"Disko honekin borobiltasuna nahi genuen, geruza ezberdinak, gozotasuna"


2013ko maiatzaren 07an

Anarko, Sucio Sistema, Pilt, Zer Bizio! eta beste talde asko daude zuen curriculumetan. Zerk batu zintuzten proiektu honetan?


Pinkyk eta Podrik Anarkon bat egin zuten eta berau desagertu zenean, aspaldi idatzita zeuzkaten kantak jotzeko proiektu bat sortzea erabaki zuten. Berehala Javi batu zen eta martxan jarri zen guztia.

“Rat-Zinger hil nahi dut gurutzadetako sarraskiengatik, kanpaikaden hotsagatik”. Hitzek amorru handia dute, baina baita umore beltza ere…


Maitasun kanta gehiegi dago. Guztiok bat egin genuen zerbait zuzena egiteko asmoan, eta biolentzia mental eta umore beltz handia dugu. Gauzak esateko oso modu aproposa da; eta era naturalean irteten zaigu.

Gaur egungo talde gutxik erakusten dute halako kaleko izaera… Horren adibide da, besteak beste, Quemando Ruedas bertsioneatzea.


Dagoeneko ez gara gaztetxoak eta kalean hazitakoak gara; hitzetan antzematen da hori. Quemando Ruedas taldeari dagokionez, guretzat Euskal Herrian izan den talde onenetarikoa da eta ez da inoiz nahikoa errebindikatu.

Punk-rock gitarreroa eta Motörhead ildoa oso presente daude zuen musikan. Ez duzue saihesbiderik hartu nahi, bide zuzena baizik?


Saihestezina da musika eraginak izatea, baina gustatzen zaiguna egiten dugu, besterik barik. Hala ere, rock-and-roll makarraz hitz egiten badugu, Motör aipatu beharra dago.

Ez duzue jainkoan sinisten, ez duzue idolorik rockean eta ez zarete gizakiaz fio. Zertan sinisten duzue?


Norbera nor den jakin eta onartzean bakarrik sinisten dugu.

Ez da ohikoa Fermin Muguruzak gaur egun Euskal Herriko taldeekin kolaboratzea. Zergatik aukeratu zenuten bera?


Fermin batez ere lagun handia da. Anarkok The Clashen omenezko kanta egiterakoan ere bere laguntza izan genuen. Fermin makina bat da eta oso pozik gaude laguntzeko denbora tartea hartu ahal izan duelako.


Azkenak
'Lurrez estali', laborarien errealitatea oholtzara eramango duen Axut! kolektiboaren obra berria

Izurako Latsaga zalditokian egingo dituzte emanaldi guztiak, hamar saio, maiatzaren 31tik ekainaren 16a bitartean. Ximun Fuchsek idatzitako obrak "ikuspegi integratzaile eta kolaboratiboa" du oinarrian, landa eremuko lurraldearen lekukotasunak bildu eta "tokiko... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


Euskara lehenestea eskatu diote Jaurlaritzari eta EITBri Gasteizko kaleetan

Ehunka herritarrek hartu dute parte Aldatu Gidoiak deitutako manifestazioarekin, larunbat arratsaldean. Kulturan eta ikus-entzunezkoetan euskararen aldeko politikak eta bitartekoak exijitu dituzte. Kulturako eta euskalgintza hainbat kidek hartu dute hitza amaierako ekitaldian.


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
"Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak"

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]


Eguneraketa berriak daude