KATALUNIAN bertako abertzaleen zentzu onak agindutakoa bete da: CiUk eta ERCk akordioa lortu dute, bai erreferendumaren data finkatzeko eta baita gobernagarritasunerako. Nazioaren aldeko hautua egin dute bi indarrek eta, Telesforo Monzonek esango zukeen moduan, Maltzagaraino bederen elkarrekin abiatuko dira. Azken 30 urteetan CiUk erakutsi du gai izan dela akordioak ia edonorekin lortzeko, salbu eta ERCrekin. ERCren azken hamarkadako hautuetan ere PSC hobetsi da CiUren aurretik. Eta egunerokotasunari begira hori zen bide logikoena agian, baina independentziari begira, eta hauteskundeetan izandako emaitzekin, orain lortu dutena da bide bakarra.
Orain datorrenaz zerbait ezagutzen dugu euskal lurretan, oso testuinguru desberdin batean bazen ere, Ibarretxe planarekin hemen aski bizi izan baitzen Madrilen erantzunaz. Eta Rajoyren erantzuna gero eta gogorragoa izango da. Noraino?
Lehenik katalan subiranistek 2014ko kontsultarako legezko eremua prestatuko dute, babes demokratiko argia eraikitzeko eta Europaren aurrean ere helduleku sendoa erakutsi ahal izateko. Moncloak orain arte ez du adierazi egoerari nola egingo dion aurre. Irailaren 11koaren ondoren, PP beldur zen azaroaren 25eko hauteskundeetan independentismoa haizatu zezakeen edozer egitearekin. Baina hauteskundeek ez zuten tsunami independentista berretsi, edo ez behintzat subiranista katalanek aurreikusten zuten moduan, eta orain Moncloak lasaiago eta gogorrago jokatzeko aukera zabala ikusten du. Nola?
ESPAINIAK tresna ugari ditu bere eskura, ekonomikoak, legearen esparrukoak eta politikoak. PPren gobernuak Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramango ditu Kataluniako kontsulta legea eta gisako guztiak. Konstituzionalak atzera botako ditu eta Kataluniako Gobernuak honen ebazpenak onartzen ez baditu, PP iritsi daiteke Artur Mas kargugabetzera, epaitzera edo Kataluniako autonomia bertan behera uztera. Euskal herritarrarentzat, musika doinu ezaguna, ezta?
Baina horiek azken tresnak lirateke eta horren baldar jokatu aurretik badituzte bestelako bideak ere, esate baterako presio ekonomikoa. Kataluniak ez dituela betetzen defizit irizpideak? Moncloak isunak jar ditzake edo hitzartuak dituzten diru transferentziak blokeatu, Masi arazo larriak sortuz. Eta muturrera joz, autonomia ere bertan behera utz dezake, PSOEk eta PPk 2010ean defizitaren inguruan Konstituzioan egindako aldaketak hori ahalbidetzen du eta.
Horrez gain, estatu batek dituen propagandarako tresna guztiak ditu, eta baita ere Kataluniako aliatu unionista eta autonomisten presio ahalmen handia (enpresa handiak, bankuak...).
KATALUNIAREN taktikaz ere zalantza ugari dago eta seguruenik Madrilgo mugimenduen arabera moldatu beharko da. Baina pentsa ditzagun hainbat hipotesi. Bat, debeku eta mehatxuen aurrean, Masek ez du aurrera jarraitzen erreferendumarekin, eta Trantsizio Nazionalerako Kataluniako Kontseiluaren esku uzten du kontsultarena garatzea. Posible litzateke kontsulta sinbolikoa udalen bidez bideratzea, duela bi urte bezala. Partehartze handiarekin zilegitasun demokratikoa handia litzateke.
Bi, Masek ez dio kasurik egiten Konstituzionalaren debekuari eta, Parlamentaren legitimitatean oinarrituta, kontsulta antolatzen du. Ez da eszenatoki errealena, baina tira, ikusi beharko da baita ere zer gertatzen den Eskozian, eta hangoak Katalunian nola eragiten duen.
Hiru, debeku guztien aurrean, Kataluniako Legebiltzarrak independentzia aldarrikapena egiten du, Espainiak autonomia desegiten du eta Kataluniako Gobernuak Europako Batasunean bere estatus berriaren onarpen lasterketari ekiten dio.
Lau, Rajoyk eta Masek adostasuna lortzen dute Kataluniari buruzko erreferenduma Espainia osoan egiteko. Espainian zer aterako den argi dago, baina Kataluniak ere munduaren aurrean bere emaitza erakusteko aukera luke. Bide batez, interesgarria litzateke Espainiako Estatuko lurraldeetako emaitzak ikustea. EAEko herritarrak Kataluniaren independentziaren alde agertzeak zer esan nahi luke? Eta Nafarroan zein sostengu lortuko lukete katalan independentistek? Politika fikzioa, bai, baina nork esango zukeen duela urtebete Katalunia egungo egoeran egon zitekeenik?
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.
Europa hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden hirien SET sareak topaketa egin du Bartzelonan, apirilaren 25etik 27ra. Turistifikazioak lurralde eta bizitzetan duen eraginaren tamainaz ohartarazi dute: “Ez da turismo handia jasotzen duten guneen arazoa soilik; sistema... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.