Ni ordea, ados nago akordio horrekin. Egia da, gauza batzuk zintzilik daude oraindik ere, baina ez dut bat egin Aralarren ezetzarekin; Arabako Batzarrean oker dabiltzala adierazi dut. Patxi Zabaletari esan diot erabakia hanka sartzea dela, akordioa onartu eta babestu behar dugula. Ikuspuntu ezberdinak dira, noski, eta kontraesanak ere bai. Adibidez, Bizkaiko LABeko ordezkaria kontra agertu da. “Bankua ez” esan dute kontrakoek. Banku pribatu ez, esan nahi badute, ados. Baina banku publikoa, zergatik ez? Kutxa Bank banku erdipublikoa da. Nork dauka kontrola? Bada, kontrol politikoa izango den araberakoa, kontrol politikoa nolakoa Kutxa Bank-ena halakoa. Hori da joko politikoa eta demokratikoa. Horren aurrean oso baikor izan behar dugu. Denok itxaron baitugu ezker abertzalea izugarrizko indar politikoa bihurtzea. Bilduk lortu duen akordioa oso tresna inportantea da. Ni oso alde nago. Aralarren jarrera ez da egokia, baina batez ere kezkatzen nauena ELAren jarrera da. Euskal finantza ikuspuntutik, politikoki akordioa Bildurentzat izugarrizko bultzada da Gipuzkoan. Hemendik aurrera arerioek ez dute esaterik “ezker abertzalea lau zororen ekimena” dela. Noski, ezker abertzaleak ez dauka, ez daukagu, esperientzia luzea instituzioetan, udalez haragoko erakundeetan esan nahi dut, baina jarrera hori oso errealista da. Hori da bidea.
Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei.
Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.
Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.
Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez, Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]