Punk-popa, adin eta estiloetan irekia

  • ZAIN ::XXI: Mendeko piratak

    Baga Biga

    iraupena ::40´57´´

    prezioa ::11€

Zain - XXI. Mendeko piratak.
Zain - XXI. Mendeko piratak.
Berrizen eta Durangaldean oro har betidanik izan da musika eszena aberatsa eta bizia, eta orain ere horri eusten diote. Handik datorkigu zain egoteaz gain, lan egin eta Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuen taldea; honako hau da sari horren emaitza, azken bost urteotako fruituak batzen dituena. Euskaraz abestutako punk-pop edota hardcore melodikoan kokatuko nituzke, gitarra riff landu eta bereziak gidatutako kantei jarraituta. Offspring, Millencollin eta Kaliforniako taldeek utzi dute hemen nolabaiteko arrastoa. Hala ere, bada Eskandinaviako punk-rock gitarreroa gogoratzen duen piezarik, baita Alemaniako punka, Oi! zipriztinak edota metala gordetzen duenik ere; baita beraien hastapenetako pieza pausatu eta sakonagoak ere. Hitzak existentzial samarrak, kritikoak eta baikorrak.
Zain
"Gure beldurren isla dira kanta askoren hitzak"

Zer eman dizue Gaztea Maketa Lehiaketa irabazteak?
Erraztasun askorik ez. Promozio handia Euskal Herrian eta baliabide onekin diskoa grabatzeko aukera. Kontzertu gehiago irten dira, baina lana gogor egin behar da.

“Ohartu naiz nagusi egin naizela eta beldurtzen hasia naiz”. Punk-popa ez da ba gazte irauteko formula bat? Zer diozue punk-popa gaztetxoen estiloa dela entzuten duzuenean?
Musikak ematen dizu nahi duzuna izateko edo sentitzeko ahalmena. Hau da dagoen drogarik sanoena. Ez dugu uste 100% punk-pop garenik. Badakigu entzuteko estilo erraza dela, baina adin denetara bideratuta egon daiteke.

Zeren “zain” zaudete? Nora heldu nahi zenukete?
Lokalean aritzea gustatzen zaigu. Musika alorrean ez dugu orain arte inongo helburu handirik izan eta alfer samarrak izan gara. Orain arte stand by egoeran egon gara, “zain”. Orain kontzertu gehiago egiteko asmoa dugu.

“Egizu zuk nahi duzuna” da zuen leloetako bat. Punketik dator edo gizarte honetan biziraun behar izatetik?
Gure kasuan lotuago dago gaur egungo gizartearen egoerarekiko. Gure beldurren isla dira kantu askoren hitzak eta beldurra ematen digu zer punturaino mugatua dagoen gure nortasuna garatzeko ahalmena: besteek pentsatuko dutenari beldurra.

Zer gertatu zen BBK Live jaialdian?
Talde baketsu batek segurtasunekoen jarrera gogor eta justiziarik gabekoa bizi izan zuela. Antolaketa akats batek eraman gintuen erraz saihestu ahal zen egoera batera. Erakutsi zigutena da, ez genuela merezi bertan egotea; BBK Live jaialdian ginela Gaztea saria medio.

“Kanta dezagun guztiok batera mundu hobe baten alde”. Ez al da jarrera hippyegia?
Bai, guztiz. Baina uste dugu, gazteek “idealismo” puntu hori izan behar dutela, munduaren norabidea aldatu ahal dela. Zeinek proposatuko ditu ideia berriak, hasi baino lehen amore ematen badugu?
 


Azkenak
Cotatuero mendateko eskaladarako iltzeak moztu dituzte, bukardoa eta basoilarra naturara itzultzea aldarrikatzeko

Ekintzaren erantzukizuna zazpi mendizalez eta ekologistez osatutako talde batek hartu du, Jesús Vallés aktibista ezaguna tartean. Ordesako Parke Nazionala (Aragoi) "abentura parke bat" bihurtu dela salatu du taldeak, eta "parkearen turistifikazioak eta... [+]


Aroztegiako auzipetuen aldeko kanpaldia Baztanen
“Ezin dugu onartu desobedientzia zibila egiteagatik talde kriminal antolatu bateko kide izatea leporatzea”

Aroztegiako hirigintza proiektuaren lanak eteteagatik Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Auzipetuei elkartasuna adierazi eta beren absoluzioa eskatzeko kanpaldia hasi zuten igandean Elizondoko plazan, larunbatera arte. Aroztegiko Elkartasun... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Etxarri II gaztetxea hustean gizon batek barrabila galtzea “ertzainen baten jokabide desegokiaren” ondorio izan daitekeela onartu du Zupiriak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.


Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladek jasan duten kriminalizazioa eta errepresio poliziala salatu dute

Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]


Israel Eurovisionetik kanpo uzteko eskatu dute dozenaka artistak

Europako Irrati-telebisten Batasunari zuzendua da artisten maiatzaren 6ko agiria. Eurovisionen parte hartu izan duten 72 artistak ohartarazi dute Eurovisionek "ezin duela gizateriaren aurkako krimenak estaltzeko balio ukan".    


2025-05-08 | Gedar
Ostiralean mobilizatzera deitu dute, Bilbon izan den azken eraso polizial arrazista salatzeko

Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


“Indarkeriarik gabeko gorputz eta lurraldeen alde”, VI. Emakumeen* Mundu Martxa

Maiatzaren 10ean egingo dute: Bardean hasi eta Donostiako manifestazioraino. Lurraren defentsa, migrazio politikak eta indarkeria matxista izango ditu ardatz.


2025-05-07 | Elhuyar
Biodibertsitate iluna neurtuta, giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela ikusi dute

Giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela eta ehunka kilometrotara ere irits daitekeela ondorioztatu dute biodibertsitatea neurtzeko ohikoa ez den metodo bat erabiliz. Biodibertsitate iluna neurtu dute: leku jakin batean bizi daitezkeen baina bizi ez diren espezieen... [+]


Pakistanek “gerra ekintzak” egitea aurpegiratu dio Indiari, bi aldeetako erasoen ostean

Tentsioa goraka ari da bi herrialdeen artean, Pakistango talde armatu batek 26 zibil hil zituenetik apirilean. Indiak bederatzi guneri egin die eraso eta beste horrenbeste hildakorekin erantzun du.


2025-05-07
Carme Puig Antich. Lekukoaren zuzia
“Saiatzen zara hau eta hura egiten, baina hortxe da beti Salvadorren heriotzaren zauria”

Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]


Eguneraketa berriak daude