Legez harago, mentalitateetan eragin

Abenduaren 1ean 800 bat lagun bildu ginen Miarritzeko Kasino aitzinean, Baionako apezpikuak antolatutako Bizitzaren Aldeko Nazioarteko Foroari erantzuteko. Parean, pentsamolde oneko jendea genuen: Cristo Rey eta Opus Deiekin lotura duten taldeak: Pro-Life, bestak beste. Hots, homosexualen ezkontza eta hauek haurrak adoptatzeko eskubidea gaitzesten dituztenak. Bizitzaren izenean, morala inposatu nahi digute, alta, arras ongi badakigu haien moralak ez duela sekula bat egin norberaren askatasunarekin eta guztien errespetuarekin.

Foro hori, Parisko Legebiltzarrean urtarrilean presentatua izanen den Denentzat ezkontza lege proiektua gaitzesteko antolatua zen. Ildo berean, azken aste hauetan, Frantziako Estatuko herri frankotan molde bereko hainbat ekitaldi eta manifestaldi antolatu dira arrakasta bilduz.

Alta, lege hori ez da iraultzailea, zuzena baizik: gay eta lesbianei ezkontzeko eskubidea eman nahi die, baita adoptatzeko ahal ofiziala ere. Hots, berdintasuna aldarrikatzen du, bertzeentzat onartua dena guztientzat bermatzea, ez gehiago ez gutiago.

Hainbat alditan gogoetan aritu naiz: ezkontza aldarrikatuz ez ote ditugu araura ekarri nahi jende guztiak, orientabide sexuala guzietakoak, gay, lesbianak, bisexualak, heterosexualak? Eta ezkondu nahi ez dutenak?

Miarritzeko Kasinoaren aitzinean nintzelarik gauzak oso argi nituen: ez, arazorik ez da. Denek eskubide berdinak izateak ez du erran nahi denek eginbide bera izatea. “Aukeratzeko askatasuna” da funtsezkoa.

Espainiako Estatuan, Danimarkan edo Belgikan, Europako beste herrialde batzuetan bezala, jadanik eskuratu dute ezkontzeko ahala, baita adopzioa egitekoa ere. Frantziako Estatuan zergatik ez?

Legeak babesle izan behar dira eta aitzindari, jende anitzen pentsaera baino urrats bat aitzinago. Abendu honetan aurkeztu behar duten legearen inguruan sortu diren eztabaidak eta gatazkek erakustera ematen digute homofobiak indartsu eta ozen dirauela. Trufak, zokoratzeak, erasoak... beti hor ditugu.

Gure jendartea oraindik jendarte homofoboa da, ez gaitezen engaina, bide luzea dugu oraindik egiteko. Iraultza mentala lortu behar dugu, eta lege batek laguntzen ahal du horretan. Urrunago joateko, guk dugu egunero obratu behar,  arlo publikoan nahiz pribatuan, eskolan nahiz unibertsitatean, kirolean nahiz lantokian, karrikan nahiz etxean, mentalitateak aldatzeko.

Noiz ikusiko ditugu, gay, lesbiana, bisexual, trans... bikoteak eskuz esku karrikan?

Hori izanen da niretzat, egiazko egoera normalizatuaren seinalea, jendarte zuzen eta libro batean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar EH-ko politika
Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


2024-01-31 | Euskal Irratiak
Peio Etxeberri Aintxart
"Estatuak heriotza heroikoa eskaini zion gainbeheran zen Enbatari"

Mende erdia bete da Enbata legez kanpo ezarri zutenetik. Frantziako gobernuak Enbatak Hego Euskal Herriko ETA erakunde armatuarekin zuen balizko lotura ezarri zuen estakuru bezala. Horren ondorioz,Ipar Euskal Herriko lehen mugimendu abertzalearen azken kideak HAS Herriko Alderdi... [+]


2023-12-20 | Euskal Irratiak
Dominika Daguerre
"Hiru urtez, GALen atentatu bat jasan genuen hamabost egun guziz Iparraldean"

Berrogei urte bete dira GALek aldarrikatu lehen hilketatik. 1983ko abenduaren 19an Ramon Oñaederra ‘Kattu’ 23 urteko errefuxiatua hil zuen talde parapolizial horrek Baionako Bourgneuf karrikako Kayetenia ostatuan. Gertakari hori mugarria izan zen, hor abiatuko... [+]


2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


2023-11-06 | ARGIA
Bagira prozesua
Ipar Euskal Herriko abertzaleek aurrera begirako erronkak zehaztu dituzte

Bagira prozesuak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak etorkizunera begira hartu beharreko orientabideen inguruko gogoeta egin du, eta ondorio nagusiak aurkeztu berri ditu. Inkesta 1.500 pertsonak erantzun dute. Mugimenduaren erronka nagusi izango diren bost gai zehaztu... [+]


Eguneraketa berriak daude