Parodia

Antton Olariaga

Artez edo moldez bi alditan baliatu dut orrialde hau, idatzi gabeko nire lan batzuen berri emateko: eleberri historiko bat eta Amari poema bilduma. Agintzen dut honakoa izango dela azkena.

Behin parodia bat egiteko asmoa izan nuen. Parodia, ez bere ohiko zentzuan, hitzari musikologian ematen zaion esanahiarekin baizik; hau da, norberaren lehenagoko materiala berrerabiliz, obra berri bat burutu. Hau, esaterako, Kirmen Uribek egin du Bilbao-New York-Bilbaorekin.

Nik ere ez nekien nire zutabe zaharrekin zer egin, eta bilduma soila osatzearen aurkako aholkua eman zidaten. Orduan, zutabeak honako hari narratiboaz harilkatzea bururatu zitzaidan.

Zutabeetatik jaso eta aurreztutako diruarekin bidaia bat egitera abiatu naiz Bartzelonatik; hegazkinean amona maitagarri baten ondoan eseri naiz; hitz egiten hasi natzaio, kosta ahala kosta idazlea naizela berari azaldu nahian. Amonak, adeitsu (“o, ze interesgarri”) baina irmo (“buruko min pixka batekin nago”), ez dit kasu gehiegirik egingo, nahiz eta, nire ustez, Carmen Balcells agente literario ospetsua den. Izan ere (obra zatikakoa denez, geroago jakingo da), dena prest neukan, Frankfurteko liburu azokara doan hegalaldi honetan Balcells ihesbiderik gabe harrapatzeko. Egoera okertuko zen. Nik, euskal literatura osoaren ordezkari gisa, kalte ordain (nazional) bat eskatuko nioke, esku artean daramadan eskuizkribua argitaratuta, noski. Bera tematuko zen bera ez dela Carmen Balcells delakoa. Azafatari deituko zion lekuaz alda zezan.

Orduan, nire onetik at, azafatari eraso egin nion, kabinara eraman eta abioia bahitzen dut, norabidea aldatu eta New Yorkera eraman dezatela exijituz. Bidaiari bati, bitartean, nire testuak (nire zutabe bilduma) bozgorailuetatik leitzeko agintzen diot. Lehenago, eta terrorista huts eta hezigabea ez naizela argi uzteko, hegazkinean zerbait irakurtzen doazenak pribilegiatu nahi ditut, lehen klaseko eserlekuetan eseraraziz (bertako aberaskiloak kanporatuta) irakurlegoaren balioa azpimarratzeko. Hasieran best-sellerrak leitzen doazenak ez ditut tratuan sartu nahi, baina, bestela, mailaz igotzeko ia inor gabe geldituko nintzela ikusita, beraiek ere kontuan hartzen ditut. Beste salbuespen bat ere egiten dut. Jon Kortajarena top-modela ez dut business classetik bidaltzen, libururik gabe egon arren, kontakizunari tentsio sexuala ematearren eta, bigarren irakurketa batean, Jon Kortazar euskal literaturaren katedratikoaren islatzat balia nezakeelako.
Lehen klaseko irakurle horiek, beldurtuta hasieran, konfiantza hartuta gero, aholku literarioak emango zizkidaten. Balizko Carmen Balcellsek eta Kortajarenak obra zatikatu bat egiteko proposatuko lidakete, hori baita gaurko merkatuak eskatzen duena; nik errazkeria horren kontra jardungo nuen (literaturaren tradizio fuerte baten alde). Baina, jakina, obra, azken emaitza, halakoxea da (nondik ondoriozta bailiteke nire baimenik gabe argitaratu dutela dagoen bezala): bahiketaren kontaketa, labur; eta, tartekatuta, edozein moduz, megafonoetatik irakurritako zutabe zatiak.

Bitartean, abioak nahikoa erregaia ez eta ezin da NYeraino iritsi. Hitzarmen bat proposatuko lidakete, Mediterraneoko aireporturen batean lurra hartu (seguruenik El Kairon) eta jendea aske joaten utzi. Istorioak irailaren 11koa gogora ekarriz amaituko luke, hegazkineko aginteak nik hartu eta Alexandriako Liburutegi berriaren kontra talka egiteko puntuan (alegorikoki neure burua klasikotasunean immolatuta).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


Babesten gaituen itsasoa

Oihane Jakaren poema liburua ireki eta eskaintza bi aurkituko ditugu. Aitari bata, seme-alabei bestea. Aipagarria da, topatuko ditugun poemekin lotura zuzena baitute.

Liburuaren egiturak hiru atal ditu: Hamaika urte, Hamaika hilabete eta Hamaika egun. Hamaika zenbakia asko... [+]


2024-05-07 | Estitxu Eizagirre
Ziburuko Liburu eta Disko Azokak aurten Daniel Landart omenduko du

Ziburuko Baltsan elkartean aurkeztu dute antolatzaileek euskara hutseko liburu eta disko azokaren 5. edizioa. 41 argitaletxe izango dira bertan (inoizko gehienak), 120 metro erakusmahai beteko dituzte denen artean (inoizko gehienak) euskarazko irakurgai eta musikarekin eta... [+]


Eguneraketa berriak daude