13 urteko ikasleak tesina sardinieraz egin du bere hizkuntza aldarrikatu nahian

Riccardo Laconi ikasleak sardinieraz egin zuen ikerketa lana, Italiako Sardinian bere hizkuntza defendatzeko.
Riccardo Laconi ikasleak sardinieraz egin zuen ikerketa lana, Italiako Sardinian bere hizkuntza defendatzeko.Ansa.it
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kataluniako Vilaweben aurkitu dugu albistea. Riccardo Laconik 13 urte ditu eta tesina aurkezteko garaia iritsia zitzaion. Sardiniako ingurumena zaintzeko moduei, garapen iraunkorrari, buruzko lana zeukan prestatuta mutiko gazteak. Alferi de Cagliari eskolan lana italieraz aurkeztu beste erremediorik ez zuen. Tesina aurkezteko garaia iritsita, italieraz egindako galdera denei sardinieraz erantzun zien, eta hori egiteko arrazoia honela eman zuen: “Sardinieraz hitz egin nahi izan nuen, hizkuntza hau ez delako dialektoa. Hizkuntza da, frantsesa eta ingelesa diren bezala. Eta lur honetako kulturarekin eta tradizioarekin du lotura”. Ikaslearen nahia ez zen eremu publikoan sardinieraren erabilera aldarrikatzea soilik, berak adierazi duenez, “harrotasunez  eskatu nahi dut eremu ofizialetan nire hizkuntzan aritzeko aukera, azterketa batean adibidez, baina nire lagunekin ere sardinieraz hitz egin nahiko nuke egunerokoan”. Ez dirudi Sardiniako erakunde publikoek neurririk hartu dutenik. Vilawebek jakinarazi duenez behintzat, Riccardo Laconi ikasleak puntuaziorik altuena lortu du azterketan.


Sardinia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.