Izenak eta hitzak nondik nora sortzen diren eta daramatzagun, beti iruditu zait gai deigarria.
Adibidez, pertsona izenen kasuan, Hegoaldean, nola erabaki behar izaten duen Euskaltzaindiak Joar bat edo Amets bat neska ala mutila (soilik!) izango den. Hitzen kasuan berriz, azkenaldian gehienak gailu teknologikoen bidez heltzen zaizkigu; izan DVD, Airbag, Ipod edo Software bezalakoak; baita “dei galduak” eurak ere, egungo zentzu ezagunean segapotoek (!) ekarri dizkigutenak. Baina ederragoak dira, nabarmen, Andu Lertxundiri “lurmendu” hitzaz edo “ojalietan egon” esamoldeaz irakurriak; edo, berrikiago, Piter Ansorenak “txutxupe” hitzaz azaldutakoak.
Bada, nago gure txikia hitz batez erditu berri ote den, hiru urte besterik ez dituela. Txoko honetan uzten dizuet opari: hitza “kilokotxo” da eta “maite zaitut eta maita nazazu” esan nahi du aldi berean; elkarrenganako maitasun aldarri galanta. Berez Porrotxen “baina nik mimotxoak behar ditut, Pirritx!” leunaren parekoa, baina laburretik. Hitz itzela. Kilokotxo.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...