ADNan izandako galerak,gure eboluzioan gakoa

eboluzioa
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gizakiaren eboluzioa nolakoa izan den jakiteko, gehienetan antzeko espezieekin konparazioa egiten da. Stanford Unibertsitateko (AEB) Gill Bejerako eta David Kingsley ikerlariek martxoaren 11n Nature aldizkarian argitara emandako artikuluan, gizakiaren eta tximino handien artean dauden desberdintasun batzuen zergatia azaldu dute. Hain zuzen ere, bi ezaugarri aztertu zituzten: batetik, gizakiaren zakilean keratinazko ileak desagertu izana eta egun den gorpuzki leuna bilakatzea, eta bestetik, garuna askoz ere handiago bihurtzea.

Ugaztun askoren zakiletan biboteko ileen antzekoak topa daitezke;  horien helburua omen da emearekin hobeto akoplatzea eta aurretik beste ar batek utzitako esperma garbitu ahal izatea. Gizakiarengan monogamiarako joera indartu ahala, ADNzko hainbat sekuentzia ezabatu eta ondorioz zakil leuna sortu da. ADNzko sekuentziak galtzeak beste ondorio bat izan omen zuen: neuronen sarea handitzea eta beraz garuna  ere bai.

Ikerlariek, esandakoa frogatzeko, saguengan egin dituzte galdutako sekuentzia genetikoen testak. Baina honelakoetan beti galdera bat geratzen da airean: emeengan ez al da sekuentzia genetikoaren galerarik izan? Eta baiezkoan, ez al du inork ikertu zein izan den galera horren ondorioa? Batzuetan, badirudi gure espezieaz ari garenean beti arrez ari garela, emeak existituko ez balira bezala.


ASTEKARIA
2011ko martxoaren 27a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.