EPPK eta Gernikako Ituna elkarri keinuka

Euskal Preso Politikoen aldeko ekitaldi bat
Euskal Preso Politikoen aldeko ekitaldi batGari Garaialde / Argazki Press

Espainiako fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak aste honen bukaeran edo hurrengoaren hasieran jarriko dituzte Sortu legeztatzearen aurkako helegiteak Auzitegi Gorenean. Eta orduan hasiko dira eztabaida juridiko-politikoan Goreneko 61. Salako epaileak. Legeei buruz ari diren neurrian argudio juridikoak ere erabiliko dituzte, zalantza barik, baina inozoenak ere badaki funtsean erabaki politikoa dagoela atzean. Funtsean, dagoeneko ezagun da ezker abertzalea berandu baino lehen legezkoa izango dela –hala diotenen itogin ofiziala  etengabea da– eta orain kontua da ea noiz komeni den urrats hori gauzatzea.

Gorenak juridikoki oso gaitza izango du Sortu legez kanpo uztea, nagusiki biolentzia arbuiatzeaz gain, ETAren biolentzia ere espreski aipatzen delako. Hor ez dago heldu lekurik, legearen interpretazioa  –batzuk nahi duten bezala– iraganaren gaitzespenera eramaten ez bada bederen. ETAren aginduetara aritzea ere erabili daiteke, baina ez da oso sinesgarria erakunde armatuak beste eragile baten bidez bere jarduna arbuiatzea.

Sortu lehenago legez kanpo utzitako beste erakunderen batekiko jarraipena den edo ez izango bide da auziaren iltzea. Segurtasun indarren bidez horretan saiatuko da fiskaltza, baina orain arte publikora agertutako frogak baino sendoagoak  beharko ditu barregarri ez geratzeko. Are gehiago Egunkaria auzian eta Udalbiltzarenean segurtasun indarren “froga perizialek”  Auzitegi Nazionalaren halako egurra jaso ondoren.

Baina non dago iraganarekiko apurketaren marra, berau ikusi gura ez duenarentzat, kontuan hartuta Sortu legez kanpoko ezker abertzalearen adierazpen gaurkotua dela? Finantzazioari, Euskaldunako ekitaldian izandako pertsonei, laguntzaileei, ikurrei… zeri egingo ote diote jaramon epaileek? Denak adierazten du argudio juridikoekin oso gaitza izango dela Gorenak Sortu legez kanpo uztea, eta hala balitz, sinestezina litzateke Auzitegi Konstituzionalak hori baieztatzea.

Denbora laburrean ikusi ahal izango dugu, Auzitegi Goreneko lehendakari Carlos Dívarrek adierazi duen moduan, Sorturen egoera hauteskundeen aurretik erabakiko baita. Kontua da apirilaren 18an ixten dela zerrendak aurkezteko epea eta, Sortu hauteskundeetan egoteko aukera bermatu nahi bada, ordurako legezkoa den edo ez erabaki beharko dela.
                                                         
ETA-K  berak azken agirian airean utzitako zenbait kontu argitzea lagungarria litzateke, zalantza barik. Hainbat eratara egin daiteke hori, baina nahikoa litzateke argi adieraztea bat datorrela ezker abertzale zibila egiten ari den bidearekin. Fase honetan bere desagerpena iragartzea baita espero ezin dena. Euskaldunako otsailaren 7ko ekitaldiaren ondoren, gainera, urak bere onera etorri behar dira ezker abertzale osoan; han esan eta irudikatu zirenak apurka liseritzekoak dira. Hau lortzen denean, ez da baztertzekoa ezker abertzaleak beste eskaeraren bat egitea ETAri. Ezker abertzaleko zuzendaritzak badaki klase politiko osoa barneratzen ari dela honek ez duela atzera bueltarik, baina badaki baita ere ETAri norabide horretan egindako eskaera batek bere irudia are eta gehiago sendotuko lukeela, bai herritarren aurrean eta baita Sorturi buruz erabaki behar duten epaileen aurrean ere.

Ezker abertzaleko barne sendotasunaren norabidean, halaber, garrantzitsuak izango dira presoen munduan ematen diren urratsak. Biziki lagungarria litzateke EPPK-ko ordezkaritza bat Gernikako Ituneko sinatzaileekin bildu ahal izatea, kontaktu horien bidez EPPK-k itunarekin bat egitea lor daitekeelako. Bake prozesua eta ezker abertzalearen kohesioari begira urrats oso garrantzitsua litzateke hori. Presoen kolektiboak dagoeneko iragarri du “pozik, besoak zabalik eta bidea elkarrekin egiteko prest dagoela”. Ez da hurbilpen txikia. Espainiako Gobernuak, halaber, berriz ere keinu egoki bat egiteko aukera izango luke. Baina orain arteko PSOEren Gobernuaren jarrera ikusita, denak adierazten du ez dela halako urratsik emango Sortu legeztatu arte eta seguruenik ezta hauteskundeen ostera arte, horrek PPren erasoa areagotzea ekarriko bailuke. Ekimen zehatz ugari airean dira oraindik, baina norabidea da garrantzitsuena, eta alde horretatik, denborak aurrera egin ahala Prozesu Demokratikoa gero eta indartsuago ikusten da.
 


ASTEKARIA
2011ko martxoaren 06a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: EPPK
2023-04-17 | ARGIA
EPPK-k berretsi du "denen sufrimendua" amaitzeko urratsak emateko prest dagoela

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.


2020-07-03 | ARGIA
Marixol Iparragirreren askatasuna aldarrikatu dute bere aurkako epaiketaren aurrean

Uztailaren 8an eta 9an egingo da espainieratu zutenetik izango duen lehenbiziko epaiketa. Marixol Askatu ekimenak Iparragirreren askatasuna aldarrikatu du, egungo ziklo politikoan “epaiketa oro soberan” dagoela esanez.


2020-05-30 | ARGIA
EPPK: "Patxi Ruizen muturreko erabakiaren aurrean sektore jakin batek izan duen jokabidea oso larria da"

"Aipatu sektore horrek, EPPKko kide, EH Bildu, Etxerat, Sare eta Sorturi erasotzeko baliatu nahi izan du egoera hau guztia, Patxiren egoera konpontzeko ezer ez egitea egotziz eta, areago dena, egoera orokorraren errua ere leporatuz", dio Euskal Preso Politikoen... [+]


2019-07-08 | Hala Bedi
Jose Angel Ochoa de Eribe baldintzapean aske geratu da

Urkabustaizko bizilagunak gaixotasun larria du.


2019-04-17 | ARGIA
EPPK-k "beharrezkoak diren ekarpenak" egiten segituko duela berretsi du

EPPK-k  agiri berria plazaratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunean. Egoera “gordina” dela adierazi du, baina ez duela “atzera” eginen erran du ere.


Eguneraketa berriak daude