Zubietako errauste plantak pitzadura berria izan lezake

  • Bilduk Gipuzkoan izandako emaitzak zeresan handia ematen ari dira, batez ere orain arteko makroproiektuak kolokan jar ditzaketelako. Hondakinen kudeaketa eredua aipatzen da gehien, errauskailuari moratoria eskatzen dutenak gailendu baitaitezke mankomunitateetan. Hala al da? Egin ditzagun kontuak.

Carlos Ormazabal Hondakinen Partzuergoko presidentea eta Garapen Iraunkorreko diputatua Zubietako errauskailuaren lehen harria jartzen. Atzean Elorza eta Olano.
Carlos Ormazabal Hondakinen Partzuergoko presidentea eta Garapen Iraunkorreko diputatua Zubietako errauskailuaren lehen harria jartzen. Atzean Elorza eta Olano.Juan Carlos Ruiz / Argazki Press
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Zortzi mankomunitateetatik zazpi kontrola ditzake Bilduk Gipuzkoan”. EFE informazio agentziak bidalitako prentsa oharra bizkor zabaldu zen hauteskundeen ondorengo egunetan hainbat egunkari eta irratiko iritziemaileen bidez.   Oharrak dio Bilduren kontrola “gerarazteko” modu bakarra EAJ, PSE eta PPren arteko ituna dela. Dena den, mankomunitate bakoitzean ordezkaritza nola aukeratzen den aztertuz gero, eta aurreko legealdian EAJk eta PSEk hartu zituzten konpromisoak ikusita, ez dirudi errauskailuaren kontrakoek erakunde horien gehiengoa eskuratzea hain erraza izango dutenik:

- Udal hauteskundeen ondoren, mankomunitateen egoera politikoa erabat aldatu da zenbait kasutan. Debagoieneko Mankomunitatean, Urola Erdialdekoan eta Tolosaldekoan errauskailuaren kontrakoek gehiengo osoa dute, herri nagusietan ezezik (Arrasate, Tolosa, Azpeitia, Bergara…) herri ertain eta txiki gehienetan nagusitu dira.

- Urola Kostan lehiak estua dirudi mankomunitatearen kontrolerako. Bertoko estatutuek diote udal guztietako zinegotzi guztiek osatuko dutela Batzar Nagusia, mankomunitatearen organo erabakigarriena. Errauskailuaren aldekoek 33 zinegotzi atera dituzte (EAJk 28, PSEk 4 eta PPk 1), errauskailuari moratoria jartzearen aldekoek berriz 34 zinegotzi (Bilduk 30 eta Aralarrek 4). Orioko Orain plataformaren 2 zinegotzi geratzen dira tartean, haien iritzia errauskailuarekiko zein den ez dute publikoki azaldu.

- Sasieta Mankomunitatean zailagoa da jakitea zer gertatuko den. Goierri inguruko 22 udalerrik osatzen dute entitatea eta horietako bakoitzak ordezkari bat du mankomunitatean, horrez gain, 5.000 biztanle gainditzen dituzten udalerriek beste ordezkari bana dute. Gauzak horrela, Beasainen, Zumarragan eta Urretxun errauskailuaren aldekoak nagusituko direla dirudi (Urretxuren kasuan EAJk PSErekin eta H1!-ekin paktatuz gero), bakoitza bina ordezkarirekin. Horrez gain Idiazabal eta Zegaman ere alderdi horien ildoko plataformek irabazi dute. Beraz: 8 ordezkari errauskailuaren aldekoek. Moratoria eskatzen dutenek Ataun, Itsasondo, Lazkao (2 ordezkari), Legazpi (2 ordezkari), Legorreta, Ordizia (2 ordezkari), Segura eta Zaldibia dituzte. Beraz: 11 ordezkari. Baina mankomunitateko gainerako zortzi udalerritan independenteak aurkeztu dira, zein ote da horien iritzia?

- Debabarreneko Mankomunitatean ez dago zalantzarik, PSE eta EAJ atera dira garaile herri nagusietan (Eibar, Ermua eta Elgoibar) eta 10 ordezkari izan ditzakete mankomunitatearen organo nagusian. Bilduk aldiz 5 izango ditu. Beraz, sorpresarik ez bada Debabarrenak errauskailuaren alde egingo du.

- Txingudiko Mankomunitatea ere PSEren (Irunen) eta EAJren (Hondarribian) esku geratu da.

- Bukatzeko, San Marko Mankomunitatea dago, Gipuzkoako populatuena. San Markon 157 boto daude jokoan, biztanleriaren arabera banatuak: Donostiak 47; Errenteriak 17; Hernanik, Lasartek  eta Pasaiak 13; Oiartzunek, Usurbilek, Lezok eta Urnietak 11; eta Astigarragak 10. Bilduk gehiengo osoa lortu duen udalerriekin 69 boto dauzka eta 10 boto falta zaizkio San Markoren kontrola eskuratzeko (79 boto). Donostian eta Errenterian Bilduk irabazi du, baina errauskailuaren aldekoak (PSE, EAJ eta PP)  San Markoren ordezkaritza erabakitzeko udal plenoetan batuz gero, gehiengo dira, Urnietan eta Lasarten bezalaxe.

Partzuergoaren kontrola

Zubietako proiektu “estrategikoa” Hondakinen Partzuergoaren bidez bultzatu izan dute errausketaren aldekoek. Partzuergoa mankomunitateek eta Aldundiak osatzen dute. Mankomunitate bakoitzak partzuergoan duen ordezkaritza biztanleriaren araberakoa da (ikusi taula), aldiz, Aldundiak berea du erakundearen %33a, Garapen Iraunkorreko diputatuak ordezkaturik.

Beraz, moratoria eskatzen duten indarrek Partzuergoko ordezkaritzaren %14 daukate soilik segurtatuta. Urola Kostan eta Sasietan balantza haien alde jarriz gero %24  edukiko lukete. Bistan da San Marko eta Aldundia direla klabeak Partzuergoa kontrolatzeko. Hortaz, errauste plantaren aldekoek (EAJ, PSE eta PP) derrigorrez paktatu beharra dute, batzuetan biren artean (Errenterian, Urnietan eta Lasarten EAJ eta PSE nahikoa dira) eta bestetan hiruren artean (Donostian PPren babesa ere behar dute).

Ez du erraza ematen errauskailuaren kontrakoek Hondakinen Partzuergoan agindu ahal izatea. Errausketaren aldeko alderdi nagusiak hasi dira jada posizioak hartzen “proiektu estrategikoen”, “Gipuzkoako aurrerapenaren” eta bestelako argudioen izenean. PSEk eta PPk oso garbi dute, EAJk ez hainbeste: “Nola gobernatu liteke 58 udalerriren oposizioa izango duen koordinazio erakunde bat?” Galdetzen zuen Txema Monterok Onda Vascan egindako elkarrizketan. Beste aldundietan eta hiriburuetan zer negoziatuko ikusteke dago gainera.

Gauzak horrela, Noticias de Gipuzkoak argitu duenez EAJ eta PSEk hauteskundeen aurretik hitzarturik zuten Gipuzkoako proiektu handiei babesa ematea bozketaren emaitzak zer nolakoak izanda ere. Hitzarmen horrekin jarraitzea erabakitzen badute, kontsigna oso zorrotzak igorri beharko dizkiete beren zinegotziei, udal plenoetan inolako sorpresarik egon ez dadin; zenbaki horiekin nahikoa baita “disidentzia” txiki bat euren asmoak pikutara joateko –joan den legealdian Odon Elorzak EBrekin paktatu zuen, San Markoren kon­trolerako giltza emanez–.

Erraustegia “behetik gora” gelditu

Dena den, errauste planta “goitik behera” geraraztea zaila dirudien arren, “behetik gora” gerarazteko aukera inoiz baina handiagoa da. Atez ateko zabor bilketa indarturik atera da egunotan bi arrazoirengatik: Bat, atez atekoa ezarri duten udalerrietan (Usurbilen, Hernanin, Oiartzunen eta Antzuolan) erreferendum modura hartu dira udal hauteskundeak eta aldekoek garaipen itzela lortu dute. Bi, hauteskundeen bezperan EAEko Auzitegi Gorenak ebazpena kaleratu zuen, Hernanik atez ateko sistemarekin jarraitu dezakeela esanez.

Datorren legealdian, Bilduk gehiengo osoa lortu duen herrietan atez ateko zabor bilketa ezartzen badute, Zubietako errauskailuari asko konplikatuko zaizkio kontuak. Errauskailuak 260.000 tona zabor erretzeko gaitasuna izango du, baina Gipuzkoan atez atekoa zabalduz gero ez dirudi horren erdira ere iritsiko denik. Prest egongo al dira hain errentagarritasun gutxiko lantegia martxan jartzeko?

Aldundiak bankuei agindu die, errauskailuaren finantzazioa kolokan jar dezaketen erabakien kontra bozkatuko duela

Joan den legealdian, EAJko Carlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko diputatu zela, Aldundiak konpromiso dokumentu bat igorri zien Zubietako errauskailua finantzatzeko kreditua emango dien bankuei. Aldundiak agindu die, Hondakinen Partzuergoak erabakiren bat hartu nahi badu Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK) banku horiekiko dituen “betebeharrak” ahultzen dituena, kontra bozkatuko duela, hala nola: Partzuergoaren estatutuak aldatzen direnean, GHKrekin duten hitzarmenari eragiten dionean edota finantzazioa estaltzeko gai ez diren tarifak ezarri nahi direnean. GHK Hondakinen Partzuergoaren enpresa publikoa da, errauskailua eraikitzeko sortua. Konpromiso horren arabera Aldundia derrigorturik legoke, bertan agintzen duenak agintzen duela ere, errauskailuaren finantzazioa babestera.

Otsailean sinatu zuen GHK-k Europako Inbertsio Bankuarekin eta beste bi finantza erakunde pribaturekin errauskailua ordaintzeko kreditua. Greenpeacek salatu zuen baldintza oso gogorrak onartu zituela eta kontratuak gipuzkoarrak “hipotekatuko” zituela 21 urtetarako. Era berean, Gipuzkoako hainbat herritako alkateek Markel Olano orduko ahaldun nagusiari adierazi zioten ez zela momentua, hauteskudeen bezperan, horrelako erabakiak hartzeko, Aldundia eta udalak banku horien “eskuetan” uzten zituelako hurrengo legealdietan.


Azkenak
Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


2025-08-18 | Dabid Martinez
Metaren eta adimen artifizialaren kolonialismo digitala

Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak [+]


2025-08-18 | Sustatu
ZelaiHandi, euskarazko testuen korpus handi eta (ia) libre bat

Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.


Denon lepotik barre egin dute beste behin ere Donostiako Piratek

Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia. 


Sozialismorako Mugimenduak Bolivian agintzeari utziko dio 20 urteren ostean, eskuinari lekua utzita

Igandean eginiko presidentetzarako hauteskundeetan berretsi da ezkerreko koalizioaren porrota eta eskuinaren gorakada: PDC Alderdi Kristau Demokratikoko Rodrigo Paz Pereira senatariak eta Jorge Quiroga presidente ohiak (2001-2002) lehiatuko dute presidentetza... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Urkulluk gogorarazi du Txikik eta Otaegik errespetua merezi dutela biktima aitortuak direlako

Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.


2025-08-18 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Eguneraketa berriak daude