Egoera deskribatzetik ekinbidera

Arrue ikerketak argi deskribatu digu nolakoa den haur eta gazteen hizkuntzaren erabilera, bai eta argi erakutsi ere zer lotura duen erabilera horrek hainbat aldagairekin. Datu bat nabarmentzen da: 9 eta 13 urteen artean, asko jaisten da ikaskideen arteko euskararen erabilera. Bestalde, kideen artean euskara erabiltzeak lotura estua du lau aldagairekin: eskolaz kanpoko jarduera antolatuetan erabiltzen den hizkuntzarekin, eskolako hizkuntza-ereduarekin, etxeko erabilerarekin eta irakasleen arteko hizkuntza-erabilerarekin.

Oro har, hau antzematen da: ikasleek –heltzen doazen neurrian– gaztelaniara jotzen dute haien arteko harremanetan. Oro har, bai, baina ez beti: “Herriko euskaldunen proportzioa” altua denean, joera ez da igartzen; bai, aldiz, ingurune ez horren euskaldunetan, lehen hizkuntza eta etxeko hizkuntza euskara izanagatik.

Datu horietatik zera ondoriozta daiteke: gaztetxoek bat egiten dute ingurune hurbilean nagusi diren hizkuntza-jokabideekin; hots, haien gertuko harreman-sareetan nagusi diren erabilera-arauetara egokitzen dira.

Horra datuak eta datuek deskribatzen duten egoera. Orain beste urrats bat eman beharra daukagu eta aztertu zein prozesu gertatzen ari diren pertsona eta talde horien baitan. Gaztetxoek zergatik egiten dute bat gizarte-arau horrekin?; zergatik ez diote aurre egiten beste hainbat araurekin egiten duten moduan? Parekideen talde-jokaera (-presioa) izan daiteke eragilea, bai. Baina, zer dela-eta egiten du taldeak hautu hori? Eragin dezakegu bestelako hautu bat egin dezaten?

Bestalde, talde-jokaerak zergatik egiten du, gehienetan, gaztelaniaren alde? Zenbaitetan taldekideen hizkuntza-erraztasuna edota etxeko hizkuntza-ohitura izan daiteke gakoa. Baina beste zenbaitetan, erraztasun-maila (eta familia-hizkuntza) ezberdineko gazteak elkartzen direnean ere, gaztelaniaren aldeko hautua nagusitzen da askotan. Zergatik? Hizkuntzen gizarte-balioari buruz eraiki dituzten pertzepzioek, usteek eta sinesmenek eragina izan dezakete hautu horretan, bai. Baina, nola eraiki dituzte pertzepzio eta uste horiek? Gizarte-egoerak askotarikoak dira; ez dira kolore bakarrekoak. Eragin dezakegu bestelako pertzepzioak eta usteak eraiki ditzaten?

Ebidentzietatik eratorritako galderek erronka planteatzen digute: bilatu, jardun, probatu, hausnartu… (ikerketa-ekintza moduko ikerketa aplikatua egin). Eta, besteak beste, ekinbide hauek iradokitzen dizkigute:

Auzoan. Ohiko sozializazio-guneen eragina ikusita, aisialdi antolatuaren eskaintza sendoa egin behar dugu: euskaraz, denontzat. Gazte guztiek izango dute onuragarri, eta bereziki beren ohiko testuinguruan euskaraz jarduteko aukera gutxi dutenek; gaitasunean sakontzeko eta elkarbizitzan euskaraz aritzen ohitzeko trebaleku izango dute aisialdi antolatua.

Eskolan. Ikasleek euskaraz gaitasun nahikoa garatzen dutela ziurtatzeaz gain, batetik, erabileraren aldeko hautu kontzientea elikatu behar dugu –hizkuntzari buruzko pertzepzioak, autopertzepzioa,  konfiantza eta segurtasuna optimizatuz eta, bestalde, nahimena elikatzeko eta erabaki pertsonalak zein taldekoak ahalbidetzeko hausnarketa sustatuz– eta, bestetik, ohikoa ez den hizkuntza-jokabide proaktiboa izateko behar diren trebetasunak landu behar ditugu. Eta irakasleok erabileraren eragile eta eredu gisa jokatu behar dugu –jokaera proaktiboaren erreferentzia eskaini: erakutsi konbergentzia-arauari izkin egin dakiokeela eta euskarari eutsi–.

Etxean. Euskararen erabileraren aldeko espektatibak sustatu behar ditugu, eta euskara dakiten gurasoen kasuan, eguneroko elkarbizitzan erabileraren eredu izan behar dugu.

Lantegi interesgarria dugu aurrean.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude