Zientzialarien ustez klima aldaketa hondamendirainokoa gerta ez dadin atmosferako karbonoa milioiko 350 zati izatera mugatu behar da. AEBei dagokionez, horrek ekarriko luke karbono isuriak %80 murriztea 2050rako. Eta nola erdietsi gaurko karbonoaren %20 baizik ez isurtzea antzinako baserrietako bizimodura itzuli gabe?
Horri erantzuteko sortu ziren karbonoa isurtzeko baimenak eta hauen salerosketa. Teorian estatuek urtetik urtera kutsadura kopuru txikiagoak baimendu behar dituzte. Energia kontsumoan eraginkorra izatea lortu duenak bere baimenak saldu ahal izango dizkio kutsatzen jarraitu beharra daukanari, eta honek ordainetan pagatu beharreko diruak balio beharko luke enpresa energiatan efizienteagoak sendotzeko.
Ideia horren bertsio bat Europan martxan jarrita dago dagoenekoz, baina asko dira frakasoa baizik eman ez dutela diotenak. Tartean, Cap and Trade sistema beste testuinguru batean duela 50 urte asmatu zuten John Dales eta Thomas Crocker zientzialariak.
Deabrua detaileetan ezkutatzen omen da, hizki ttipien artean. Sistema honen lehen deabrua Freee permits deitzen da, dohaineko baimenak. Askok deitzen diete Cap and Giveaway, oparizko kuota. Europan, gaurko sistemak horiek dauzkala medio, urteotan behera egiteko partez karbono isuriek gora egin dute... eta korporazio handiek sakelak bete dituzte. Leonarden ustez, oso bestela enplegatu behar ziren herritarren dirutza horiek: energia iturri berdeetan oinarritutako ekonomia garatzen, herritarrei laguntzen erregaien prezio altuagoak pagatzen trantsiziozko urteotan eta klimaren aldaketagatik herrialde txiroek jasaten dituzten ondorioak goxatzen.
Bigarren deabrua konpentsazio deitua da. Enpresa batek karbono isuria gutxitzen badu, “soberan” duen baimena saldu diezaioke gehiago kutsatu nahi edo behar duen beste bati. Arazoa da eguneroko martxan oso zaila dela salerosketa hori kontrolatzea. Hori bai, salerosketa horretan egiazko dirua mugitzen da, asko gainera, baina ez da hain garbi zenbat karbono mugitzen den. Bestalde, zer da konpentsazio edo ordaina eta zer ez?
Hona adibide bat, Indonesian gertatua eta ingurumenaren aldeko militanteen artean zalaparta handia eragin zuena. Sinar Mas korporazioak Indonesiako oihan berezkoak eraitsi zituen, sekulako kalte ekologiko eta kulturazkoak eraginez. Handik lasterrera, suntsitutako zelai zabalotan oliotarako palmondoak landatu zituen. Zertan zetzan negozioa? Beste enpresa batekin kutsadura eskubideen trukean irabazitakoa.
Ez al da egiazko soluziorik? Climate Justicek honakoak aipatzen ditu: erregai fosilak lurpean uztea, herritarrek kontrola dezatela gehiegizko produkzioa, elikaduraren ekoizpena berriro lekuan finkatzea, gehiegizko kontsumoa murriztea herrialde aberatsetan, herrialde txiroekiko zor ekologiko eta klimazkoa aitortzea... Baina honetan sartzen da hirugarren deabrua, Annie Leonardentzat: jendearen oharkabetzea da. Despistea. “Cap and Trade bezalakoekin herritarrek uste dute dena ondo pasako dela eta haiek aski dutela kotxearen erabiltzea mugatzea edo bonbillak aldatzea eta gainerakoa agintariek konponduko dutela. (...) Isurien salerosketaren helburu nagusia da jarrai dezala business as usual delakoak, betiko moduko negozioak”.
Lerrook gidoitzat hartu eta The Story of Cap & Trade bideoa ikusten duenari ez zaio damutuko.
Informazio gehiago:Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]
Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]