Darwinen pentsamendua eta eboluzioa ikasteko sarrera modura ulertu behar da Francisco J. Ayalaren Darwin eta diseinu inteligentea liburua. Biologoa da egilea, eta American Association for the Advancement of Science erakundeko lehendakari izan zen. Lanak mutazioari eta hautespen naturalari buruzko azalpen sakonak eskaintzen ditu, erregistro fosila eta biologia molekularra aztertzen ditu eta giza-eboluzioaren nondik norakoak azaltzen. Baina ez dio eztabaidari muzin egiten: kreazionismoaren iruzurra salatzen du, zientziaren esparruan sartzen delako behar beza-lako metodorik gabe; eta, era berean, zientziak mugak dituela aitor- tzen du.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...