiako beste momentu batzuetan bezala, txinparta txiki batek herriaren haserrea piztu du planetako leku ugaritan. Esplikazioen unera iritsita analista serio guztiek sakoneko arrazoi bera sumatzen dute: herriek parte-hartzea exijitzen dute. Ez daude prest ordena liberalaren aurpegi anitzeko gobernua pasibotasunez onartzeko.

Ezker tradizionaleko burokraziak harrituta agertu dira fenomeno horien aurrean. Ez da harritzekoa. Espainian, Brasilen bezala, M15 mugimendua sortu zenean ezkerreko zenbait buruzagik konfiantza gutxirekin erantzun zuten. Gertatzen da gure ezker zaharra lo luzeko siesta egiten ari zela. Supituki eskuineko begia ireki zuenean, ez zen falta izan matrize stalinistako paper-kakazlerik mugimendua gutxiesteko; ez zen falta izan intelektualik gertakari kultural iragankortzat jotzeko; ez zen falta izan CCOOko buruzagirik ultraeskuineko konplota ikusten zuela esateko.

Ezker zaharra ez da konturatu iraultzailea izango den garai baten atarian gaudela. Mobilizazio handi hauek lehenbiziko proba-akats ekintzak dira herrientzat. Indarrak neurtzen ari dira finantza-kapitalaren zerbitzuko kasta politikoekin.

Bide horretan ezin da aldez aurretik baztertu hauteskundeetan parte-hartzea. Besterik da pentsatzea hori dela medio bakarra eta garrantzitsuena. Gertakariei bizkarra ematea da hori, ez konturatzea  egungo sistemak zilegitasun demokratiko guztia galdu duela. Arrazoi du Manuel Castells irakasleak esaten duenean aldaketa “mugimendu matxinatuen” eskutik etorriko dela eta ez ezker zaharraren egituretatik, ez baitaukate pentsamendu estrategiko iraultzailerik.

Egoera berri honetan, zabalduko ote du ezkerreko begia ezker instituzionalizatuak? Aterako al da hauteskundeen lozorrotik? Egia esateko, sinesgarria izan nahi baldin badu, mahaian jarri beharko ditu ez kupo parlamentario batzuk bakarrik, eraldaketa iraultzaile demokratikorako taktika eta estrategia baizik. Momentuz, Joaquin Miras eta Joan Tafallari jarraituz, geroz eta gehiago dira uste dutenak ezker zaharra soluzioa baino, arazoa dela.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude