«Gu ez gara indieak. Ez dugu The Smiths entzuten»

Zuen gaztaroko talde eta estetika kitsch-a errebindikatzen dituzue…

Bai, estetika hori gustuko dugu, eta 1980ko hamarkadako filmek txoratzen gaituzte. Seguru horiek guztiek eragin digutela.

Disco musika ez al du zuetaz gain inork oroitzen?

Bai. Mutatzen joan da new wave, dance-rock, post-punk-era, baina talde haien esentzia mantentzen da oraindik ere. Horiek guztiak disco eboluzionatua dira.

Askotan egingo dizueten galdera: zuena talde serioa al da?

Bai, gatozen estiloetatik etorrita hasieran jendeak ez du sinesten, baina oso serioa da. Dibertsioa eskaini nahi dugu, festa handi bat, baina gauzak serio eginda.

Nolako familia da zuena?

Beste asko bezala, ondo ulertzen dugu elkar eta haserretu ere egiten gara. Taldearen sorreran esan izan dugu familiaren baloreak galduta daudela eta heldu behar zaiela.

Musika dantzagarria bada ere, indar handia dago…

Nahiz eta iraganean metala egin izan dudan, beti identifikatu naiz punkarekin; eta oinarri hori beti geratzen da hor. Talde hau xuabeagoa izan arren, beti dago ostia txarra eta hori transmititzeko gogoa. Gu ez gara indieak. Ez dugu The Smiths entzuten, nahiago ditugu Iggy Pop eta Niga Hagen.

Hitzek mehatxu ukitua dute…

Musika oso koloretsua da, baina metafora asko erabiltzen ditugu. Oraingoan ere euskal kulturako iraganeko elementuak erabili ditugu. Takoi besoetakoa, adibidez, Miranderen liburutik dator.

Jaialdiak ixten irudikatzen zaituztet. Betiko dantzalekuen aldeko kanpaina egingo duzue?

[Barre egin du] Euskal Herrian dantza egiteko nahiko xomorroak gara. Dena dela, jaialdiak ixteko prest gaude; seguru jendeak ondo hartuko gaituela.

Diskoa, zuzenekoak… Irudia asko zaintzen duzue.

Kontzertu bat ikustera joaten naizenean taldeak guztia lantzea nahi dut eta guk horri garrantzia ematen diogu. Diskoak erosten ez diren garaietan, eman zerbait berezia, baita zuzenekoetan ere.


ASTEKARIA
2011ko abenduaren 04a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Manifestazio eta aldarri ugari Maiatzaren Lehenerako

ELA sindikatuak mobilizazioak egingo ditu Bilbon eta Iruñean, eta LABek, berriz, Iruñean.


2024-04-30 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs: "Zorrez itorik peko errekara doan etxalde batean kokatzen da antzezlana"

"Isiltasuna oztopo eta elkartasuna lagun, egungo mundu gordina" kontatzeko erronkari lotu da Axut! antzerki konpainia.


2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Eguneraketa berriak daude