Sardiniera hizkuntza ofiziala da lehendabiziko aldiz historian

  • Sardiniako Eskualde Batzordean aldeko 25 botorekin eta aurkako 20rekin onartua dute sardiniera hizkuntza ofizial bihurtzeko legea.


2018ko uztailaren 4an - 11:21
Sardinieraren aldeko pintadak (Argazkia: sermosgaliza.gal)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Legearen helburua sardiniera babestea da eta belaunaldien artean transmisioa sustatzea da. Kontseilari erregionala den Paolo Zeddak adierazi duenez, “administrazio publiko elebiduna izateko pauso garrantzitsua da”.

Etorkizunean sardiniera hezkuntzan sartuko da, arau ortografikoak finkatu nahi dituzte eta Kontseilariak 3,2 milioi euro inbertituko ditu sardinieraren garapena bultzatzeko.

Giuseppe Dessena kultura arduradunak dioenez, “hizkuntza da herri baten nortasunik sentituena”.

Algerreko katalana ere hizkuntza ofizial bihurtu da

Mediterraneoko irlak, Algerreko katalana ere hizkuntza ofizial bihurtu da sardinierarekin batera.


sardiniera kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.