Aitita-amamak hizketan eskolako umeentzat

  • Zuztarretatik ahora proiektuak Nerbioi-Ibaizabaleko (Bizkaia) euskararen eta ahozko kulturaren tradiziozko transmisioa sustatzea du helburu. Labayru Ikastegiak prestatu du material didaktikoa, 0-12 urteko haurrentzat.
Zuztarretik ahora proiektuan parte hartu dutenetako batzuk ezkerretik eskuinera: Fredi Paia, Janire Enzunza, Miren Ibarluzea eta Eneko Zuloaga.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ahozkotasuna Haur eta Lehen Hezkuntzarekin oso loturik dagoen arren, askotan ikasgelan ahozko baliabideak lantzen dira kontuan hartu gabe ahozkotasunak tradizioz izan duen funtzioa, hau da, ondare jakin baten transmisioa ziurtatzea. Horrela, haurrek abestiak CD aseptiko batean entzun, testuingururik gabeko esaldi anonimoak errepikatu eta inoiz ikusi gabeko lekuetako irudiak kasuan kasuko kontzeptuekin identifikatu ohi dituzte. Aldiz, tokian tokiko euskara eta ahozko herri-jakituria ikasgelako ahozkotasuna jorratzearekin batera bilduz, haurrak hurbilago lortuko ditu bere burua kokatzeko erreferentziak, eta abiaburu horri helduta, erosoago iritsiko da ikasgelan eskatzen zaion hizkuntz baliabideen identifikatze nahiz erabileraren bide zuzenenera.

Helburu hori gauzatu eta eskuraturiko emaitzak gizarteratzeko asmoarekin, J. M. Barandiaranen galdetegia eskuan hartuta, ama-hizkuntza bertako hizkera duten 77 berriemaile adineko elkarrizketatu ondoren, Labayruko Herri Ondarea lantaldeak Nerbioi-Ibaizabaleko zortzi udalek sustatutako proiektuan (Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko eta Ugao) irakasle zein gurasoentzako material didaktiko eta pedagogikoz bete-beterik den Zuztarretatik ahora DVDa sortu du. Ondare etnografikoa (bizimodua, urte-sasoietako ohiturak, eta abar), ondare lexikala (esaera zaharrak, berbak, adibidez) eta ondare etnolinguistikoa (ipuinak eta bertsoak) batu dira. Lantaldea bera ari da hainbat aurkezpen egiten herri bakoitzeko ikastetxeetan materiala ezagutarazteko, eta eskualdeko udalak dohainik ari dira eskolei banatzen.

DVDak 0-3 (gurasoei zuzendua gehienbat), 3-6, 6-8, 8-10 eta 10-12 urte bitarteko atalen bidezko egitura du, eta material berri hori guztia irakaslearen programazioan arazorik gabe txertatu ahal izateko, Labayruko egileek hertsiki egokitu dute Haur eta Lehen Hezkuntzako Curriculumera. Sortutako atal bakoitzaren barnean adin-taldeen eskakizun berezien araberako gaiak, ariketak, abestiak, bideoak, entzutezko ulermenerako fitxategiak, fitxa didaktikoak, esakuneak, irudiak, eskulanak, denbora-pasak, hiztegiak eta antzeko hamaika baliabide aurkituko dira, den-denak inprimatzeko bertsioan ere badakartza diskoak. Ahozkotasunaren didaktikan aditua den P. Bronckart irakasleak proposatutako ereduen aplikazioa egin nahi izan da lan honetan.

Galdakaoko zaldien soinuak ikasgelan

Ahozko erreferentziak gertukoak diren moduan, gainerako erreferentziak ere gertukoak dira. Adibidez, historiaren aro nagusiak ikasten direnean, Erdi Aroko Basauriko aztarnei buruzko entzungaiak, ikusgaiak eta ikasgaiak ekartzen dira. Izan ere, nola ikasiko du hobeto sekula herritik atera ez den haur batek garraioa zer den atzerriko autobus gorri baten argazkia arbelean erakutsita? Kalean ezin izango du halakorik aurkitu. Lantaldearen ustez, eraginkorragoa izango da, alde batetik, etxetik hurbil pasatzen den autobusa erakustea, eta bestetik, 65 urtetik gorako eskualdeko aitita-amama bati lehen autobusik ez zela eta oinez joaten zirela edonora kontatzen entzutea. Input horri esker, haurrak output naturalagoa sortzeko aukerak biderkatzen ditu, egunerokotasunaren edozein unetan eskolan ikusitakoa ikasgelatik kanpo bizi dezakeela konturatuko delarik. Adibide gehiago ematearren, zergatik erakutsi Gasteizko kale eta dendetako argazkiak Etxebarriko haurren auzokoenak ekarri ordez? Edota zertan banatu Galdakaoko ikasleei animalia baten irudi fotokopiatua herrian bizi den eta eskolara bidean egunero ikusten duten zaldiaren egiazko soinuak eta bideo-grabazioak ikasgelara ekar badaitezke?

Haurrak errealitatean hizkuntzaren jabekuntzari aurre egin behar dionean, hots, erabili behar duen hizkuntzaren berri izatean, etengabe jasotzen duen input mota adina hiztun mota aurkitu ohi ditu. Euskararen egoera soziolinguistikoa gogoan hartuz gero, haurrak erdal hiztun eredu asko entzuten ditu (estilo, jatorri, lanbide, heziketa eta abarren araberakoak), eta horrela gaztelania ulertzeko ahalmen naturalagoa eta errealagoa bereganatzen du. Euskara ikasgelan ikasi behar duenean, ostera, haur horri euskal hiztun mota gutxi aurkezten zaizkio, eta litekeena da gerora haur horrek hizkuntza erreal eta hurbil baten erreferentzia galtzea. Hutsune hori betetzera ere badator material didaktikoa, lantaldearen esanetan, haur guztiek izan dezaten euren ondoan, birtualki bada ere, euskaraz egiten dien aitona edo amona.

Labayruko lantaldean didaktika jorratu duen Miren Ibarluzeak dioskun bezala, “ahozkotasuna ahoz lantzen da”, eta baieztapen hori bereziki egia da, zer esanik ez, hizkuntzak ikasgelan ikasten direnean. Izan ere, haurrekin usadioa dago idatzizko material gehiegi erabiltzeko, eta horrekin batera, aitzakia hau edo beste dela medio tokian tokiko ahozko material eza justifikatzeko. Bada, Zuztarretatik ahora DVDa alderdi horiek konpontzera iritsi da, irakasleei hizkuntzaren irakaskuntza beste ikuspegi batetik erakusteko helburuarekin, hizkuntza-helburu bakoitza hiztun errealen ahotan testuinguratuz, euskara ez dadin esaldi solte bat izan, baizik eta bideo-pasarte osoak non herriko hiztun batek haurrak uki eta dasta ditzakeen istorio errealak kontatzen dituen.
Otsailerako Uribe-Kostakoa

Zuztarretatik ahora lanaren benetako sorburua otsailerako prest izango den Uribe-Kosta eskualdeko Zer ikusi, ha ikasi! DVDan datza. Bi diskoen egitura, edukia, helburua eta metodologia berdin-berdinak dira, bigarren kasuan Uribe-Kostako eskualdearen testuingurua lantzen delarik. Era berean, bi diskoak gauzatu dira eskualdeetako udalen egitasmoaren ondotik. Espero da bi esperientzion eskutik eskualde gehiagok antzeko proiektuak sustatzea.

Bildutako ondarea modu askotara gizarteratu daiteke. Labayruk argitaratu duen Fredi Paiaren Maruri-Jatabe Bizimodua eta ohiturak liburuan, adibidez, sakonago eta testu zientifiko baten gisan aurkezten da aurrez egindako bilketa etnografiko eta linguistikoa. Zuztarretatik ahorako unitate didaktikoak, ostera, hezkuntzara lotutako gizarteratze modua dira. Dena den, jasotako datuei bizitza luzea aurreikusten zaie. Izan ere, Zuztarretatik ahora laneko ia 340 orduko grabazioen %10 baino ez da DVDan eman ahal izan, eta beraz, aukera emango du etorkizunean beste hainbat euskarri eta material sortzeko: herri-toponimia irakatsi, ibilbide etnografikoak zein linguistikoak prestatu, bertako euskararen hiztegia atondu, grabazioen transkripzioa egin eta abar.
Bertako hizkeraren berreskuratzeari laguntzeko baliagarria da, hau da, gurasoek haurrekin herriko euskaraz eta gramatika estilo zuzenarekin mintzatzeko hainbat esaldi, haur-hiztegi eta olgeta-kontuak dakartza, eta hori itxaropentsua da kontuan hartuz gero eskualdean jende askok oso barneratuta daukala Nerbioi bailarako euskara galdurik dagoela, non ez zekiten existitzen zenik ere. Baina ez da hala, eta Zuztarretik ahora da horren erakusgarria.

Azkenak
2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


2025-07-17 | ARGIA
EH Bildu: “Ez da nahikoa salaketa, hizkuntza politika ausartak behar dira”

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko". 


2025-07-17 | ARGIA
Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


Israelek Damasko bonbardatu du, eta Siriako armada su-eten akordio batera heldu da milizia drusoekin

Israelen bonbardaketek Siriako Defentsa Ministerioa eta presidentearen egoitzaren ingurua izan dituzte jo-puntuan. Asteburuan tribu beduinoen eta milizia drusoen artean piztutako liskarrek gutxienez 300 hildako eragin dituzte As-Suwayda hirian. Israelen erasoen ondoren, Siriako... [+]


Baionako eguneko harrera zentroa itxi dute higiene baldintza txarrak direla eta

Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute. 


Israeli armak ez saltzea adostu dute hamabi estatuk Kolonbiako goi bileran

Hagako taldeak deituta 30 estatu bildu dira bi egunez Kolonbian, eta horietako hamabik sei neurri sinatu dituzte "Israelen Palestinako kolonizazio ilegala" gelditzeko. Horietako bat, Tel Avivekin duten kontratu publiko oro berrikustea, okupazioan eraginik duen ala ez... [+]


Migrazio politikak gogortzeko eskuin muturrarekin bat egin du Portugalgo Gobernuak

Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]


Udaletan euskara normalizatzeko dekretuaren zati handi bat baliogabe utzi du Espainiako Justiziak

Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]


DIPCko presidente Pedro Miguel Etxenike Landiribar
“Zientzialaria izatea pribilegio bat da, eta horrek ardura bat dakar”

DIPCko bere bulegoan izan da elkarrizketa. Argazkilaria lanean hasi denean, arroparengatik desenkusatu da [kirol-jertse bat dauka jantzita]: “Ez nintzen gogoratzen elkarrizketa genuenik”. Baina Elhuyar aldizkariarentzako dela eta, gustura egingo omen du. Euskaraz... [+]


2025-07-17 | Sustatu
WeTransfer: erabilpen baldintza berri ez oso fidatzekoak

Hautsak harrotu ditu azken orduetan Interneten WeTransfer zerbitzu oso praktiko eta erabiliak iragarri dituen erabilpen baldintza berriek, abuztuan jarriko direnak indarrean. WeTransfer da oso fitxategi (edo fitxategi multzo) handiak bidaltzeko modu bat. Ez dira kabitzen e-posta... [+]


Eguneraketa berriak daude