I Bertsolarien zoritxarreko ahotsa galtzea Loak sendatu ezingo duen zure itzaltzea. Zauden tokian nahi nuke lore sorta hau hartzea atrebentzia ez bada zuri sei bertso jartzea. |
II Txirrita zaharra piztu zenuen gure gozagarri zure ahotsa, sentimendua ta magia jarri. Etxahun, Bilintx, Xenpelar… gure garaira ekarri… Enbor beretik sortuko ziren adasken euskarri. |
|
III Gero habanera hartu genizun lotsa gutxirekin bertso momentu solemneenak jantziaz berekin. Haizea dator… ta dabil zure soken dantzarekin gaurko bertsoak zor galanta du Xabier zurekin. |
IV Xalbador ere ez da egongo zurekin ahaztuta. Orain zerorri oroitzapen den geroan ezkuta. Itsasontzia badoa olatueri musuka ongi-etorria zeinek egina izango duzu-ta. |
|
V Poesia ta pentsamendua, kantua zutabe langile baten semea eta bertsoaren labe. Utzi diguzunaren ta daramazunaren jabe … seguruenik merezitako aitortzarik gabe. |
VI Agur Xabier ez zaitut gehio endredatzerik nahi eskerrik asko, segi kantari eta guk ere bai. Zugan beti izango da izarren hautsa bizigai izotz ondoko egunsentia izango duzu zai. |
Xabier Leteren heriotzaren 10. urtemugan sortzailearen mundu artistikoa eta intimoa ezagutzeko aukera ematen digu dokumentalak.
Letek sortutako kanta esanguratsuak artista batzuen ahotan entzungo dira: Eñaut Elorrieta, Inar Sastre, Joxan Goikoetxea, Arantxa Irazusta,... [+]
Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa, horixe dugu Alexander Gurrutxaga (Zarautz, 1988) EHUko Hezkuntza Fakultateko irakaslearen doktore tesia. Aurten irakurria du, udaberriko konfinamenduaren bezpera egunetan, poetaren heriotzaren hamargarren... [+]
Fermin Erbiti kazetariak Xabier Leteri buruzko irratsaio monografikoa egin du Euskalerria irratian. Olerkigile eta kantaria hil zela hamar urte beteko dira ostiralean.
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, Gipuzkoako Foru Aldundiak Xabier Lete gogoan izenburupean antola zuen kantaldia. Pier Paul Berzaitz, Antton Valverde, Arantxa Irazusta, Mikel Markez eta Pako Aristi aritu ziren kantari eta errezitatzaile lanetan, eta... [+]
[2012.10.26] Euskal Idazleen Elkarteak, 2012ko Galeuscaren haritik, antolaturiko ekitaldia.
Testuak: Luigi Anselmi, Bernardo Atxaga, Jon Gerediaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia, Joseba Sarrionandia
Irakurleak: Xosé Estévez, Jose Angel... [+]
Xabier Letek "Egunsentiaren esku izoztuak" liburuko poemen irakurketa, Koldo Mitxelena Kulturunean 2009ko otsailaren 5ean egindakoa.
2012ko martxoaren 30ean egin zen Donostiako Koldo Mitxelena aretoan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako sariketa honen lehenengo saria Karlos Linazasoro tolosarrak irabazi zuen, Ezer gehiago behar gabe lanagatik. Epaimahaia Igor Estankonak, Joserra Garziak, Tere... [+]
Xabier Leteren omenez Euskal Herri osoan egiten ari diren "Sortuko dira besteak" emanaldiari buruz Gipuzkoa Kulturak egindako erreportaje zabala. Bertan Arrasaten egindako kontzertueko irudiak eta musikarekin batera (bertan Petti, Eñaut Elorrieta, Alex... [+]
Xabier Letek 1999ko irailean Errenterian (Gipuzkoa) eskaini zuen azken kontzertua CD bikoitzean jarriko du abenduaren 4an salgai A&M Kultur Promotorak: Xabier Lete zuzenean. Hogeita bat kantu bildu dituzte orotara, horietatik hamaika sekula grabatu eta diskoan jaso gabeak... [+]
Urnietan (Gipuzkoa) jaio zen Lurdes Iriondo, eta bertan bizi izan zen urte askoan Xabier Leterekin. Urriaren 11n haien omenezko kantaldia egingo dute hango kiroldegian, Xabier Lete gogoan biraren baitan. Eñaut Elorrietak (Ken Zazpi), Pier Paul Berzaitzek, Arantza... [+]