Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bagenekien tsunami hitza Japoniatik zetorrela, oraingo berri txarren antzera. Fukuyama sumendi elurtuaren irudia ere txikitatik ezagutu genuen. Aldiz, aste hauetan gure begietara datozen irudi krudelak izen berri batekin loturik datoz: Fukushima. Eta burura datorkigu arma nuklearraren lehen erabilpenaren lekua, Hiroshima hain zuzen. Truman presidente demokrataren aginduz hiri honi egokitu zitzaion eraso nuklearra. Eta ezin dugu ahaztu, japoniarrek are gutxiago, fisio nuklearraren lehenengo intentzioa jendea modu masiboan hiltzea izan zela. Geroxeago “bakerako atomoak” asmatu zituzten, baina zapuzketa ederra hartu zuten sobietarrek fisio nuklearraren teknologiaren domeinua iragarri zutenean.

Txernobyl. 25 urte dira (apirilaren 26an) Ukrainiako zentral nuklear horretan inoiz izandako istripu nuklear larriena gertatu zela. Nola ahaztu bertan bizitza eman zuten 6.000 langileak, ihes erradioaktibo hiltzailearen gainean harea, porlana eta bestelako materialak jaurtiki zituztenak, iodo eta zesioaren isuriak gelditu arte. Inork ez du ukatzen giza-errakuntza sakona izan zela, baina mendebaldeko analistentzat sistema sozialista burokratikoan soilik gerta zitekeen horrelakorik. Eta Windscale (1957), Harrisburg (1979) edo Tokai Mura (2000) ere Gorbatxoven lagunen akatsengatik gertatu al ziren? Txernobyleko gertakizun larriek eragin zuzena izan zuten Sobietar Batasunaren gainbehera politikoan, nire aburuz.

Garoña. Kasualitatea dirudi, baina Fukushimako erreaktore bat Garoñan dagoenaren berdina da, General Electric enpresak egindakoa eta urte berean, 1971n martxan jarritakoa. Hondatu zen lehenengoa, baita jarraian jarritako besteak ere. Galdera asko dugu erantzun gabe, baina jasotako kolpea, munduko ekonomia eta teknologian bigarren edo hirugarren postua duen herrialdean, irakasgai ahaztu ezina izango dugu. Fukushimako kutsadura erradioaktiboa gugandik urrun dabil baina jakin badakigu eztabaida eta politika energetikoak hemendik aurrera Fukushiman dutela gainditzeko asignatura bat. Black out –itzalketa– gertatu da, lurrikara eta tsunamiaren atzetik, ustekabekoa eta benetakoa, oso. Energia nuklearraren aldekoen kalkuluetan kabitzen ez zena gertatu da. Horregatik Euskal Herriaren ondoko zentralak 40 urte bete dituenean berriz diogu: Garoña itxi orain!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fukushimako istripua
Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


Fukushimako ur erradioaktiboa itsasora jaurtitzen hasiko da Japonia, arrantzaleen eta ekologisten protesta artean

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren txosten batek oniritzia eman dio Japoniari, 2011ko hondamenditik Fukushimako zentral nuklearra hozteko erabilitako ur kutsatua itsasoan zabal dezan. Duela bi urte iragarri zuen 1,25 milioi tona ur baino gehiago itsasora botatzeko plana... [+]


2021-04-13 | ARGIA
Fukushimako ur kutsatua itsasora botatzea onartu du Japoniako Gobernuak

Apirilaren 13an Japoniako Gobernuak erabaki du Itsaso Barera isuriko duela 2011n Fukushiman istripua izan zuen zentral nuklearrean pilatutako ur erradiaktiboa. Bi urte iraungo du operazio honek. Egun kutsatuak diren eta itsasora isuriko diren 1,25 milioi tona ur hauek... [+]


“Erradionegazionismoa” ala erresilientzia: Fukushima bizigarri bihurtzeko taktikak

Duela hamar urte gertatu zen ezbeharra, Japoniako Fukushimako Daiichi zentral nuklearrean istripua, 2011ko martxoaren 11ko tsunamiak eragindakoa. 1986ko Txernobylgo istripua eta gero, larritasun hein berekoa errepikatu zen 25 urte berantago. Hamarkada pasa da, eta dirudienez... [+]


2021-03-11 | ARGIA
Fukushima 2011-2021: Japoniako herri mugimenduek zabaldu nahi dituzten 10 ikasgai nagusiak

Martxoaren 11 honetan betetzen dira 10 urte justu Fukushimako Daiichi zentral atomikoaren lau erreaktoreak matxuratu zirenetik, lehenik lurrikarak eta ondoren maremotoak astinduta. Istripu hartatik eta geroztik –eta urte luzeetarako– laga dituen ondorioetatik... [+]


2020-10-16 | Axier Lopez
Fukushiman kutsatutako milioi bat tona ur itsasora botako du Japoniako Gobernuak

Japoniako Gobernuak Fukushima Daiichi zentral nuklearretik milioi bat tona ur kutsatu askatzea erabaki duela jakitera eman dute. 2011n istripua gertatu zenetik kutsatutako ura biltegietan jasotzen aritu dira eta arazo larri bilakatu da.


Fukushimako ur kutsatua Ozeano Barean isuri nahi du Japoniako Gobernuak 2022tik aurrera

Ura metatzen ari da erreaktoreetan 2011ko hondamendiaz geroztik, eta lekurik gabe geratzen ari direla esan du Japoniako Ingurumen ministroak.


Fukushimako haurrek ere badute ‘Ingurumen Gunea’, kutsadura zein polita den ikasteko

Ingurumenaren Sormen Gunea deitzen da eta bertan Fukushima probintziako haurrek ikasten dute nola bizi den gizakia irradiazioen artean betidanik. Antzeko erakusketa gehiago badira, eskualdeko bezala Japoniako gobernuek antolatuak. Diote agintariek fukushimatarrek desdramatizatu... [+]


2019-03-11 | ARGIA
Fukushimako hondamendiaren 8. urteurrena: TEPCOk erreaktoreen irudi berriak erakutsi ditu (bideoak)

Martxoaren 11n betetzen dira zortzi urte Japoniako Fukushiman gertatu zenetik historiako istripu nuklearrik larrienetakoa. Iaz, 2018an, eskaini bazituen lau erreaktoreetatik matxuratuena omen dagoen bigarrenaren lehen irudiak, aurten robota bertan sartzea lortuta berriak eskaini... [+]


Eguneraketa berriak daude