"Leku askea izan da gaztetxea betidanik, aukerak eman dituena"


2013ko maiatzaren 07an

Noiz bururatu zitzaizuen halako bilduma egitea?

Joan den urtean hasi ginen Gaztetxearen 25. urtemuga antolatzeko ideiekin. Horien artean DVDa, liburua eta honako CD bikoitza prestatzen hasi ginen. Hasiera batean Gaztetxean jo zuten taldeak sartzea pentsatu genuen, baina azkenean Goierriko talde guztiak gonbidatzea erabaki genuen eta 45 taldek baiezkoa eman dute. Batzuk argitaragabeko kantak dira, beste batzuk ez; batzuenak guk geuk grabatu ditugu eta beste batzuek euren kabuz egin dute.

Argi zenuten Laket taldeak egin behar zuela urteurrenaren kanta? Nolako kanta nahi zenuten, mezua erraz helarazteko moduko abesti parte-hartzailea?

Hasieran ez genuen abesti konkretu baten beharrik ikusten, azken finean parte hartu duten talde guztiekin lortu baitugu mezua zabaltzea. Gerora, Laketengana jo genuen abestia egingo ote zuten galdetuz, baina ez genien ezer zehatza eskatu. Eta honako hau egin dute Goierrin oso ezaguna den Mulambo batukadaren eta Pirritx eta Porrotxen kolaborazioarekin.

Asko izan dira 25 urtetan Ordiziako Gaztetxetik pasa diren musika taldeak, ezta?

Bai, musikarentzat leku askea izan da Gaztetxea betidanik, aukerak eman dituena, kontzertuak kalean antolatu dituena, frontoietan, tabernatan, txosnatan… Baina 25 urteotan musika taldeez gain, beste pertsona asko ere pasatu dira Gaztetxetik asanbladaz asanblada eta 25 urte bidea egiten! leloa Gaztetxearekin era batera edo bestera harremana izan dutenei zuzendua dago.

Gaztetxe eta gazte asanbladek gorabehera asko izaten dituzte. Zein da gaur egungo egoera? Sasoitsu dago OGA?

Zikloak daudela egia da, baina orokorrean Gaztetxean ibili diren gehienek, bertan edukitako esperientzia betiko dela diote. Adin ezberdinen arteko harremanak zaindu beharrekoak dira, eta orain ilusioa badugula esan beharra dago.


Azkenak
'Lurrez estali', laborarien errealitatea oholtzara eramango duen Axut! kolektiboaren obra berria

Izurako Latsaga zalditokian egingo dituzte emanaldi guztiak, hamar saio, maiatzaren 31tik ekainaren 16a bitartean. Ximun Fuchsek idatzitako obrak "ikuspegi integratzaile eta kolaboratiboa" du oinarrian, landa eremuko lurraldearen lekukotasunak bildu eta "tokiko... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


Euskara lehenestea eskatu diote Jaurlaritzari eta EITBri Gasteizko kaleetan

Ehunka herritarrek hartu dute parte Aldatu Gidoiak deitutako manifestazioarekin, larunbat arratsaldean. Kulturan eta ikus-entzunezkoetan euskararen aldeko politikak eta bitartekoak exijitu dituzte. Kulturako eta euskalgintza hainbat kidek hartu dute hitza amaierako ekitaldian.


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
"Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak"

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]


Eguneraketa berriak daude