EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu zituen joan den astean Hizkuntza eskubideak hizkuntza gutxituentzat eta hizkuntza politikak Europan jardunaldiak. Margaret Bullen antropologoari eskola akademikoa baino, hizkuntzekiko izan dituen eta dituen bizipenak kontatzeko eskatu zioten.
Hitza bizitzara egokitu behar dela dio Margaret Bullenek, ez dago hizkuntza bakarra, ez dago egia borobilik. Tokiaren, egoeraren, hartzailearen arabera egokitu beharko da hizkuntza.
Badaki zertaz ari den; bidaiak, luzeak eta motzak, ugari egin ditu eta lekuan-lekuan belarria jarri eta sarritan mihia ere hango hizkuntzan askatu du. Hizkuntza aniztasunaren edertasuna aldarrikatzen du, eta fakultateko areto nagusian hitzaldia hiru hizkuntzetan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez –frantsesez ere bai esaldiren bat– egin zuen, dakizkien lau hizkuntzetatik hirutan. Garbi utzi nahi izan zuen ez zuela erabaki hitzaldia hiru hizkuntzetan ematea harrotasunagatik, baizik eta errealitate bat agertzeko asmoz eta esperimentatzeko.
Hitzaldia hasterako argitu zigun, dakizkien lau hizkuntzetatik bat bera ere ez duela akatsik gabea, hanka-sartzeak barkatuko genizkiola pentsatu nahi zuela. Jatorri ingeleseko antropologoak hizkuntza komunikazio tresnatzat du, helburua solaskidearekin harremanetan jartzea da, eta beraz, ez du ulertzen zergatik hizkuntza kopurua edo hizkuntza beraren bariazioak baztertzera jo behar den. Agian, elkar ez ulertzeko beldurrak eta deserosotasunak eraginda aukerak murriztera jotzen dugula dio. Hizkuntza batean hitz egiteko jario paregabea eta gaitasun erabatekoa beharrezkoak ez izatea aldarrikatu zuen.
Lau hizkuntza ala hamalau, ez dio axola, zioen Bullenek. Arantzazuko santutegian Oteizak paratutako hamalau apostoluak ekarri zituen gogora. Eskultore hari galdetu zioten zergatik hamalau, apostoluak hamabi baziren. Apostolu denak bat bera ziren, Bullenentzat hizkuntzak bezala. Hizkuntzak ezin dira zenbatu, ez dago ingeles bakarra, ez dago euskara bakarra, eta ez dago gaztelania bakarra. Bullenek Ingalaterrako hegoaldean igaro zuen haurtzaroa eta batxilerra egiteko iparraldera jo zuen. Hasieran, bizilagunei eta ikaskideei ulertzeko ere zailtasunak zituen. Denek egiten zuten ingelesez, baina hitzen eta esaldien doinua, hitzak beraiek, ez ziren berdinak. Eskola publikoan ikasia Bullen, hark eta lagunek /ia/tarrak deitzen zieten eskola pribatukoei, /ies/ ahoskatu beharrean –haiek egiten zuten bezala– /ia/ ahoskatzen zutelako.
Alegia, hizkuntza bereko aldaerez harago, prestigio kontuak izan zituen hizpide. Esate baterako, Ingalaterra iparraldeko hizkerak dauka prestigioa eta ez hegoaldekoak. “Doinu zatarra daukate Birminghamekoek” moduko esaldiek adierazten dute nola hizkuntza aldaera batzuk besteen gainetik baloratzen diren; botere harremanen ondorio, azken finean.
“Hizkuntza maite dut, bai nirea baita besteenak ere”, hala dio Bullenek. Eskola garaitik du hizkuntzekiko zaletasuna eta haren ustez badaude gutxienez hiru arrazoi hizkuntzak ikastera bultzatu zutenak. Lehenik, irakasle gogotsuak izan zituen; bigarrenik, zientzia gaietan ikasle txarra zen; eta hirugarrenik, berritsua zen.
Berritsua izango zen Bullen, berak hala esaten badu, eta bidaiaria ere bai. 17 urterekin hasi zen batetik bestera, ikasketa eta opor kontuak medio Frantzian, Suitzako Alpeetan, Espainiako Guadalajaran eta Peruko Arequipan izan da. Latinoamerikaz maitemindu zen, besteak beste, hango musika, poesia, antzerkia, eleberria, paisaia... xurgatzeko aukera izan zuelako. Ikasketen bidez ezagutu zituen García Márquezen errealismo magikoa eta Vargas Llosaren [politikan hasi aurreko Vargas Llosa] eleberriak.
Tesia Arequipan egitea erabaki zuen, Peru hegoaldean dagoen estatuko bigarren hiririk populatuenean. Mendialdetik hirira joandako aimara eta ketxua komunitateak zituen aztergai, haiek bizitza berrira nola moldatu ziren ikertu nahi zuen, besteak beste haien hizkuntza eta kultura nola bizi zituzten jakin. Estigmak jotako herritarrak aurkitu zituen, azal ilunak lotsatutakoak, hizkuntzaren transmisioa etendakoak. Liverpoolera tesia idaztera joan aurretik ketxua pixka bat ikasteko aukera izan zuen.
27 urterekin Euskal Herrian lur hartu zuen eta horixe pentsatu zuen, “bikotean erlijioa partekatzea ohikoa da, eta hizkuntza partekatzea ez?”. Eta euskararen bidaia hasi zuen: AEK, HABE, Kilometroak, Korrika, Euskadi Irratia etengabe, Berria, Argia, eta EGArekiko esperientzia garratza: “Azterketa egin eta ezgai!, berriz egin eta ezgai! eta halako batean gai!”. Indarrak erruz jarri zituen euskara ikasteko eta erabiltzeko. Bizitokian, Irunen, Arequipan ketxua ikastea bezain zaila zela-eta, EHUn lankideen artean aurkitu zuen euskararen mikroklimara gerturatu zen.
Pena ematen dio jendeak euskararen aldean ingelesa lehenesteak. “Gure herrian [Ingalaterran] ez dugu hizkuntzarik ikasten, ez dugu behar, ez han ezta munduan zehar ibiltzeko ere. Zuek ez duzue hemendik joan nahi. Orduan zergatik ez lehenengo euskara eta gero besteak? Ulertzen dut zuen hizkuntza minorizatua izanik, hizkuntza boteretsuak ikasi nahi izatea, baina ingurukoekin bizitzeko, ingelesaren aldean, ez al da hobe gaztelania eta frantsesa ikastea, adibidez?”. Gaia irakaskuntzara eramanda zalantza handiak dauzka: “Ez nau konbentzitu lau urterekin ingelesa ikasten hasteak. Urte luzez ikasi eta ez dute maila ona lortzen. Suedian suedieraz ondo hitz egiten eta idazten dakitenean hasten dira ingelesarekin eta emaitza hobeak dituzte. Badakit nik esatea erraza dela, ingeles hiztuna naizelako eta nire semeek ere badakitelako, baina ingelesean bikaintasuna lortu behar da? Euskararen kaltetan bada ez”
Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.
Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.