(Nire) Denboratik at

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bi anai. Zuzendaria: Imanol Rayo. Aktoreak: Bingen Elortza, Aitor Coteron. Euskal Herria, 104 minutu.

Hogei urte luze dira Bernardo Atxagaren Bi anai ipuina irakurri nuela. Beranduago irakurri nuen Obabakoak. Obabako Daniel eta Paulo bizilagun petoekin gogoratu nintzen orduan. Bi anai ez dago Obabakoaken. Aspaldiko kontuak dira niretzat, eta orain Bi anai filma ikusi dudanean, egia erran, ez ditut horiek gogoan.

“Filmak liburutik ahalik eta gehien aldenduz eta, era berean honi fideltasun osoa gordez, azalean soilik geratuko ez den berezko lengoaia berria sortzea du azken finean helburu” irakurri diot filmaren zuzendari Imanol Rayori, pelikula ikusi ondoren.

Bi anai (edo Obaba) ulertzeko funtsezkoa dugu denbora geureganatzea, Obaban ordea denborarik ez dago. Edo ez dago, guk bizi dugunaren erara. Denbora izatez ez da existitzen. Denbora pertsonok gure buruari inposatu diogun aldagaia da. Literaturan –fikzioan– murgiltzen garenean, eguneroko denboratik at bizi gara –edo bizi nahi dugu–. Liburuaren maila nolakoa halako lilura sentitzen dugu. Denbora, izan ere, gure irudimenaren araberako lilura –aldagai magikoa– baita.

Nago, zinemaren lilura –istorioa, elkarrizketak, irudiak, muntaia, musika...– Imanol Rayok Bi anaien sortu duenaren bestelako lengoaia dela. Niretzat, noski. Bizitza nork bere erara bizi baitu, baita zinema bizi ere. Bi anai filmaren irudiak ederrak dira, ederrak oso bizitzaz gozatzeko, eta zinema –nire gusturako– irudia da oroz gain. Ezer ez da absoluturik ordea. Irudiak –norberaren irudimenaren araberakoa– tempoa behar du. Bi anairen (edo Obaba) munduko biztanleek beren tempoa bizi dute, eta zinema aretoko ikusleek beste bat. Bestelako denbora, nire kasuan. Film honetako pertsonaiak ez dira naturalak, nire denboratik at daude, Daniel eta Paulo anaiez gorde ditudan oroitzapenetatik oso urrun (daude).


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...