Lurretik erraz askatzen den txiklea

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urtero 370.000 milioi txikle produzitzen dira, hiru milioi tona. Txikle bat naturalki birziklatzeko epea bost urtekoa da; eta garbitzaileek bi minutu behar izaten dute txikle bat lurretik askatzeko. Horrela, Londres bezalako hiri handi batek sei milioi euro behar ditu urtero hiriko txikleak kaleetatik kentzeko.

Revolymer enpresa britainiarrak txikleen ezaugarri orokorrak dituen polimeroa sortu du, baina bi desberdintasunekin: batetik, berehala desitsasten da lurretik; bestetik, sei hilabete baino ez du behar deskonposatzeko.

Material horrekin ekoitzitako txikleak salgai daude jada AEBetan, eta laster hasiko da Europan marketin kanpaina.


Irakurri gehiago: Zientzia
Zientzia kanalean gehiago
2026ko apirilaren 22
Teknologia
Teknologia egokiagoak

2026ko martxoaren 18
Berriketa gutxi
Letxuga bat

2026ko martxoaren 18
Teknologia
Orakulu hauek...

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.