Carrero Blanco eta bonba atomikoa

Ezkerrean, Henry Kissinger, AEBetako estatu idazkaria, eta eskuinean, Luis Carrero Blanco, Espainiako Gobernuko presidentea, 1973ko abenduaren 19an. Egun hartan bonba atomikoak izan zuen protagonismoa, baina biharamunean beste bonba batek kenduko zion.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Madril, 1973ko abenduaren 19a.  Espainiako Gobernuko presidente Luis Carrero Blanco eta AEBetako estatu idazkari Henry Kissinger lehenengoaren bulegoan bildu ziren goiz hartan. 1968an Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna sinatu zenetik, AEBek, Erresuma Batuak, Frantziak, Txinak eta SESBk soilik zuten arma horiek garatzeko eskubidea, eta Kissingerrek ez zuen beste inor nahi klub hartan. Espainiar Gobernuarekin aurrez zeukaten akordioa luzatzeko joan zen Madrilera; 1955eko akordioak programa zibila –energia nuklearra– garatzeko aukera ematen zien espainiarrei, baina ezin zuten arma nuklearrik fabrikatu edo gorde.

Carrerok, aldiz, itun berria nahi zuen. Eta presioa egiteko txosten bat eman zion Kissingerri; txostenaren arabera, Espainia plutoniozko bonba atomikoa egiteko gai zen atzerriko laguntzarik gabe. Erregimen frankistak izen bitxia jarri zion arma nuklearren programari: Islero, 1948an Manolete zezenketari ezaguna hil zuen zezenaren izena. AEBek Espainiari elkar defendatzeko itunik eskaintzen ez bazion, nazioarteko baimenik gabe  askatuko zuten zezena.

Baina Kissingerrek betaurrekoetako kristala bezain lodia zuen azala, eta ederki toreatu zuen espainiar Mihura. Txostenak ez zuen harritu, halako mehatxuak jasotzen ohitua baitzegoen. Eta ez zuen ezertan amore eman. Ez zuen presarik. Bazekien Nixon administrazioak ez zuela besterik onartuko Espainian diktadura indarrean zen artean. Eta bazekien Islero programa martxan jartzeko espainiarrek gutxienez sei urte beharko zituztela, eta erregimen frankista azkenetan zegoela. Handik bi urtera, 1975eko abenduan, Franco hil berritan, elkar defendatzeko akordioa sinatuko zuten AEBek eta Espainiak. Islero erabat baztertuta zegoen ordurako.

Baina Carrerok ez zekien hura bere azken ekitaldi ofiziala izango zela, espainiar bonba atomikoaren proiektuaren defendatzaile sutsuenak, bidean, beste bonba batekin topo egingo zuela.

Biharamunean, Kissingerrekin bildu eta 24 ordura, Carrero Blanco mezetatik irten zen eta betiko bidea egin zuen. Claudio Coello kalean ETAk prestatutako bonbak eztanda egin eta Carreroren autoa bete-betean harrapatu zuen. Goma2-z egindako bonbak presidentearen plutoniozko ametsak suntsitu zituen. Ogro-ak zezena harrapatu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


Zirgariak etorbidea: Erandiok itsasadarraren langileei aitortza egingo die kale izen aldaketagaz

Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Urgulleko ‘Jesusen Bihotza’ eskultura “erregimen frankista goraipatzeko” sinboloa dela ebatzi dute

Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.


Urduñako espetxe frankistan hildako beste sei gorpuzki identifikatu dituzte

Espainiako sei pertsonaren gorpuak identifikatu dituzte. Urduñako desobiratze lanak 2024ko abenduak amaitu ziren eta guztira 93 pertsonaren gorputzak berreskuratu zituzten. Aurkikuntza berriekin, hamazazpi pertsona dira jada identifikatu dituztenak.


2025-05-07
Carme Puig Antich. Lekukoaren zuzia
“Saiatzen zara hau eta hura egiten, baina hortxe da beti Salvadorren heriotzaren zauria”

Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]


Memoriaren herbarioak

Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


Homosexualen aurkako Bilboko auzitegia

Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Erorien Monumentua eraistearen aldeko plataformak EH Bilduren, PSNren eta Geroa Bairen jarrera salatu du

Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude