Gipuzkoako Foru Aldundiaren Oreka dirulaguntza jaso du Bidaiak egitasmoak.
Improvisa Una Antiga Poesia ikuskizuna
Tra Parola e Musica - Casa di Suoni e Racconti erakundeak ekoitzitako Improvisa Una Antiga Poesia ikuskizuna da Usurbilen eta Azpeitian eskainiko dena. Korsikan, Maltan, Grezian, Suitzan edota Katalunian ere prestatuko dira egokitzapenak, kantu inprobisatuen arteko loturak baliatuta. Italia Txiki elkarteak bideratuta eta Bertsozale Elkartearen eskutik iritsiko da gurera.
Hitzaren, musikaren eta irudien bidez, Remundu Piras Sardiniako poesia lehiaketetako cantadore handienaren inguruan osatutako eta Paolo Pillonca kazetariak idatzitako omenaldi barregarria aurkeztuko dute. Sardinieraz eta euskaraz, bat-bateko bertsoak, Pirasen eta euskal bertsolarien bertso idatziak, kontakizuna, musika eta irudiak uztartuko dira ordu eta erdiko emanaldian.
Besteak beste, Dionigi Bitti eta Giuseppe Porcu cantadori sardiniarrek eta Tenore Murales de Orgosolo taldeak eta Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariek hartuko dute parte.
Hamargarrena izango da aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta lehen aldiz Nafarroan jokatuko da finala. Euskal Herri osoko lurraldeetan barna hamalau saiotan arituko dira 42 bertsolari eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Irailaren 24an Getxon hasiko dira final laurdenak,... [+]
Ekainaren 18an Iurretan jokatu zen aurtengo Eskolarteko Txapelketa. 180 entzule inguru elkartu ziren Euskal Herri osoko 14-18 urte arteko hamabi bertsolari gazteak entzutera. Hazparneko Irantzu Idoate Funosas izan da txapelduna eta Maddi Agirre gasteiztarra txapeldunordea.
Larunbatean finala irabazi zuen bertsolari aramaioarrak Europa Jauregian.
Xanti Zapirain Elizalde “Kaiku” hil dela jakinarazi du Antxeta Irratiak asteazken honetan. Altzan (Gipuzkoa) jaioa 1953an, 20 urte zituela Hendaiara (Lapurdi) ihes egin zuen Frankismoaren jazarpen politikotik ihesi eta errefuxiatu-bizitzaren alderik garratzenak... [+]